Ikasitakoa desikasten ikasten
Kontzertuak
Azken urteetan guztiz utzita daukat, baina hasi behar nuke berriz kontzertuetara joaten. Ea lortzen dudan.
Egun hauetan bi argazki bilduma eder aurkitu ditut, zuen bisita merezi dutenak:
- Aterpeirun-en rock argazkiak . Gehien harritzen nauena da momentu klabe guzti horietan han zegoela tipoa.
- Rafa Espada . Hau itxura batean profesionalagoa, sail jakin batzuetako argazkiak.
eta hauek biak animatuta, zenbait kontzertu toki etiketatu ditut Tagzanian:
venue and guide tagged map - Tagzania
Falta direnak proposatzeko, idatzi hemen edo zuek gehitu Tagzanian, venue eta guide etiketak erabiliz.
Eguneraketa (18:26): Iturrik ere aipatzen du gaia
Telezaborra naiz!
Jario irakurletik irakurtzen duzuenok ez duzue nire mozorroa ikusiko (dela Bloglines, Google reader edo antzerakoetatik), bisitatu beraz nire bloga, mozorroa zein ongi gelditu zaidan ikusi nahi baduzue.
Eta orain harira:
Zenbat buelta izan behar ditugu Mosquera eta Tony horren artean? Norbaiti interesatzen zaio zertan ari diren?
Tony Anipke, mentiroso compulsivo
Bitartean, asko hobetzen ari dena Veronica Sanchez, Los Serranon beti toallarekin gora eta behera zebilena:
Arma industriaren alde interesgarria
Ezin dut burutik kendu armak hiltzeko direla, baina aldi berean oso harro nago - Eibartar partea daukadan aldetik - armagintzaren industriak Eibarren egin duen lanarekin, aitzindari hainbat eremutan eta gerora izan dugun industria guztiari bidea eta jakituria emanez. Horregatik bisitatzen dut hain gustora Museo berria eta beraien webguneko armen datubasea, Jose Valderrey argazkilari finak ateratako detaile argazkiak errepasatuz.

