Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Sareinak
Dokumentu Akzioak

Sareinak

SAREINEN MANIFESTUA

 

Geu, sareinok, aspalditik gabiltza lanean. Sarea miatzen dugu zulo bila. Zuloren bat topatuta jostorratza eta haria erabakitzen ditugu, honen tamainuaren arabera: Handi-handiak eta txiki-txikiak, guztiak josi behar baitira.

Gure sarea, gure literatura zulatuta nabaritzen dugu eta, gehienetan, emakumeen izenak, liburuak eta lanak amiltzen dira zulo horietatik.

Beraz, sarein batzuek erabaki dugu jartzea eta konpontzen hastea. Badugu sarea, euskal literatura; badugu haria, kritika literarioa; badugu jostorratza, teoria feminista, eta, jakina, badugu gogoa,   sarean sare aritzeko. Eta literaturan aberasteko, betidanik, sareinok, harian hari elkarri kontatu dizkiogulako egunerokoak (leihotik begira) , gure herriko pasadizoak (gure iritzia apalean) , itsasoz bestaldeko istorioak (mundu-munduka), aholkuak (Magalpetatik), jostorratza erabiltzeko moduak (metodologia feminista) eta kontutxo txiki batzuk belarrira esan (amatriuska).

Hartu gurago duzun haria, sartu nahiago duzun jostorratzean eta hasi korapiloak askatzen, sarea eta lana luzeak dira eta!

 

Lekeition 2007ko martxoaren 3an

 

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Agenda
Sexu heziketako jardunaldiak Basaurin 2010/02/26 - 2010/02/27 Basauri
Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
Adela Turin ! Arrate, 2010/02/02
mila esker, Leire Isabel, 2010/02/01
Oso post ona! leire, 2010/01/23
edertasunari buruz Isabel, 2010/01/07