Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2006 Ekaina 22 Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.

Gaur goizean blog guztietan zabaltzen ari den albistea. Yahoo eta Microsoftek informazio egituratua indexatzeko mikroformatuak onartuko dituzte.

Mikroformatuak zertarako?

Orain arte bilatzaileetako informazioa egituratu gabe zegoen. Guk hitz batzuk bilatu eta hitz horiek zein dokumentutan azaltzen ziren esaten ziguten bilatzaileek.

Hurrengo erronka da bilatzailean Mondragon korporazioaren inguruan bilaketa egin eta bilatzaileek Orquesta Mondragonekin ez nahastea.

Erronka horretarako Googleren soluzioa Google Base izan zen. Webgune horretan zure eduki egituratuak (agendako ebentuak, bisita txartelak, denda batetako artikuluak... edozer) karga ditzazkezu, eta Googlek emaitza horiek ematen dizkie erabiltzaileei gero. Kontua da, han kargatu beharra dagoela!

Technoratiren proposamena bakoitzak bere webgunean mikroformatuak publikatzearena zen, eta horretan dabil jo eta su Tantek Celic , beraien injineru nagusia.

Orain, Yahook eta Microsoftek mikroformatuen aldeko apustua egin dute.

Nork irabaziko duen?

Googlek ez du galtzeko ezer. Txarrenera ere, hasi liteke mikroformatuak onartzen, eta besteek lortuko dituzten emaitza berdinak lortuko ditu. Googleren bilaketaren nagusitasunak bi zutabe nagusi ditu: webgune asko indexatuta, eta relebantzia (zer den garrantzitsuagoa zehaztea). Horrez gain Google Base du.

Sarritan pentsatzen dut Googleri ez zaizkiola honelako ekimenak interesatzen. Ez zaio interesatzen jendeak gauzak ongi etiketatzea, bere indarra beste aldean bait dago. Beste bilatzaileei ere ez zitzaien interesatzen, agian orain erabaki dute alferrik dela Googleren aurka bere terrenoan ibiltzea, eta horregatik aldatuko zuten. Nork daki...

Gari Araolaza 2006/06/22

Re: Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.

gaztelumendi — 2006/06/22 16:12

Gari, afera interesgarria benetan mikroformatuena.
Blogs&Beers 3.0 horretan ari ginela, LarraB&Btzu gora eta behera.... abian jarri zenuen Technorati bitartez mikroformatuen eta agendaren gaia.


Gaur da eguna, google bilatzailean "larrabetzu" bilatzen hasita, technoratiko emaitza hori lehen postuetan ematen duena.


Bada zeozer beraz.


Dena dela, mikroformatuen gainean... oraindik erabilpen posibleak ez ditugu ondo aztertu gure artean.


Albistea gaur bada ere, ea gu noiz hasiko garen ondo eta patxadaz erabiltzen.



Re: Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.

Aitor — 2006/06/22 23:04

Benetan interesgarriak microformatuekin egin daitezkeen gauzak. Nik uste etorkizun asko izango dutela.
Mash-up politak egin daitezke microformatuak erabiliaz. GoogleMaps+event-ak, mapa batetan ekitaldiak geokokatzeko, etb.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea