Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2010 Urtarrila 22 Emakume guztiak gara putak, eta zer?
Dokumentu Akzioak

Sareinak

Emakume guztiak gara putak, eta zer?

Tas Tas irratian 2009ko urrian entzundako "escotilla" euskaraz.

Ni ordurako oso ezjakina nintzen, martxoaren 8a ospatzen ari nintzen ikasgelan betiko debatea eginez, eta orduan ikasle batek esan zidan: “Ijitoak. Horiek bai matxistak!”. Ezer erantzuteko aukerarik izan baino lehen bere 13 urteek ematen zioten segurtasun guztiarekin egin zuen ikasle ijito batek: “Ez iezaiozu kasurik egin, Gertatzen dena da paya guztiak puta direla!”. Ai ama! Hori zen dena? … Musulmanei esaten zaie europearrok ez dugula lotsarik, guri latinoak eta beltzak beroagoak direla, eta, hor hasi nintzen irainaren mekanismoa ulertzen: estigma eta emakume zintzo eta gaiztoen arteko banaketa… Eta nork egiten zuen ikusi nuen, eta noiz egiten zuen ere.

 

Emakumeak alaiak badira eta kalean barre egin eta abesten badute… putak direlako da. Bakarrik badoaz bazkaltzera, afaltzera, dantzan egitera edota edatera (bakarrik, hizkera maskulinoan,  gizonik gabe esan nahi du, nahiz eta 20ko taldea izan)… orduan ere, putak direlako da. Manifa batera badoaz puta gorriak edo puta feministak dira (manifaren arabera). Abortatzen badute, putak. Oihukatzen badute (oihukatzearena ez da inola ere neska zintzo eta etxekoiena, ezta politikoki zuzena ere), orduan, puta histerikoak dira, gara. Sexuaz gozatzen badute eta txortan egiteaz pozten badira, putak, baina askotan esaten badute ezetz, kasu horretan gizonak berotzen dituzten putak dira.

 

Aizu, lagun… Arazoren bat baduzu eskoteekin edo kurba eder eta markatuekin begiratu beste alde batera edo sartu egizu hori adreilu baten barruan! Baina ez leporatu zure erasoak txadorra ez daramaten neskei edo Iruñeako apezpikuak egin zuen bezala, egunero etxean 8retan ez daudenei (euren aitek, osabek, senarrek, nebek bakarrik bortxatu ahal izateko eta ez edozeinek atari barru batean goizaldeko 3retan). Eurak, gu, ez garelako errudunak, guk ez dugu inor bortxatzen.

 

Hainbestetan deitu didate puta! (eta kobratu gabe). Hain da argia patriarkatuari traba egiten diotenei botatako mamua, mehatxua, biraoa, susmagarri egiten zaidala prostituzioari amaiera emateko feminista zintzo eta abolizionistek duten interes handia sexuaren truke kobratzen duten emakume batzuen gaineko iritzia ematen dutenean (bide batez, jendarte honetan guztiz legalak diren bi jarduera, bakoitza bere aldetik bada ere, erosi eta saldu, alde batetik, eta helduen artean sexua adostea, bestetik), desagerrarazi beharreko izugarrikeria bat bailitzan, gainera, hau guztia putei, entzun gabe, defendatu gabe, bigarren mailako emakumeak balira bezala eginez.

 

Abolizionisten argudioak entzuten ditudanean are gutxiago ulertzen diet:

- “Genero biolentzia” beldurgarria da, baina alde handiz esan daiteke, gehien, familian gertatzen dela, eta, nik dakidala, inork ez du ezkontzaren kontrako oihurik bota.

- “Trata de blancas” delakoa (ez dakit zelan ausartzen diren horrela deitzen, gehienak beltzak edo beltzaranak badira) denak kontra gauden gaitza da, etorkin eta prostituten lan eskubideen ilegalitatearen itzalean handitzen doana. 

 

Zergatik ez goaz arazoaren muinera? Putaren estigma, esan beharra dago, emakume guztiei eragiten digu, guk nahi ala nahi ez. Imaginario kolektiboan dagoen emakumeek gizonekiko duten morrontza sexuala adierazten duelako. Putaren gorputz erabilgarria emakume guztien gorputza da, sexualizatutako gorputza. Honen erakusgarri edozein emakumek bere bizitzan zehar jasaten dituen eraso sexual ugariak. Biolentzia jarrai eta suntsikor honi emandako erantzun guztiak dira legezkoak, emakumeek euren identitatea indartzeko eta euren biziraupena bermatzeko egiten dituzten bizimodu guztiak legezkoak diren moduan (beste emakume bati balioa kentzen ez dioten bitartean, jakina).

 

Itziar Zigak bere saiakera “argigarrian” dioen moduan hurrengo hau da benetan gakoa: Zeintzuek duten euren burua izendatzeko eta azaltzeko aitorpen eta onarpena (emakume zintzoak) eta zeintzuei kentzen zaien gaitasun hori (emakume gaiztoak, putak, etorkinak, ijitoak, ezinduak, beltzak, mairuak, lesbianak, transexualak, eskaleak, atsoak, alkoholikoak, jipoitutakoak, yonkiak, managaitzak, zoroak, txiroak).

 

Berdin da zeinek kentzen duen gaitasun hori: eliza katolikoak, akademiak, medikuek, epaileek, kazetariek edo zenbait feministek. Egia esan ez da berdin, askoz maltzur eta mingarriagoa da zu ukatu eta ahotsa kentzen dizuna gu denak askatzeko sortu zen mugimenduaren parte denean.

 

                                                                                                                                                Isabel Uria

Sareinak 2010/01/22

Oso post ona!

leire — 2010/01/23 02:38
Aupa, Isabel!
Asko gustatu zait zure post-a. Goitik behera egia dela pentsatzen dut.
Prostizioaren gaia, baina, ez daukat hain argi. Oso konplexua iruditzen zait, erantzun batean ezingo nuke azaldu zein sentimentu kontrajarri sortzen dizkidan. Sarritan hausnartu dut gaiaren gainean; hala ere, ez daukat iritzi definiturik.
Segi horrela!

mila esker, Leire

Isabel — 2010/02/01 14:13
Ados nago zurekin arazo konplexua dela eta gogoeta behar duena jarrera bat ala bestea hartu baino lehen esaten duzunean. Nik asko ikasi nuen Dolores Julianoren “Excluidas y marginadas” liburuarekin eta entzun ahal izan nituen prostituzioan aritutako testigantza batzuen bideoekin (Europearrak gehienak, Bartzelonakoak). Edonola ere guk kontra daukagu “la puritana Euskadi”, emakumeoi berriki sexuaz gozatzeko eskubidea eman diguna, hori bai, maitasunarekin batera, oso garrantzitsua hau argi izatea, maiteminduta; bestela, bekatua da eta, naturaren kontrakoa, perbertsioa. Aurreko belaunaldiarena gogorik gabekoa, funtsik gabekoa, “ezkontidearekiko zorra”, hori bai zen benetan emakume onen kontua.
Oso zaila egiten zaigu sexua oro har atsegina den zerbait bezala irudikatzea, helduen arteko adostutako zerbait bezala, soldata baten truke egiten den zerbitzu bat bezala.
Lan baldintzak hobetzea nahi duguna, bide batez.
Baina, pentsatzen duguna pentsatzen dugula badaude bi gauza abolizienistei barkatzen ez dizkiedana: bata, emakume talde handi baten estigma, marginazioa eta bazterketaren kontra ez egitea, hasteko, haietako askok ez dute bide hori aukeratu eta (horretan eta beste gauza batzuetan ere, adibidez proxenetismoa eta “trata de blancas” delakoaren kontra borrokatzea, ados gaude). Eta bestea, emakume talde bat poliziaren eskuetan lagatzea eta beste alde batera begiratzea hauek jipoitzen dituzten bitartean, atxilotzen dituztenean baita bortxatu ere, “Bartzelonako Ramblak garbitu zituztenean” bezala. Agur bero bat. Isabel

Adela Turin !

Arrate — 2010/02/03 00:27
Eibarreko, web orrialde hau sortu eta osatzen duzuenoi, dedikatua. Hemen doa, eskaturiko, lantegia :
Adela Turin, idazle italiarra dugu, baina Frantzian bizi da. Bere bibliografia oso zabala da: Arturo y Clementina; Las aventuras de Asolina: la herencia del Hada; Las aventuras de Asolina: los gigantes orejudos; Las aventuras de Asolina: las cajas de cristal; Las cinco mujeres de Barbanegra; La chaqueta remendada; Cañones y manzanas; Rosa caramelo; Violeta querida,...
Nagusiki, idazlea dugu eta Haur Literaturginzara dedikatu bada ere, ikertzaile oso bikaina duen lan iturria ez dugu, ahaztu behar. Bere liburu asko deskatagolatuta aurkitzen dira eta liburutegi zentraletan aurki daitezke, fondo gordeetan eta beste hainbat aldiz, haur txokoetan. Bere ipuinak, hainbat hizkuntzetara itzuli dira eta hainbat idazleen aldizkari estataletan eta internazionaletan parte hartzen du. Hori gutxi balitz, unibertsitateko doktoratu, mintegi, hitzaldi,...internazionaletan lanean dihardu. Bere lanen edukiak oso ikuspegi kritikoaz enfokatzen dituenez, bera kontsideratzen dugu gaur gaurkoz, haur ipuinen irudien analisiaren aitzindaria. Bere ikuspegia irudiak adierazteko garaian, oso luma berezia soma badaiteke eta nolabait, garrantzi itzela du erabiltzen duen sinbologia, uneoro. Ilustratzaile baten laguntzaz, ekoizten eta diseinatzen dituen pertsonaiak, paisaiak, detaileak,...oso anitzak eta ikutu sofistikatua eskuratzen dute.
Feminismoaren diskurtsoan sartzen dute, egindako lan guztietan. Oso modu, fin-finean landu dituela erran dezakegu. Berak errekreaturiko pertsonaiak, kontaturiko historioak, aukeraturiko paisaiak, herrialdeak,...guzti guztia, oso ongi pentsaturik aurkezten ditu aldez aurretik. Erran dezakegu, gardentasuna oso nabari bat duela ere, eta modu elegantean aurkezten digula. Logika feministaren ikutuak ere sakonak dituenez, ez ditu intentzio ideologiko edo eta filosofiko zein politiko batez, izkiriatzen.
Hezkidetzaren mamia soma badaiteke, behin eta berriro. Bere ekarpen guztiak hezkuntza sexuala, osasun-hezkuntza, gizon eta emakumeen berdintasun hezkuntza, bortizkeria sexisten aurreikuspen heziketan, afektibo-sexualitate hezkuntzan,...interesa eta erabilgarriak dira bere ekarpenak. Besteak beste, eguneroko bizitzan dihardugun ekintzetan, egoeretan,...kontzientzia eta bitartekaritzaren betebeharrak aplikatzearen dialektikan eta didaktikan aditua da. Hausnarketa sakonetan baldintzatzen diren gaiak, lerro artean irakur daitezkeen kontsigna eta axiomak ageri dira. Aintzakotzat hartzen dira ikastaro, postgrado, mintegi,...desberdinetan, hezkidetzaren bermatasuna planteatuz gero, genero eta sexuaren teoriak, estereotipo sexistak, genero estereotipoak, familia patriarkal eta postpatriarkalaren krisia,...bezalako gaitegi unibertsal hauetarako parte hartzen du, Adela Turinek. Batik bat, bere ipuinetan zehar lerroetan, zenbait definizio, sinbolo,...adierazgarri erabiltzen dituelako, ezkutuzko gai hauek tabu izatetik, errealitatera ager daitezen. Horrelako ihardunaldietan erabiltzen dira obrak, azterketa sakonak borobiltzeko. Frogagiri gisara, gizarte patriarkalak, bultzatzen duen hainbat baloreekiko ezkutuzko jokaera, ondorio, ezaguerak,...dakartzan kausa eta efekturako, domeinu erroleetan ez erortzeko kontseiluak emanaz. Ezinbestekoa deritzo, piezaz pieza ongi jokatzen jakiteko trebeziak, hezkidetza eta estereotipo sexistarik gabeko, gizarte bat osatu daitekeenekin, koalizio eta bilgunerako aipuak sortzeko aukerak bultzatuaz.
Izan ere, Albert Einstein.ek esana :“ el ejemplo no es la mejor manera de influir en los demás. Es la única “, beraz baloreak bultzatu aurretik, lehenik barneraturik eduki behar ditugu ondoren, etikoki transmititzeko eta bultzatzeko konpromezua hartu ahal izateko. Beraz, Adela Turinen ipuinak ikasgeletan, liburutegietan,...irakurri, eztabaidatu, antzeztu,...egiten dira, behin eta berriro. “Du còté des Filles “europear elkartearen ikerketen aburuz, azpimarratzen dute, arrazoi nagusia dagoela honetan : haurtzaroan, genero estereotipoak irudien bitartez barneratzen ditugula lehenago, irakurtzen hasi baino. Beraz, oso oso garrantzitsutzat hartzen dute irakasleek, hezitzaileek, psikopedagogoek, psikomotrizistek,...Ze nolako irakaskuntza ikasgeletan, hitzaldietan,...eratu. Adostasun osoz, beraz, fenomeno berri hau gauzatzen ari da, belaunaldi berrietara moldatzen diharduena, hezkidetzaren aroa definituta dagoena ere. Hezkuntza sexistak sortzen dituen matxurak konpontzeko unea iritsi da.

Aldiz, soziologikoki, heziketa aurrerakoia baten hildotik jokatzen duela uste dut. Bere sormenezko lan hauetan, hitzez hitz, ilustrazioko irudi edo paisai edo kolore,...bakoitzaren tratamentuaren alderdi humanista eta zibilizatu arrazionalista baten margolana dirudi. Berez, etorkizunerako predikzioa egiteko fijazioa baduela, somatzen zaio, hots, berak aurkitzen ez duen gizarte eredua denborarekin, bizi eta gauzatu daitekeenaren irudi bilakatu gura luke. Eta bide batez, albiste egin gura luke publikoki honelako sentimendua, pentsaera,...duten pertsonengana, espresatzeko gogoa, bizitasuna, plazerra,...transmititzeko ikutuak baditu. Ondorioz, hipotesi gisa, feminismoak oinarrian hainbat diskurtso ditu abiapuntu gisa bata zein besteak, beste hainbat atal sakontzen dituenak: berdintasuna eta desberdintasunaren bi korronteek funtsean deklaraturik badirenez, (eta hori izanen da geure gizartearen kasuan). Baina, beste herrialdeetan haratago dihoazen mugimendu kultural, sozialen,...ñabarduren hitzorduak dituen, gaitegia nabaritzen zaio idatziekin. Beraz, Adelak, beste autore ugariren ibilbideen irakurle fina eta zuzena denez, erran dezakegu aldi berean, askatasuna eta diskurtso liberalizatu beharraren lore espezie berri bat bezala, deklaratzen dela.

“Los cuentos siguen contando” adibidez, bere opera prima dugu. Ez da bat ere erraza, altxor hau eskuratzea. Izan ere, bitxiegileentzako bitxirik preziatuena bailitzan gisara, esfortzua ematen du eskuratzea.
30ko eta 70ko hamarkadan zehar, idatziriko europear ipuinen azterketa sakon bat egiten du. Idazle, herrialde, ipuinen literatur genero desberdinen,...inguruko lagin bat aukeratu zuen. Hainbat urteetako lan mardularen, ondorioak izkiritzen ditu, liburu honetan. Bere ikergaia, haurrei finka arazten zaizkien roll sexualen inguruan. Izan ere, euren izaera sexuala markaturik gelditzen da, 4 urte betetzerakoan, bai mutilena zein neskena. Ipuinen bitartez, hezteko iharuderan, ze nolako ipuinak erabili izan diren, eskoletan, etxeetan,...aztertuaz. Zera ondorioztatu zuen :
- Banaketa ekonomikoa eta soziala honela, irudikatzen da ipuinetan: emakumeak, etxeko lanetaz arduratu behar dute eta gizonak berriz, dirua irabaztearena. Barneratu dituzten arauak dira gainera, estereotipo dominatzaileen eta lanbide aukeren inguruan ere, gauza bera jazoaz.
- Ikustrazioak ageri diren liburuetan, irudiei erreparatuz gero ; mutilak, aktiboak zein dinamikoak diren, neskak baino garrantzi itzelagoa dute ere eta aldiz neskak, zeintzuk, pasiboak, garbiak eta ordenatuak, ageri dira. Helduen deskribapenak egiterakoan, gizonak arduratsuak, sortzaileak,...direla argudiatzen zaie, eta hainbat pertsonai gonbaratzeko ezarri (Pasteur, Leonaro Da Vinci,...) direla aipatzen bazaie. Aldiz, emakume helduak gaiztoak, esplotatzaileak, tuntunak,…diren pertsonaiak bezala irudikatzen dituzte.
- Emakume edo eta gizonezkoen inguruan, irudikatzen dituzten imagin estereotipatuak ez dira batere instruktiboak. Izan ere, prototipo arrunta aplikatzen da behin eta berriro, bereizkeriak egitean, emakume ala gizona izan da, euren arteko aurkakotasunak egonaz portaeretan, eta haurren kasuetan nabariagoa bilakatzen da argazkia.
- Baikortasunaren kualitateak aztertzerakoan, gizonezkoei badagokie, aktiboago zein autonomoagoaren itxura hartzen dute eta emakumeak berriz, eskenategi horretatik at aurkitzen dira. Bainan, gizonezkoei esparrua mugaturik aurki daiteke afektibitate, sentsibilitate, espresioengandik zeintzuk ere, eskuzko gaitasunagatik ala imaginazioagatik ere aldenduak badiren eta emakumeak berriz, oso iaioak alor hauetan.
Emakumeen portaera eta izaera oso modu pobrean baldintzatuta ageri da. Honela, antzematen dira: modelu klasikoaren sumisioan oinarrituriko etxekoandrea, lan edo lanbide ohizkoetan aritzen direnak , edo feminitatearen alboraketa zuzena dakartzatenak gizonezkoen ereduak aintzakotzak hartuak izateko,...
- Haurren prototipoak generoaren arabera oso deskribapen desberdina osatzen dute, mutilak are eta indartsuenak, langileenak, jakintsuenak,...bezala ageri dira eta nesken kasuan historio oso arraroak irudikatzen dituzte, printze urdinarekiko menpekotasunean, edo zientzilaria izanik amaiera txarreko gertakizunekin,...beraz, protagonistak gizonak izaten dira gehienetan eta emakumeak aldiz, bigarren mailakoak eta oso oso anonimatuan ageri dira.
Ikerketaren erizpidea, ipuinek ze morala edo aztergaiaren arabera sailkatzen dituzten pertsonaiak adina, generoari begiratuta batik bat, sailkatu ditu. Hala ere, liburu honek, xehetasun eta ñabardurez josia dagoenez. Gomendagarria da irakurtzea. Jakin genezan eta ulertu ahal izan dezagun, zeinen garrantzitsuak diren ipuinen pertsonaiak, edukiak, kontestua,...Haurrei ematen zaizkien mezuak izanen direlako. Beraz kontzientziaz eta sentsibilitateaz, hezitzeko ezinbestekoak dira, oraindik orain ipuinak. Beraz, aukeratzerakoan argi ibiltzeko eta tentuz saiatzea, aholkatzen du. Aktualki, oso gomendagarriak, eta aldaketa aunitzeko ipuin berriak daude aukeran.

Amaitzeko, bere artikuluetan ikusi badaitekeen gisara, argi dago planifikatzen diren plangintza gehienak hezkidetza dutela oinarri, gaur egun. Patriarkatuaren sustraiak, enborra sendotu eta adarrak dituenez, kimu berriei begira aritzean, azken 30 urteetako ipiungintzan ze nolako garapena eta egituraketa aurki badaitekeen, aztertzear dago. Patriarkatuaren printzipioak, geure gizartean etengabe genero estereotipatuak bultzatzen ditu familian, zineman, literaturgintzan, iragarkietan, aldizkarietan, prentsan, eskoletan,...Sexismoa saihesteko, genero ikuspegiko ihardunaldiak sortzea behin eta berriro litzateke giltza. Emakumeen parte hartzea geure gizartean, historian eta zientziaren aktore sozialak direla hausnartzeko metodoa eta gunea da. Horregatik, Adelak ere, nola hezitu emakume ala gizonezkoa? Ze nolako sexualitate errolak bultzatzen ditugu ? Bizitzeko oinarrizko eskubideak eta berdintasuna nola garatu ?,...






Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Agenda
Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
itzela!!!! akorda, 2010/04/01
Adela Turin ! Arrate, 2010/02/02
mila esker, Leire Isabel, 2010/02/01
Oso post ona! leire, 2010/01/23
Etiketa lainoa
Amatriuska Contact-uan Feminismoen historiak Gure iritzia apalean Leihotik begira Magalpetatik Metodologia feminista Mundu munduka contact-uan