Sareinak
Leihotik begira
2010/02/12
Josune Muñoz: "Objektibitatea da emakumeok desautorizatzeko erabiltzen duten tresna"
Uxue Alberdik elkarrizketa interesgarria egin dio Josune Muñozi Argian. Hemen duzue interneteko bertsio luzea eta baita paperekora lotura ere. Gehiago irakurri
2010/02/09
Itziar Ziga: zakur emearen uluak
Bere lehen liburuaren aurkezpena egin zuen Gasteizen eta elkarrizketa egiteko aprobetxatu genuen... Gehiago irakurri
2009/05/06
ipuin futurista (Mayi Pelot, 1985)
Bilbon Fant zinemaldia abian denez gure aletxo fantastikoa ekarri nahi izan dugu hona orain dela hogeita lau urte argitaratutako ipuin ez oso ezagun batekin. On egin! Gehiago irakurri
2009/03/25
Uxue Alberdi: burusoiltzea gai unibertsala da, baina depilazioa emakumeen kontua
Uxue Alberdirekin izan gara. Uxue idazle bezala dugu ezagunago, baina saltsa askotako perrexila dugu neska. Bertsolaritzan ere badabil, eta hortaz mintzatu gara berarekin. Izan ere, Bertsolari Elkartea kezkatuta dabil generoaren kontuarekin, eta zeregin horretan aurkitu dugu Uxue. Emakumeak bertsolari, plaza-emakumeak, gure intimitatea non geratzen den, emakumeon umorea zein den... eta horrelakoez aritu gara, isiltasun ozenetik atera berri den emakume bertsolarien gaiaren ingurumarian. Gehiago irakurri
2009/01/23
Durangoko azoka eta gerokoak
Urtero bezala, Durangoko Azoka heldu, hedatu, gauzatu eta burutu dugu. Orain liburu, izen eta zenbakiei erreparatzeko unea iritzi zaigu. Norberak berea, gureak emakumeenak. Halere, ez gara bakarrak, emakumeen literatur garrantzia edota lekuaz ari garenok. Irakurri duzue, adibide bat jartzearren, azoka bukatu eta biharamunean, (2008/12/9), EL CORREOn argitaratu zen LAS MUJERES TOMAN LA PALABRA izeneko artikulua? Eta konturatu zineten zekarren azpitituluaz?: "las escritoras se han hecho un hueco decisivo en las mesas de novedades de la Azoka" Artikulu horretan IÑAKI ALDEKOAk zera dio: "ve en el cambio de siglo la incorporación total y exitosa de la mujer a la creación literaria en euskera (…) Para Aldekoa hasta el año 2000, aproximadamente, podemos hablar de nombres concretos. A partir de ese momento escritores y escritoras están a la par.” Gehiago irakurri
2008/08/05
Mariasun Landa: "Literaturan hastear nagoela iruditzen zait"
Aspaldian genbiltzan Mariasun Landarekin hitz egin nahian, eta azkenean, berak antolatutako festak, nahiz eta aldameneko gelan izan, Zemoriya kalera eraman gaitu. Mariasun bere niaren bila abiatu zen Paris aldera, eta han unibertso handi batekin topo egin zuen. Gu, ordea, Landaren ni handi horren peskizan arrimatu gara, 10 galdera otarrean, Zurriolako kaskora, eta oso ondo topatu dugu. Aitortu digu, oro har, orain askoz hobeto dagoela lehen baino. Urteak pasatzeak gauza on asko ekartzen dituela esan digu, aipatzen ez diren gauzak, betiere, osasuna eta edertasuna direlako aipatzen direnak. Norberaren burua gehixeago ezagutzeak umilago eta lasaiago bizitzeko parada ematen duela aipatu digu. Eta hori dena diogu Mariasun Landak azken liburuarekin aspaldian zorretan zuen zerbait bete duelako: bizitzan atzera begiratu eta zentzua eman bizitakoari. Paul Ricouer eta beste hainbat filosofok diote bizitza kaosa dela, eta narratibitateak ematen diola kaos horri egitura. Gehiago irakurri
2008/04/03
Eta Intzák Laviniari laranja eskaini zion
Ez nioke lerro hauen bidez Juan Luis Zabalari propagandarik egin nahi, baina aitortu beharra daukat martxoaren 11ko Berriak eman zidala erreportaje edota elkarrekin egingo dugun ibilbide honi sarrera egiteko clincherra edo heldulekua. Kultur orrialdeetan bi emakume topatu nituen, biak ere idazleak, biak ere feministak: bata Giokonda Belli Nikaraguatik bere azken liburua El infinito en la palma de la mano aurkeztea etorria Euskal Herria aldera, eta bestea; Josune Muñoz Skolastikako zuzendaria eta idazlea, Afrikako emakumeen literaturaren inguruko hitzaldi sorta Bilboko San Frantzisko auzoan eskaintzen ari dena. Beraz, Bilbon egun berean Amerika eta Afrikako emakume idazleak batu dira literaturaren peskisan, izan ere, Muñozek ondo dioen bezala denok barruan daroagun literaturak elkartu baizik ez baikaitu egiten. Josuneren hitzetan Euskal Herriak Afrikari buruz duen irudia erabat sinplea eta eskasa da: emakume pobrea, alfabetatu gabea, herrixka batean bizi dena. Ez dugu idazlerik espero. Muñozek dionez asko aberastu behar da Afrikako irudia. Emakume bakarra itzulia: Ellen Kuzwayo. Muñozen ustez, Mariama Barren Une si longue lettre itzuli beharko litzateke eta Buchi Emechetaren lanak ere. Gehiago irakurri
2008/02/19
Blogosferatik zuzenean... ptqk eta placida
PTQK edo Maria (Bilbo, 1976) eta Placida 2.0 edo Irene (Elgoibar, 1978) 2004 eta 2005 artean murgildu ziren blogosferan eta gaur egun eskarmentu handiko blogerrak dira. Artistak, feministak, saregileak, biek daukate asko kontatzeko eta oraindik ezagutzen ez badituzue hemen daukazue aukera. Gehiago irakurri
