Teknosexua
Meme musikala
Honelako kateak ez zaizkit asko gustatzen, baina aintzakotzat hartu nautenei eskerronez.
Euskazko blogariak ez gara gutxiago izango, eta guk ere bidea eman beharko diegu sarean zabaltzen diren meme horiei, ala? (Richard, ya te pensabas que iba a dejar sin cumplir el meme ¿no?)
Testigua nork eman didan:
Richard Moretek maiatzaren 27an eta Ana Malagonek 30ean.
Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina:
Guztira 8 GB inguru, 750 kantu. Hala ere horietako asko bi aldiz dauzkat gordeta, bai enpaketatuta eta enpaketatu gabe.
Erosi dudan azkeneko diska:
Yes - 90125. 13 urterekin Biarritzen beraien kontzertuan izan ondoren erosi nuen binilo baten remasterizazioa CDan, aurretik publikatu gabeko zenbait abesti eta bertsioz aberastua.
Orain entzuten ari naizen kantua:
Hughes Turner Project - Revelation. Rockero zaharrak oraindik jo ta su. Purple, Rainbow eta Malmsteenekin ibilitako jendea.
Sarritan entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu
Aurreko Yes-en Owner of a lonely hearts-ez gain:
- Itoiz - Hegal egiten : 14 urterekin lehenengo filan entzundako kontzertua, JC Perez, Foisis, Jimmi Arrabit eta Jean Marie Ecay. Telecasterraren soka bat apurtuta Les Paul-a atera zuen JCk.
- Van Halen - Jump : (casualidad, ¿no?) el primer tema que toqué con un grupo. Por entonces todavía era bajista. ;-)
- Yngwie Malmsteen - Heaven Tonight : metala aurkitu nuenekoa.
- David Lee Roth - Yankee Rose : Steve Vai lehenengo aldiz entzun nuenekoa. Gerora 3 aldiz ikusi dut zuzenean.
- Whitesnake - Judgement day : izenburu aproposa Elgetatik Kanpazar aldera iluntze baten noala autoarekin pinudira erortzeko. Osorik atera nintzen.
- Rainbow - I surrender : pixkanaka iturrietara joanez, Rainbow, Deep Purple, Hendrix, Led Zeppelin...
Nik 5 baino gehiago behar nituzke, hainbeste abesti berezi dauzkat.
Re: Meme musikala
Cool Gari.
Aunque no entienda ni papa (hasta mi apellido es diferente), me puedo imaginar de que va.
Re: Meme musikala
Richard Moreti -> a Richard Moret
Richard Moretengana -> destination chez Richard Moret
Richard Moretekin -> avec Richard Moret
:-)
Pero, has leído bien mis canciones preferidas?
Re: Meme musikala
Uste dut ez dudala gutun-kate honetan parte hartuko.
Re: Meme musikala
Zalantza izan nuen zuri proposatu ez, horrelako erantzuna espero nuelako. Bale. Blogerako gairik ez dugunok egiten ditugu horrelakoak. ;-)
Re: Meme musikala
Aupa, Gari
Etxeko lan zaila gero!
Ez da samurra izan bost abesti apartatzea...
Hona hemen nire aukera:
http://www.goiena.net/blogak/superbai/31
Re: Meme musikala
Eskerrak batzuk ni bezain felizianoak diren...
Portzierto, Maite eta Goio, ez du asko inporta, baina gaizki jarraitu duzue katea. Esplizituki esan beharrekoak dira nork eman dizuen testigua, zenbat musika mega daukazuen zuen ordenagailuan, zein den erositako azken diskoa, eta abar, eta abar.
Re: Meme musikala
Erantzun diot erronkari, ea gustatzen zaizun. Irakurri hemen.
Re: Meme musikala
Ufa!! itoiz asko gustatzen zait.Askenean diskografia osoa lortu nuen C.D.an...
Agur bero bat
Ihintza.