Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2006 Iraila 19 Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Euskaltelengandik jasotzen dudan tratu txarren bigarren zatia:

LTD edo TDT ez da kabletik pasatzen

LTD, TDT edo Lurreko Telebista digitalaz ari naiz.

Antena arrunta jarrita baduzu etxean, 2006 urtearekin batera telebista digitala izateko aukera izan duzu, gustoko dekodetzailea erosi ondoren. Kanal gehiago bai, baina neri gehien gustatzen zaidana: irudi eta soinuaren kalitate hobea, ia DVDaren mailakoa, gehi zenbait irrati kalitate digitalean.

Aldiz, telebista ikusteko Euskaltelen kablea erabiltzen baduzu, ez duzu LTDrik. Telebista digitalaz gozatzeko, Euskalteli berari erosi behar diozu dekodetzailea (90 Euro inguru) eta gainera hilero 3 Euro ordaindu behar dituzu. Hau da, kable bidezko telebista zerbitzua ez duena baino okerrago gaude.

Zergatik? Bada, Euskaltelek nahi duelako, zuk beraien plataforma digitala erabiltzea eta kontsumitzea.

Zein kostu du beraientzat LTD integratzeak? ia zero.

Berriz ere, Euskaltelen galdera sortzen zaie: zer egingo dugu: zerbitzua doan hobetu ala gehiago kobratu? Dudarik ez, bigarren aukera.

( Erralek eman zuen detaile gehiago )

Gari Araolaza 2006/09/19

Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Tribaldo — 2006/09/20 20:57

Nik ere badituk euskaltelekin izandako tratu "oneko" istorioak.


Izandako azkena duela hilabete batzuk, LTD protagonista zelarik. Euskalteleko telefonistak deitu eta zera esan zigun: hemendik gutxira seinale analogikoa itzali egingo zela eta ondorioz telebista ikusteko aukera ez genuela izango. Ondorioz, irtenbidea beraien LTD dekodifikatzailea erosi behar zela esan ziguten.


Noski, nik banekien nere seinale analogikora nere aldetik erositako LTD dekodifikatzaile bat entxufatuz, telebista digitala ikusteko aukera izango nuela. Baina telefonistak ez zuen horrelarik aipatu, zuzenean beraien LTD dekodifikatzailea erosi behar genuela esan zigun, bestela telebista ikusterik izango ez genuela eta.


Ah ze aurpegia!
Baina zihur naiz telefonistaren errua ez zela. Berari aginduak bidali zizkietenak baizik, bai betikoak, goian dauden "inteligenteak". Un urra por los seres superiores.



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Gari — 2006/09/20 22:12

Kontua da uste dudala arrazoia duela telefonista horrek. Nik esango nuke ez duela balio norberak erositako LTD dekodetzailearekin, eta derrigor beraiena erosi beharra dago.


Ni saiatu nintzen enteratzen zein dekodetzaile saltzen zuten, nire aldetik konparaketak egin eta ea merkeagoa erosteko modurik nuen, baina komertzial hark ere ez zekien eta "gama altukoa" zela besterik ez zidan esaten.



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Tribaldo — 2006/09/21 07:24

Euskalteli LTD dekodifikatzailea erosi gabe badago LTD-a ikusteko aukera. Honela da:


Euskaltelen bezeroak garenok bi telebista seina ditugu orain. Betikoa eta euskaltelena.


Nahi duzuna erabili dezakezu. Soilik baten entxufea edo bestearena hartu behar duzu.
Ondorioz, edozein LTD dekodifikatzaile betiko telebistaren seinalera entxufatzen baduzu, LTD-a ikusteko aukera izango duzu.


Beraz badakizu, LTD-a ikusten betiko telebista seinalea entxufatu LTD dekodifikatzailera eta listo ;)



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Gari — 2006/09/21 07:54

Oraintxe esan duzu ona. Noski aukera hori dugula.


Orduan, zertarako behar dugu Euskaltelen kable bidezko telebista, antena bidezko zerbitzua baino kaxkarragoa bada?



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Tribaldo — 2006/09/21 09:31

LTD-a erabiltzen ez baduzu, euskaltelen telebistak kate gehiago ditu telebista arruntak baino: BBC, Euronews, e.a.
Gainera teorian kalitate gehiago du, behintzat betiko telebistako kateak ez ditu mundu guztiak primeran ikusten, interferentziak direla eta. Hala ere telebista arrunteko kate guztiak ondo ikusten badituzu ez dut uste kalitate diferentzia handirik notatuko denik.


Batzuk gainera telebistaren pack-a dute, eta ondorioz askos kate gehiago dituzte, baina horrek diru kostua du.


Nik ez dut euskaltel telebistagatik, 3mb-ko Interneta gaitik baizik.



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Unai — 2006/09/21 17:07

Euskaltelen telebista zerbitzua jukutria da. Kable bidezkoa da, baina ez du antena arruntak baino kalitatea hobea ematen.


Eta LTDarena, zuzenean lapurreta bat da. Dohako kateak ikusi ahal izateko bere TDTa erosi/alokatu behar duzu.



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Tribaldo — 2006/09/21 20:07

Ez dakit izatez kalitate hobea duen ala ez euskaltelen seinaleak, ez naiz teknikaria.


Baina esan nahi nuena intereferentzia gutxiago dituela uste dudala da. Zera, ez dira gutxi betiko antena konexioaren bidez kate batzuk gaizki ikusten dituzten pertsonak.


Euskaltelekin berriz esango nuke arazo hau txikiago dela. Hala ere ez naiz zihur honetaz.



Re: Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (2)

Jon — 2006/09/30 13:15

Etxean Euskaltelen LTDa erosi genuen 99 eurogatik baina ez ziguten 3 eurotako hileroko gasturik egin behar zenik aipatu. Kontratua firmatzerakoan konturatu ginen hortaz, eta Euskaltelera deitu genuen erositako aparatoa bueltatzeko. Diru hori ez bueltatzean gain, beste 99 euro ordaindu behar genituela esan ziguten dekodifikatzailea zuela 10 egun baino gehiago eskatu genuelako!


Hori al da telebista, internet eta telefonoa Euskaltelekin kontratatuta dauzkan bezeroa mantentzeko era? Zerbitzu guztietatik baja ematea eskatu genuen momentuan promozio berezi bat asmatu zuten interneterako konexioan %50eko deskontua hiru hilabetez lortuz. Penagarria



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea