Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua Artxiboa 2005 Maiatza 27 Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat
Dokumentu Akzioak

Teknosexua

Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

Zer den Google bombing bat

Webgune multzo bat prestatzea Googlen bilaketa jakin bat egiten duen erabiltzailea aukeratutako webgune batetara bideratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiari egingo diogu?

Hori da nire proposamena. Itxura batean euskaldunak ikustezinak gara .

Ba ez. Gure indarra erakutsiko diegu. Ikus dezatela erabakitzen dugunean Interneten bisibilitatea dugula. Diputacion Gipuzkoa hitzak lotuko ditugu Googlen, edonork hori bilatzean Joxeren artikulua ager dadin. Zu, blogari, ados bazaude, hurrengo pausoa bete ezazu.

Nola egin behar da?

Nahikoa da gure blog guztietan toki jakin batean lotura hau jartzen badugu:

     <a href="http://www.goiena.net/blogak/faroa/223">Diputacion de Gipuzkoa</a> 

edo testu egituratuaz egin nahi baduzu:

     "Diputacion de Gipuzkoa":http://www.goiena.net/blogak/faroa/223 

Albiste baten barruan jar daiteke, baina alboko menuko loturetan jarri ezkero indar handiagoa izango du. Horren ondoren, hurrengo asteetan Google bijilatu besterik ez dugu.

Zergatik Diputación de Gipuzkoa eta ez Gipuzkoako Foru aldundia?

Ez dutelako begiratu egiten. Argi dago bilatzaileetan blogs gipuzkoa bilatzen dutela, eta ez blogak gipuzkoa

Zabaldu konsigna eta laster arte!

Gari Araolaza 2005/05/27

Re: Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

e-gor — 2005/05/27 10:32

Sartu dut linka, kredituetan (Zope-rekin egina, Eibar.org-en ostatatua, etab.) "Diputacion de Gipuzkoak baztertua" jarriz. Oso ondo gelditzen da.



Re: Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

newton — 2005/05/28 12:44

Nik zenbait foruetako firma modura jarri dut; akaso e-maileko sinaduretan ere jarri beharko :D



Re: Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

3ARRANO — 2005/05/28 19:28

Lortzen ari gara! Une honetan hirugarren postuan dago Faroako artikulua.



Re: Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

unai — 2005/05/30 10:09

Kontutxo bat, zergatik jarri dozue "Diputacion de Gipuzkoa" eta ez "Diputacion de Guipuzcoa"?
Lehenengoan lortu dozue 2.posturaino igotzea, baina bigarrengoan ez da azaltzen... eta googlen emaitza gehiago dauzkala ikusita, ez al dau jende gehixagok erabiliko sarrera hori?
Arrazoiren bat egongo da eta gustora jasoko neuke.



Re: Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

Gari — 2005/05/30 17:49

Ba begira, ez nuen luzaro pentsatu baina uste nuen Aldundiko arduradunek beraiek jakingo zutela izen ofiziala Gipuzkoa dela eta ez Guipuzcoa. Izan ere, kanpainaren helburua beraiek dira, baztertuta utzi gaituztenak.


Gainera, gaizki jartzen hasi ezkero, nik ikusi izan dut Guipuzkoa eta horrelako asko...


Nik uste dut helburua bete dela, bigarrenak bait gaude jadanik. Zorionak! :-)



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea