Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2006 Azaroa 15 How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

Aurrekoan esan nizuen, ez naizela inozoa. Duela 15 urte hasi nintzen Gasteizen bizi zen neska batekin eta geroztik milaka buelta egin ditut hara, bera edo orain familia politikoa bisitatzera.

Gasteiz asko aldatu da tarte honetan, eta ni bezalako aditu batentzat ere zaila izaten da askotan N-240 autobidea (Legutiora doana) hartzera iristea, biribilguneetan nahastuta. Horri gehitu, ibilbide kafkianoak pentsatu dituztela Gasteizko trafikoaren adituek eta seinalizazioa nahiko okerra dela, eta ni bezala, astero biribilgune batean hartuko duzue oker.

Horretarako, Tagzanian prestatu dut egin beharreko ibilbidea. Erreferentzia moduan Los Herran kalean dagoen autobus geltoki nagusia hartu dut. Ikasi ondo planoa, eta zorte on!


wayout and gasteiz tagged map - Tagzania

Gari Araolaza 2006/11/15

Re: How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

oier — 2006/11/15 15:25

Arrazoia Gari! Nik ere badamaratzat urte batzuk Gasteizera joaten Unibertsitatera eta azken aldian egin dituzten aldaketak gu galdu arazteko pentsatuta bezala daude eginda. Hamaika aldiz galdu ondoren azken aldian hartua nituen erreferentzia batzuk, eta poztu naiz ikusita zu moduko aditu baten ibilbide bera dela!
oier



Re: How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

ander — 2006/11/15 16:13

Gasteizdik Iruñarako bidea ez da makala ere! lehen ezer ez zegoen lekuan, biztanlerik ez duten auzo fantasma batzu eraikitzen dabiltz. Zozo pare biribilguneetan makina buelta eman ditut!
Tagzaniak KML formatuko fitxategia eskaintzen duen bezela, GPX formatua eskainiko balu (puntuak sartu diren ordena erabiliz adibidez), ruta GPS nabigatzailean kargatzea posible litzateke.... (por komentar)



Re: How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

Gari — 2006/11/15 17:16

Bai, laster jarriko dugu Tagzaniako puntuak GPX eta beste zenbait formatutara deskargatzeko aukera. Hortan ere lanean ari gara!



Re: How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

Unai — 2006/11/17 18:27

Buffff Gari, buelta polita ematen duzu autobus geltokitik Gamarrara joateko....


Azkarrena:


Herrandarren kalea beste alderuntz hartu behar duzu, Iparreruntz. Handik Ballester Apezpikuaren kalera, eta gero Portal de Botoño hartu.



Re: How-To: Gasteiztik nola atera Gamarra aldera

Gari — 2006/11/17 22:58

Bai zera, hamar semaforotan gelditu, azkenean berriz ere Betoñoko garagardotegian azaltzeko. Demaseko denbora galera! Ez, bide hori ondo egon da betidanik Portal de Gamarratik itzultzeko aukera zegoenean, baina orain, berriz ere Betoñotik buelta egiteko? ezta pentsatu ere!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea