Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2005 Urria 19 Mutrikuko portua eta Diario Vasco
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Mutrikuko portua eta Diario Vasco

Oso gauza kuriosoa gertatzen da Mutrikuko Diario Vascoko korrespontsalarekin portu berriari dagokionean.

Portu berriaren beharra azpimarratzeko aukerarik ez du galtzen. Belaontzi zahar baten bisita izan zen duela zenbait hilabete, eta itsaso txarra zela eta programatua zegoena baino lehenago joan behar izan zuen. Bere kronika zen gutxi gora behera "el problema de siempre con el puerto obligó a que el barco tuviera que irse antes de tiempo". Berdin Ondarruko jaietan barku batzuk Mutrikun deskargatu izan dutenean (portu on bat bagenu...).

Aldiz, portuaren proiektu honen aurkako albisteak datozenean oso gauza kuriosoa gertatzen da. Beti prentsa oharrak ia telegrafikoki ematen ditu, eta gainera ia beti euskaraz, normalean dena gazteleraz egiten badu ere bere jarduna. Zalantzarik ez dut Aralar edo Hobetu Leike plataformak euskaraz helaraziko dizkiotela prentsa oharrak, baina kuriosoa egiten zait norma hori betetzea: alde gaztelaniaz eta kontra euskaraz.

Eta bukatzeko, antologikoa gaurko konposizioa. Albisteak dio: Debabarreneko Aralar Mutrikuko portua handitzeko Eusko Jaurlaritzak duen proiektuaren kontra eta ilustratzeko, hor ikusten da portuaren argazkia, olatu handi bat datorrela atzetik. Ez du aterako jendez lepo eginda azaltzen den udako argazki polit bat ez...

En fin... guk ere sarritan erosten dugu Diario Vasco eta zer egingo diogu ba. Merezi duguna daukagu.

Gari Araolaza 2005/10/19

Re: Mutrikuko portua eta Diario Vasco

Xabi — 2005/10/19 10:24

Radio Euskadin antzeko gauza bat igarri nuen nik aurreko astean. Bilbo ingurutik pasatzen den A8an ilara luzeak egon ziren, eta esatariak honako hau bota zuen: "Esto demuestra la necesidad de nuevas infraestructuras, bla, bla...". Hau da, supersur erraldoia belarrietatik sartu gurean. Badakite zertan dabiltzan eta noren alde.



Re: Mutrikuko portua eta Diario Vasco

aritz — 2005/10/19 16:37

Argazkiak ez dio gezurrik. Sasoi honetan portu sarrera horrela egoten da, edo okerrago. Eta azken baten Aralar-en komunikatuarekin bat dator: kanpoko babes dikea egitea nahi dute - argazkian agerian geratzen da arrazoia - eta portu berriaren gainean kontsulta egiteari buruz: argazkian, egungo portua hutsik, nolakoa behar du izan etorkizunean?
Nonbaiten irakurri nuen pornografia begiratzen duenaren begietan dagoela. Kazetariaren asmoak, agian, maltzurrak izan daitezke baina albistea+argazkiaren zure irakurketa ez da zintzoagoa ;) Beno, hark objetiboa behar luke izan eta zu, ostera, nahi dezuna idazteko libre!


ondo bizi!


PD: jakin badakit berriemaile horrek sarri borrokatu behar izaten duela bere albisteak euskaraz argitaratzeko. Inoiz itzuli egin dizkiote. Prentsa oharren kasuan, jatorrizko hizkuntza mantentzearen aitzakian lortzen du. Horrelakoa da DV - Vocento!



Re: Mutrikuko portua eta Diario Vasco

Gari — 2005/10/19 17:00

...eta pozten naiz gauzak horrela badira.


Baina egia da ere pornografia asko ikusi duenak edonon ikusten duela pornografia.


Gai bati orain artean emandako tratamendua zuzena ez bazait iruditu, normala da hurrengoan zai egotea eta edonon mamuak ikusten ibiltzea.


Baina onartzen dut kritika. Eskerrik asko hemen plazaratzeagatik.


Bestalde, nik ez dut objektibotasunean sinisten, denok bait gara subjektiboak. Horregatik eskertzen dut gauzak argi eta garbi esatea, objektiboak diruditen subjektibotasunetan ibili baino.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea