Teknosexua
Bost urte tortillarik jan gabe
Inoiz pasatu duzue hilabete tortillarik jan gabe? Andonik ia bost urte pasatu ditu probatu gabe, bere bizitza osoa. Hasieran buruan sartu zitzaion tortillaren itxura ez zitzaiola gustatzen, eta kitto.
Tematia da eta ez dugu hainbeste denboran ezer lortu. Are gehiago, behin ikastolako jangelan tortilla jatera behartu zuten eta ia hiru ordu egin zituen tortilla zatia ahoan zuela, ikastolatik atera eta botatzeko aukera izan zuen arte.
Azkenik, pasa den astean, ketchup pixka batekin (ketchupzale porrokatua da) tortilla bat dekoratu eta hainbeste grazia egin zion, di-da batean tortilla jan zuela!
Argazkikoa bigarren tortilla da, Laurak dekorazioan praktika pixka bat hartuta.

Re: Bost urte tortillarik jan gabe
Nik, azken urte hauetan, umeak jan dezan mila komeria egin eta gero, zereozer ikasi ba dut hau da:
EL FORMATO IMPORTA !!!!!!!
:-)
Re: Bost urte tortillarik jan gabe
Hau duk hau! Jan kontuetan ere diseinatzaile beharra!
Re: Bost urte tortillarik jan gabe
Art-tortilapatata!
Re: Bost urte tortillarik jan gabe
Nola engainatzen duzun umea! Probatu zenuten musikarekin? Pila, pila, pila patata tortilla!