Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2007 Martxoa 22 Ikastaroa: QuarkXPress ala autoedizioa?
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Ikastaroa: QuarkXPress ala autoedizioa?

Informatikako edozein ikastaroren akatsa izaten da tresna jakin bat ikastea. Hau da, "testu prozesatze" edo "ordenagailu bidezko diseinua" baino, "MS Word" eta "AutoCAD"-en ikastaroak ematen dira.

Maila batean badu lojika, tresna oso konplexua edo aurreratua denean, jendeak horrekin lan egin behar duenean eta abar. Hau da, ikastaroa oso lotuta dagoenean lan ingurune batekin.

Baina sarritan ikastaroak planteatzen dira oinarrizko ikasketa moduan, Nola erabili e-posta edo Irudien tratamendua izenburuekin, eta erakusten den gauza bakarra da tresna jakin bat. Noski, eremu jakin batetako tresnek antzerako aukerak izaten dituzte. Garrantzitsuena ez da jakitea zein menutako zein aukeran daukan Photoshop-ek kolorea zehazteko tresna, baizik eta nola hobetu daitekeen flashak erreta atera den argazki bat, besterik gabe.

Akats hau bereziki egiten ari gara ikastetxe eta zentru publikoetan (KZGuneetan e-postaren izena Outlook Express da adibidez)

Horregatik pena hartzen dut ikastetxe batean maketazio lanetan gehien erabiltzen den programa zein den aztertzea erabakitzen dutenean. Pena hartzen dut, pentsatzen dudalako HUHEZIn bide jakin bat hartzeko erabakia hausnartzen ari direla.

Tresnaren batek nagusitasuna badu eta tresna hori aukeratzen bada ikastaroak emateko, azkenean tresna horren indar posizioa indartzen ari gara, gelditzeko zaila den espiral batean sartuta.

Nik kontrakoa aholkatuko nuke: tresna garesti eta oso erabiliak diren horiek aukeratu beharrean, software libreko tresna aukeratzea, besterik gabe. Ziur naiz ez dituela Quark-en aukera aurreratuak izango, baina ziur naiz ere hasten den batentzat erruz beteko dituela hasierako beharrak. Horrek ez du kentzen Quark edo InDesign-i bistazo bat emateak, behintzat ikasleek ezagutu ditzaten.

Azken finean, Scribusetik Quarkerako bidea erraz egingo du ikasleak lanean hasten denean. Astebetean gai izango da oinarrizko Quark ikastaroa egin dutenen mailan jartzeko, seguru. Aldiz, Quark egin duenak ez du inoiz Scribus ezagutuko. Are gehiago, herri aldizkari bat antolatzen hasten den kazetariarentzat lehenengo lana Quark pirata bat lortzea izango da, alternatiba libreei begiratu gabe.

Gaztelaniarik ez zidaten erakutsi eskolan niri, euskara bai. Hala ere, gaur egun erraztasun handiagoa dut gaztelaniarekin. Ideia berdina da.

Eta bukatzeko: Zenbat QuarkXPress lizentzia legal dabiltza hor zehar? Pirateoa sustatzen ari gara?

Gari Araolaza 2007/03/22

Re: Ikastaroa: QuarkXPress ala autoedizioa?

Joxe Aranzabal — 2007/03/23 12:19

Eskerrik asko, Gari, zure ekarpenagatik. Artikulu honek zabaldu egiten ditu hasierako proposamenaren mugak, eta gogoeta gaia eman digu HUHEZI kideoi. Besarkada bat.



Re: Ikastaroa: QuarkXPress ala autoedizioa?

Autoedizioa — 2007/03/28 21:50

Garrantzitsuena kontzeptuak eta ideiak ikastea/irakastea da, gero zein tresnarekin lantzen diren berdin du. Emaitza berdina izan daiteke. Gainera inprenta/errotatibara PDFak bidaltzen dira eta berdin du zein tresnarekin sortuak izan diren eskatzen duten betebeharrak bete ezkero.



Re: Ikastaroa: QuarkXPress ala autoedizioa?

ziztazale — 2007/04/27 15:54

Hezkuntza sistema hipokrita samarra daukagu... Baloreei buruz asko hitz egiten dugu (solidaritatea, aukera berdintasuna, hirugarren munduari laguntzea...) baina gero software libreak eskaintzen dituen aukerei uko egiten diegu eta ez dugu ezer egiten.


Ezjakintasuna? utzikeria? Axolagabekeria?
Edozein dela ere erantzuna, barkaezina iruditzen zait.



Re: Ikastaroa: QuarkXPress ala autoedizioa?

AINHOA LATATU — 2007/05/15 08:18

Ideia interesgarria benetan.
Etxean sarri hitz egin dugu honen inguruan.
Eta gutxinaka bada ere jarrerak aldatzen doaztela pentsatu nahi dut. Hona postiboak izateko adibidea:


Gizona geografoa izanda, lanean diseinurako pakete komertzialak erabiltzeko prestatu diote ordenagailua, gehienak gazteleraz eta bakanen bat ingelesez. (Hau ere adierazgarria benetan!)


Lanean, eta bere kabuz, software libreko hainbat programa instalatzen joan da, euskaraz. Kasu honetan euskararekiko atxikimenduagatik. Entzun dituenak honegaitik!


Etxean ere gutxinaka bada ere, eta gauza berriak instalatzeari beldurra gaindituz, bagoaz.


Baina harira, UEUk antolatzen dituen udako ikastaroetarako honako hau prestatu du beste lagun batekin: "GIS libreen alderaketa eta balioztapena". Ikastaroa ArcGISen inguruan izan zitekeen baina KOSMO eta GVSIG erabiliko dituzte, software librea, euskaraz.


Ideia berdinarekin ikastaroa GARATUn aurkeztu dute datorren ikasturterako, irakasleen prestaketarako plangintzaren barruan.


Sarri bide errezenetik jotzen dugu baina ez beti. Nire ustez ezjakintasuna da etsaia. Eta horren kontra formazio zentroek lan handia egiteko daukate-daukagu...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Baina lana guk egiten diegu Oier A., 2011/09/03
Horixe! Gari Araolaza, 2011/09/02
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea