Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2006 Uztaila

Artxiboa Uztaila 2006

Atzo Zurriolako kontzertuan

Patrozinadoreak izan nituen eta ordaindutako ingurunean, eszenariotik gertuen zeuden gradetan egon ginen andrea eta biok.

Toki aproposa VIP-ak ikusteko. Gure inguruan zeuden Atxaga, Ruper, Mikel Laboa (berea bukatuta), bere musikariak, Loquillo, Bumbury, Jesus Torquemada, Jabier eta Iñigo Muguruza, Mitxel Ezkiaga... eta abar luze bat.

Mikel Laboarena emozionante eta polita. Norbaitek esan zidan kontzertu aurretik agian ikusteko azken aukera izango zela, eta bai, nahiko justutxo ikusi nuen indarrez. Beste aukerarik baduzue, aprobetxatu beraz, agian laster eszenategiak utzi eta pasiatzen igaroko du denbora eta.

Bob Dylan-ena, ni fu ni fa. Pentsatzen dut fan sutsuak direnak disfrutatuko zutela, kontzertu osoa abesti zaharren bertsio guztiz orijinaletan oinarrituta izan bait zen. Nik lortu nuen hiru edo lau abesti ezagutzea, kasualitatez: Tambourine man (eskerrak tambourine entzun nuela, ezagutzeko), eta bis-etan kontzesio bakarrak "Like a rolling stone" (hau gutxienez ezagutzeko moduan jo zuten, publikoa lagun) eta "All along the watchtower" (Jimi Hendrix-en bertsioa ezagutzen nuelako). Nik musikariekin eta soinuarekin (pixka bat) disfrutatu nuen.

Bob Dylanek publikoari eman zion tratua espero nuen. Tipo honek hainbeste jenderen aurrean jo du eta hainbeste diru izango du, nahi duena egiten duela. Pentsatzen dut publikoaren aurrean egoteko ilusio askorik ez duela izango. Bere musika jotzea gustatuko zaio, halako musikari finekin, eta horretara jartzen du indarra. Guri bizkarra eman zigun kontzertu osoan, eta gainera gitarrista bat parean jartzen zen. Apenas ikusi genuen beraz. Gainera, abesti gehienak hain arrotz jo zituenez, ezin melodia ezagunak jarraitu.

Baina espero zitekeen. Berak pentsatuko du: "Aizu, ni musika jotzera nator, ez zirkoa egitera, asike hori ahal den modu onenean egingo dugu, bertsio berriak eta guzti. Hortik aurrera ez eskatu exibiziorik".

Dylanek bukatu eta etxera.

Eskertu nuen hitzaldirik ez egotea. Beldur pixka bat baneukan, norbait tabladora igo eta usoa gora eta usoa behera horteradaren bat egingo ote zuen, baina ez. Aurkezlerik ere ez zen egon.

Gari Araolaza 2006/07/12

Letra tamaina, hildako kopuruaren arabera

Metro Valencia

Gari Araolaza 2006/07/03
Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea