Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2010 Ekaina 23 Desira desordenatuak liburuaren aurkezpena
Dokumentu Akzioak

Sareinak

Desira desordenatuak liburuaren aurkezpena

Ostiral honetan Donostian "Desira desordenatuak" liburuaren aurkezpena egingo dugu... Bazatoz?

Goizeko 11etan Liburutegi nagusiko sotoan prentsaurrekoa egingo dugu, San Jeronimo kalean.

Iluntzeko 7etan Errezitaldia egongo da Le Bukowski tabernan.

Sareinok parte hartu dugu egile asko dituen lan honetan eta oso pozik gaude emaitza kalean ikusita.

Espero dugu zuei ere gustatzea.

Hona hemen kontra-azalean agertzen den testua aperitibo gisa:

Nola kontatu ditu euskal literaturak lesbianen arteko harremanak? Nolakoak dira gay pertsonaiak euskal eleberrietan? Ba ote dago ezaugarri komunik? Egin ote liteke herri literaturaren irakurketa lesbiko bat? Existitzen al da gay literatura? Idatzi dute euskal idazleek transexualez? Nola irudikatzen zituen gizonen arteko harremanak antzinate klasikoko poesiak? Eta gaur egungoak? Nola lotzen dira nazioa eta sexualitatea literaturan? Zein diskurtso osatu dute literaturak eta arteak generoaren (des)eraikuntzaz?

Horra hor liburu honen egileak, nor bere talaiatik, erantzuten ahalegindu diren erantzunetako zenbait. Sortzaile gisa izandako esperientzia da batzuetan abiapuntu, irakurketa eta interpretazio kritikoa gehienetan, queer aktibismotik hurbileko diskurtsoa beste zenbaitetan.

Literaturari (euskaldunari zein kanpokoari) bestelako ertzak aurkitzera eta irakurketa gay-les-trans-queer berriak proposatzera datorren liburua duzu hau.

 

desira desordenatuak azala


Gonbidapena

"Queer Euzkadi edo Manifestu Marianoa" Joseba Gabilondo Berrian

On egin!

Sareinak 2010/06/23
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)