Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

Gipuzkoako Foru Aldundia: Google bombing bat

Gari Araolaza 2005/05/27 08:57

Zer den Google bombing bat

Webgune multzo bat prestatzea Googlen bilaketa jakin bat egiten duen erabiltzailea aukeratutako webgune batetara bideratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiari egingo diogu?

Hori da nire proposamena. Itxura batean euskaldunak ikustezinak gara .

Ba ez. Gure indarra erakutsiko diegu. Ikus dezatela erabakitzen dugunean Interneten bisibilitatea dugula. Diputacion Gipuzkoa hitzak lotuko ditugu Googlen, edonork hori bilatzean Joxeren artikulua ager dadin. Zu, blogari, ados bazaude, hurrengo pausoa bete ezazu.

Nola egin behar da?

Nahikoa da gure blog guztietan toki jakin batean lotura hau jartzen badugu:

     <a href="http://www.goiena.net/blogak/faroa/223">Diputacion de Gipuzkoa</a> 

edo testu egituratuaz egin nahi baduzu:

     "Diputacion de Gipuzkoa":http://www.goiena.net/blogak/faroa/223 

Albiste baten barruan jar daiteke, baina alboko menuko loturetan jarri ezkero indar handiagoa izango du. Horren ondoren, hurrengo asteetan Google bijilatu besterik ez dugu.

Zergatik Diputación de Gipuzkoa eta ez Gipuzkoako Foru aldundia?

Ez dutelako begiratu egiten. Argi dago bilatzaileetan blogs gipuzkoa bilatzen dutela, eta ez blogak gipuzkoa

Zabaldu konsigna eta laster arte!

etiketak:
unai
unai
2005/05/30 13:09

Kontutxo bat, zergatik jarri dozue "Diputacion de Gipuzkoa" eta ez "Diputacion de Guipuzcoa"? Lehenengoan lortu dozue 2.posturaino igotzea, baina bigarrengoan ez da azaltzen... eta googlen emaitza gehiago dauzkala ikusita, ez al dau jende gehixagok erabiliko sarrera hori? Arrazoiren bat egongo da eta gustora jasoko neuke.

e-gor
e-gor
2005/05/27 13:32

Sartu dut linka, kredituetan (Zope-rekin egina, Eibar.org-en ostatatua, etab.) "Diputacion de Gipuzkoak baztertua" jarriz. Oso ondo gelditzen da.

Gari
Gari
2005/05/30 20:49

Ba begira, ez nuen luzaro pentsatu baina uste nuen Aldundiko arduradunek beraiek jakingo zutela izen ofiziala Gipuzkoa dela eta ez Guipuzcoa. Izan ere, kanpainaren helburua beraiek dira, baztertuta utzi gaituztenak.

Gainera, gaizki jartzen hasi ezkero, nik ikusi izan dut Guipuzkoa eta horrelako asko...

Nik uste dut helburua bete dela, bigarrenak bait gaude jadanik. Zorionak! :-)

newton
newton
2005/05/28 15:44

Nik zenbait foruetako firma modura jarri dut; akaso e-maileko sinaduretan ere jarri beharko :D

3ARRANO
3ARRANO
2005/05/28 22:28

Lortzen ari gara! Une honetan hirugarren postuan dago Faroako artikulua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira lau gehi lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, gauza teknoerakargarriak... teknosexua. Egunero sortzen zaizkidan purrustaden gainetik zerbait disdiratsuagoa lortzea gustatuko litzaidake.

Zenbait aukera: