Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2006 Abendua 19 Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Denbora aurrera doa eta laster erabaki beharko dugu: Euskaltel ala Orange?

Baina, norbaitek ulertzen du zer gertatzen den? Hona hemen bi aukerak:

Euskaltel:

  • Telefono berri bat oparitzen dute (Puntuen eta 18 hilabetez beraiekin gelditzearen truke)
  • Sei hilabetez, %5-eko (ehuneko bosteko) beherapena fakturan.

Orange:

  • Telefono berri bat oparitzen dute (Ez dakit zenbat hilabetez beraiekin gelditzearen truke)
  • Beraiekin kontratua dugun denbora guztirako %50-eko (ehuneko berrogeitahamarreko) beherapena fakturan.

Non dago tranpa? Nork du zalantzaren bat? Nik bai behintzat.

Ez dut ulertzen, hain gauza ebidenteekin beti pentsatzen dut kondizio ezkutuak daudela nonbaiten. Norbaitek badu argirik?

Gari Araolaza 2006/12/19

Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Luistxo — 2006/12/20 09:33

Ba ei dago Euskaltelen aukeretan desberdintasun bat telefono zenbakia gorde ala ez, ezta? Badakizu zehazki?



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Samu — 2006/12/20 10:49

Nire kasuan, Orangera pasatu nahiz. Beherapen polita, bai, baina garrantzitsuena da nire lagun gehienak Amenakoak ziren eta horain Orangen daudela...


Oraindik behintzat ez dut aurkitu kondizio ezkutuak...



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Gari — 2006/12/20 18:11

Luistxok:


Ba ei dago Euskaltelen aukeretan desberdintasun bat telefono zenbakia gorde ala ez, ezta? Badakizu zehazki?


Telefono zenbakia mantendu nahi baduzu, %5-eko beherapena 6 hilabetez. Telefono zenbakia aldatzeko prest bazaude, urtebetez.


Alderatu hori Orange-ren bizi guztirako %50-arekin!


Aupa Samu! :-)



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Unai — 2006/12/23 12:33

Jendea babua izango da, izan ere gehienak Euskalfulekin geratzen ari....


Ez dut ulertzen, izenak "euskal" aurrizkia daukalako?



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Gaztelugatxe — 2006/12/23 16:16

Nire inguruan, beti kejatu gara zein kobertura kaka duen Euskaltelek (etxe barruetan, etabar). Orduan, ez naiz ba Orangera pasatuko kobertura berdina edukitzeko, ez?



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Ainhoa — 2006/12/26 13:26

Nire kasuan oraindik ez dakit zer egin. Aukera guztiak aztertzen ari naiz. Nire izenean kontratuko mobil bat eta aurrez ordaintzeko bi mobil dauzkat(ez ditut denak nik erabiltzen e?). Euskaltelek ez dit deitu, ez dit bere sustapenaren berri eman (%5eko deskontuarena) eta ez dit mobilik oparituko.


Orangek bi mezu bidali dizkit, mobil berria eskeiniz eta fakturan %50 deskontua aplikatuz. Aurrez ordaintzeko mobiletan, kargatzen dudanaren bikoitza kargatzen du...


Nire ustez bietatik Orange izan dela merezimendu gehienak egin dituena... baina koberturaren arazo a dago... (orain arte ez dut aparteko arazorik izan, baina egia da kobertura eskasa duela, baina orain arte ez banaiz horregatik aldatu, zergatik orain?)


Zalantzan nago oraindik... eta denbora aurrera doa... Dena den, behin aukeratzen hasita beste konpainiak ere aztertzen ari naiz... Vodafonek adibidez mobil berria eta aste santurarte Vodafone mobiletara deiak dohainik eskeintzen dizkit... ez dago batere gaizki!


Ta Euskaltel hemengo enpresa izateak orain arteko erabakietan izan du bai eragina, baina zerbitzuari ere begiratu behar zaio... Nik etxean dena euskaltel daukat, telefonoa, tb digitala, interneteko banda zabala... ta pentsatzen hasita... Euskaltel-ek ni euskalduna izanik ez badit besteek baino zerbitzu hobea eskeintzen... zergatik hautatu behar dut nik Euskaltel "euskalduna" izateagatik soilik?


Ainhoa



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Unai — 2006/12/26 14:44

Ainhoa mesedez...


%50eko deskontua!!!!!!! Ze arraio aztertu behar da? Ze axola du enpresa Bizkaian egoteak?



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Jabi — 2006/12/27 14:15

Euskaltelen geratu? 18 hilabeterako konpromisoa sinatzeagatik ez didate inolako telefonorik eskaintzen... Soilik 20 euroko deskontutxo bat. Gainera, orain beste arazo bat daukate portabilitateen asuntuarekin...
http://www.movilonia.com/noticias/ficha.php?id=613
...Orangek ez baititu onartzen. Nigatik bien artekoa baretzen denean eta Euskaltelek eskaintza hobeak ateratzen dituenean (ventana edo linea finkoa eurekin ipini nahi ez dugunoi edo zertan ipini ez dugunoi ere), ikusiko dugu 18 hilabete barru. Euren esku dago, ez nirean. Aukeran Euskaltelekin geratzea nahiago nuen baina eskaintzarik txarrena egiten didana da, publizitatea gorabehera... Nik ABANTAILAK eta ESKAINTZA ONAK nahi ditut. Euskaltelek "nire fideltasuna saritzeko" ez dit mugikor ziztrin bat oparituko? Doazela...



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

tolon — 2006/12/28 09:07

Agertzen hasi diren deskontuen aurrean, telefono gaietan dabilen komertzial batek zera esan zidan: argi ibili deskontuekin. %50eko deskontua ? Bai, baina tarifak berdinak al dira ?


Nik ez ditut begiratu, eta ez dakit horrela den ala ez, baina agian deskontuarekin irabazten duzuna, tarifa altuagoak ordaintzen bueltatzen diezu.


Nire aholkuak:




  1. - Gauzak lasai egin, presarik gabe, kalkulua ondo eginez.

  2. - Konparatu ondo bakoitzak ematen dizun tarifak.

  3. - Deskontuak aplikatu, eta erabaki.




Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Ainhoa — 2006/12/29 16:13

Orange denda batean egon naiz... eta tarifena galdetu dut. Orain arteko tarifa berak mantentzen dizkidate eta %50eko beherapenarekin. Aurrez ordaindu beharreko mobiletan ere oraingo tarifa bera eta kargatzen dudan bakoitzean bikoitza kargatzen didate....


Aztertu dugu, pentsatu dugu (nahiz eta Unaik dioen moduan aztertzeko gauza askorik ez egon) ta ni eta nire ingurukoak Orangerekin gelditzen gara! 18 hilabete barru, pozik ez bagaude beste batera aldatuko gara... eta listo!


Ainhoa



Re: Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?

Jabi — 2006/12/30 10:44

Ainhoak bezala nik ere Orangerena kontratatu nuen atzo, 470 telefonoaren bidez. 18 hilabeteko konpromisoaren truke zera eskaintzen zidan Orangek: Euskaltelen kontratu mota berberak dira (Nire kasuan "Mis horas" izenekoa, Euskaltelekin nuen bezala). baina gero telefono deiengatik (hasierako 12 zentimoak kenduta) kobratutakoaren erdia deskontatuko didate fakturatik. Gainera, Orangek 3G telefono bat oparituko dit (Nokia 6280, 6125 edo Sony Ericsson K600i ari dira oparitzen, besteak beste).


Aitzitik, Euskaltelek 18 hilabeteko konpromisoa sinatzearen truke deskonturik ez eta telefonorik ez, ez du ezer eskaintzen. Atxekimendua bai eta "basko" karneta-edo eskaintzen didate publizitatean.


Euskaltel publizitatean ari da ahalegina egiten, Orange, berriz, eskaintzetan. Hautua da: eskaintzaz gozatu eta poltsikoa zaindu ala "basko" geratu eta tonto aurpegiarekin, "bertokoek" poltsikoa husten diguten bitartean...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea