Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2005 Iraila 14 Haundia da Eibar!
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Haundia da Eibar!

Bai, haundia da Eibar, eta Elgoibartar batek esaten du gainera. (Elgoibar ere bada haundia, baina beste modu batean, han gauza handiak disimulo gehiagorekin gertatzen dira.)

Araba edo Nafarroako lautadetakoek ez dakite zer nolako lanak izan dituen eibartarrak bere herrian edozertarako metro karratu batzuk lortzeko. Nik argi daukat faktore hori izan dela garrantzitsuenetakoa Eibarko industria garatzeko orduan, zailtasunek jendea zaildu egiten dute eta.

Horren adibide ona da Eibarko datozen urteotako proiektu industrialik garrantzitsuena, Matxariako industrialde berria .

Matxariako industrialdeko lanak

Ez dagoen tokian lursail laua ateratzen ari dira, garabi handi batzuk, eskabadora txikiak, mendiaren ormak zulatu eta piloteak (horrela deitzen zaie?) sartuz. Behin lurra ziurtatutakoan, pixka bat gehiago jan eskabadoraz eta berriz hasi. Gaur goizean argazkia ateratzera joan, eta begira nola diren gauzak, perspektibarik ere ez dago argazki txukun bat egiteko. Atera kontuak!

Zenbateko kostua izango duen lursail horrek? ez dakit, baina seguru merezi duela. Seguru han jartzen diren enpresek errendimentua aterako diotela! Aupa Eibar!

Gari Araolaza 2005/09/14

Re: Haundia da Eibar!

eneko — 2005/09/14 09:28

Izango da handia, ez dut ukatzen, eibartarra naiz eta harro nago! :-) , baina aipatzen duzun kasoa ez da harro egoteko modukoa.


Matsariako proiektua egiteko Eibarko Udalak Izartu programara , Hirialdeak Biziberritzeko Plan Osora, laguntza eskatu zuen , baina 4 urteetarako, 2001-2004, planifikatuta zegoenatik ez zen ezer egin.


Hori dela eta, hurrengo laguntzetara aurkezteko aukera galdu zuen. Ez nago seguru, uste dut azkenean luzapena lortu zuela, baina sekulako atzerapena daukate lan horiek!


Proiketuaren Taulan daukazu egindako lana: aurreikusitako 3,5 milloitik bakar-bakarrik 0,13 gauzatu dira.


Badakigu ez dela erraza Eibarren hirigintza mailan, industriarako, ekipamenduetarako edo egoitzaldeetarako, proiektu berriak ateratzea, baina ez dut uste harro egoteko modukoa denik proiektu guztiak daukaten atzerapena: Matsariako industrialdea, Coliseo herri antzokia, etxebizitza sozialak, eta abar.



Re: Haundia da Eibar!

Gari — 2005/09/14 12:10

Baina altura pixka bat hartzen saiatu naiz. Gaia gertutik ezagutzen duenak hobeto jakingo du zer gertatu den. Nire kasuan horrelako zulo batean industrialde bat egin nahiari zentzua atera nahi nion.



Re: Haundia da Eibar!

oier — 2005/09/18 22:19

Durangon edo Markiñan terrenuak ugari eta merkiaguak. Hainbeste kostatzen jako bihargin edo enpresari eibartar bati 15 kilometro kotxez egittia? Dirutan, Matxarixak etxok merezi. Zergaittik hain burugogorrak izan?
O.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea