Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2005 Ekaina 05 Euskadiko Kutxa eta ni
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Euskadiko Kutxa eta ni

Aurreko batean kontatu nizuen nola Euskadiko Kutxakoei protesta egin nien, beraien Internet bidezko zerbitzuan transferentzien konfirmaziorako e-postak 5 xentimotan kobratzeagatik. Pasa den astean erantzun didate:

 

Edozein modutan ere, zure gutuna jasoaz bat zure sukurtsalarekin jarri gara harremanetan, gai honi buruz galdetzeko.

 

Bertatik XXXXXX andreak esan digunez, zuganako begiruneagatik, kasu honetan sukurtsalak hartuko du bere gain zure kontuan zordunduko dizuten 0,05 euroko kostua, baldin eta transakzioaren jakinarazpena posta elektroniko bidez egiten baduzu.

Dena dela, gaur egun Entitateak darabilen informatika-aplikazioak ez du uzten bezeroari automatikoki kostu hori barkatzen.

Beraz, transferentzien abisuak posta elektroniko bidez bidaltzeagatik kontuan karguren bat bilatzen baduzu, eskertuko dizugu nahi duzun maiztasunarekin sukurtsalera joan eta gastu horiek itzultzeko eskatzen baduzu.

 

Tumatxa! Bi gauzarekin kabreatzen naiz hau irakurrita:

Batetik, ikusten dudalako komisioak gomazkoak direla banketxeetan (pelmada pixka bat eman ezkero kentzen dizkizute, baina lan pixka bat, pelmada eman behar...)

Bestetik, ni zeken moduan utzi nahi naute. Imajinatzen duzue egoera? Joan sukurtsalera eta: "Kaixo, 15 xentimoak itzuliko dizkidazu mesedez?".

Kontua ez dira 5 xentimoak, baizik eta detaile falta, ez konturatzea 5 xentimo horiekin irabazten dutena mila aldiz galtzen dutela uzten diguten sentsazio txarrean.

Enfin... Esperantza askorik gabe erantzun diet hori dena esaten, eta nire sukurtsaleko aholkulariari esan diot lasai egoteko, ez naizela pelmada ematera joango. Bizitza guztian gastatuko ditudan xentimoak baino gehiago baloratzen ditut aholkulariaren eta nire denbora.

Portzierto, Euskadiko Kutxari ez zaio doan atera 5 xentimoen kontua, mezu hau dozenaerdi bat pertsonak irakurriko duzue eta.

Bukatzeko, komunikazio adituok: Euskadiko Kutxak 5 xentimo horiek jartzea pentsatu duenean blogista baten artikuluan pentsatu duela uste al duzue? Posible da operazio horren irabazi/kostu balantzea eginda izatea eta irudi kostu hau asumitzea? Ala ez zaie burutik pasa egin ere, neurri horri norbaitek aurpegi txarra jarriko ziola?

Eguneratua: portzierto, bururatu zait Googlen Euskadiko Kutxa bilatzea eta demaseko sorpresa hartu dut, nire aurreko artikulua laugarrena bait dago! Seguruenez ez dira arduratuko, euskaraz bait da, baina entitatearen gaztelaniazko izena jarri izan banu? glubs!

Gari Araolaza 2005/06/05

Re: Euskadiko Kutxa eta ni

mikel — 2005/06/06 05:32

Gauza asko bota dituk eta, oro har, ondo bota ere. Baina gomazko komisioena ez duk banketxetako kontua bakarrik. Harreman komertzialetan, ohikoa duk bezero onari tratu berezia ematea. Oseake, aitortu: ze dirutza daukak Euskadiko Kutxan?



Re: Euskadiko Kutxa eta ni

Gari — 2005/06/06 08:17

Bezero ona da daukan dirua, kredituak, nominak, aseguruak, domiziliazioak eta abar toki berdinean dauzkana, eta txintxo-txintxo leihatilara joan beharrean ahal dituen operazio guztiak Internet bidez egiten dituena eta oso gutxitan azaltzen dena sukurtsalean, eta txartela inoiz ere galdu ez duena, eta aholkulari komertzialari ahal duen denbora gutxiko dedikazioa eskatzen diona, eta abar. Horrez gain, beraien Internet zerbitzua hobetu nahian iradokizunak pentsatu, idatzi eta eztabaidatzeko denbora hartzen duena da bezero ona.



Re: Euskadiko Kutxa eta ni

aercilur — 2005/06/06 10:33

Eta horretaz aparte, holako kasu bat gertatzen danean, bankuz aldatzen ez dan hori, hori be bezero ona da ;)



Re: Euskadiko Kutxa eta ni

mikel — 2005/06/06 18:33

Gari, zein da zuen enpresarentzat bezero ona? Eta horri egiten diozute deskonturik edo sobornorik?



Re: Euskadiko Kutxa eta ni

Gari — 2005/06/07 11:00

Negozio guztiak desberdinak dira eta ez nuke gure negozioa banketxeekin konparatu nahi.


Niretzat bezero ona da konfidantza nire gain jartzen duena, aurrerago joatera bultzatzen nauena, lan errepikakorrak egin arazten ez nauena, nire balioa non dagoen ulertzen duena eta ez dakit zenbat gauza gehiago.


Noski deskontuak dituztela bezero onek, baina prezioarekin pelmada emateak ez du deskontua merezi dutela esan nahi. ;-)



Re: Euskadiko Kutxa eta ni

kalerat — 2005/06/08 09:45

Niri lanean soldata transferentzi bidez ordaindu didate hile hontan eta epostara mezu bat iritsi zait transferentzia konfirmatzeko, enpresan administrazioan dagoenari komentatu diot 5 zentimoena eta sustapen garaian debaldeko zerbitzua dela esan dit.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea