Sareinak
Maskulinitatea: bizarra eta biraoak? Feminitatea: bular oparoak eta barre txikiak? Bi bide bakarrik?
Pasa den larunbatean, urriaren 17an, Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna izan zen eta zenbait ekitaldi antolatu zituzten. Gasteizen, adibidez, 7menos20 taldearen eskutik Drag King tailerra, kontzentrazioa eta jaia egon ziren egunean zehar. Baina, zeri buruz ari gara “genero”, “trans” eta “king” berbak darabiltzagunean?
Bai mugimendu feministarentzat bai lesbiana, gay eta transexualen askapenerako mugimenduarentzat ezinbesteko lana da genero dikotomiarekin haustea. Gizona/emakumea eta maskulino/femenino bikoteak ezaugarri finko eta itxiez osatuta daudelako eta emakumeen, gay eta lesbianen zapalketa eta haien kontrako diskriminazioa bi kategoria hauetan eta hauen ondorio diren hierarkizazio eta balorazio desberdinetan oinarritzen direlako.
Gizonek dauzkate boterea eta prestigioa emakumeen gainetik eta hori iraunarazteko sistema patriarkalak askotariko biolentzia erabiltzen du. Heterosexualitatea da araua; homosexualitatea eta lesbianismoa historian zehar bekatua, delitua edota gaixotasunarekin harremanetan jarri izan dira homosexualak eta lesbianak baztertuz, gutxietsiz eta haienganako mespretxua agertuz.
Menperakuntza harreman hau, derrigorrezko bitasun hau gainditzeko modu bat errealitateari begiratzea da. Hori egitean konturatuko gara badirela bi kutxatxo horietan sartzen ez diren pertsonak ere: estereotipoek dauden aukera guztiak sinplifikatu eta desagertarazten dituztelako, errealitate anitza ezkutatuz.
Bitasun zurrun hau gainditzeko beste modu bat Queer teoria delakoan kokatzen diren batzuek egiten dutena da. Transgeneroa proposatzen dute, sexu-genero sistema hertsi eta arauemailea gainditzea, hain zuzen, norberak bere gorputzean daramatzan maskulinitate eta feminitateari begiratzea eta identitate arauemailearen mugak apurtzea.
Feminitatea, baita maskulinitatea ere, sozialki eraikita egoteaz gain, performatiboak dira, hau da, arau eta ohitura sozialetan oinarritutako eguneroko portaera ikasiak; jarrera, keinu, begirada, arropa eta gorputzaren zainketa zehatz batzuen errepikapena.
Eta nola egin daiteke kontzientzia hartze eta esperimentazio hau? Nola jabetu generoaren antzezpenaz? Hasieran aipatutako drag king tailerra aukera ona da (teoria eta hausnarketa praktika eta bizipenera pasatu nahi izanez gero).
Hona hemen gai hauetan adituak diren Beatriz Preciado eta Judith Halberstamen hitzak (Testo yonqui eta Masculinidades femeninas liburuetatik hartutako eta itzulitako aipuak, hurrenez hurren):
[Drag King tailerren helburua da] Askotan gure identitatearen oinarri egonkortzat ditugun horiek aztertzea (sexua, generoa eta sexualitatea). Hauek eraikuntza kultural eta politiko soilak bezala aztertuko ditugu; prozesu baten asmo jakina duen, kritikoa den eta intsumitua den berreraiketa baten objektu posibleen moduan, alegia. (Preciado 2008)
Drag king performantzeak maskulinitate dominatzailearen egitura agerian uzten du hau teatrala egitean eta maskulinitate horren oinarri den rol eta tipologien bilduma errepikatzean. (Halberstam 2008)
Virginia Woolfek esaten zuen idazleak, edo sortzaileak, androginoa behar zuela izan, barruan zituen alde femenino zein maskulinoa kontzientera pasatu eta azkenik, bere sexuaz ahaztu ondo idatzi ahal izateko.
Antzerkiak eta literaturak rolak deseraikitzeko eta beste nortasun batzuk bizitzeko aukera ematen digute. Aprobetxatu dezagun hau emakumeen eskubide urraketari, generoen arteko botere harremanei eta bitasun hierarkikoari buruzko hausnarketa egiteko eta gure egunerokotasunean ondorioztatutakoa praktikan jartzeko.
gai interesgarriak
xabiri
Saiatuko gara interesgarriak diren eta eztabaida pizten duten gaiekin jarraitzen.
Eta orain... argazkia eta guzti ipini diogu! :)
Zertzelada I !
...Jakina, hipotesiak direla gehienetan. Iraganaren erreferentzia aztertzeko joerak, izikiriatzen diren hainbat azalpen, egiteko adorea ematen gaitu. Esanak esan, gizarte zientziekiko aipamenak direla. Beraz, geure burutazioetara jotzeko dugun ausardiaz zera aipatu nahi nuke.
Emakumeak, ahozko tradizioan hasi zutela ibilbidea. Baina, frogatzeko neurria jartzen dugu, aho betean. XV.menderarte edo eta lehenagoko belaunaldiengandik eratorririk zuten ahozko tradizioan, bertsolariak izatearen sena. Antropologikoki eta soziologikoki, gizarte era horietan, emakumeek jaso zuten transmisioaz ipuingintza, bertsogintza, kantugintza, belargintza, olerkigintza,...berez gizonezkoek beste eredu batzuetara egokitu beharrean ziren. Euren ogibideak ehizak, arrantzak, abeltzantzak,...lehen sektoreko lanbideak jorratzera bultzaturik zeuden. Ondorioz, inspirazio apurragoan landu zituzten, aipaturiko Euskal Kulturgintzako saila hauek. Salbuespenak, beti ere, ezin ahantz ditzakegu, zeren eta, garaiko idazle, zaldun, erregeen,...idazkuntzak beste hainbat protagonisten berri zuzena eskeintzen gaituzte. Historiaren, zertzeladak eta ezinbesteko datu sakonak, beti ere zientziaren adierazgarri izaten jarraitzen dutenak.Roll sexualari eta modari erantsirik zegoen, tradizioz, ohiturez eta hezkuntzaz, zeri zer zegokion ezagutzea edo eta jasotzea.
Geure familiarekiko eta geure etniarekiko ohiturei erreparatuz gero, haurren elikagaiak ekarri bitartean, errota zaharreko harria konpondu bitartean edo eta animaliak saldu beharrean,...emakumeak etxetik hurbilago bizi zen. Nahiz batzuetan, esnea saldu beharreko bidexketan kantuz, bertsotan,...alaitu bidea. Edozein zereginari loturik, hazi zen eta bere denbora aprobetxatze horretan sortzen zitzaizkion lehenengo bertsoak (errimakin ala gabe; gai zehatzik gabe edo gaiarekin,...),...Inspirazioara eta sormenera dedikatzeko tartea garatu zuen eta horregatik, suaren ondoan irudikatzen den emakume euskalduna “Bertsozaleak”. Euren familiari berotasuna, samurki emateko intentzioz sortu zela, esan daiteke.
Denborarekin, eta mendez mende, gizarte sozialaren pautak aldatzearekin batera “Plaza gizona” irudia edo pertsonaia sortu genuen. Zeinak, plazatik plazara bizibidea lortzeko, pertsonaian bilakatu zen. Hori bai, orduan plazetako emakumea ez ziren bertsotan ibiltzen, baizik eta ikusle gisara. Plazetako apustu garai indartsu haietan emakumea “Bertsolari planta” egiten zituen, ikusle gisara. Nahiz ezkutuan. Isilean aritu,...Biltegi edo ganbara moduan euren kaskezurrean grabaturik edo metaturik zituzten, jakina garaiko Bertsolari handien izenak, bertsoak,...Baina, beraiek garaiei egokiturik ezin ziren jende aurrean aurkeztu. Nolabaiteko zentsura garaia jazo zen. Artxibo eta dokumentazioko iturrien arabera, garaiko instaurazioa eta erlijio kutsuen eraginak. Pentsamendua, ideologia eta haztura berrietarako trantsizio une horretan, aldaketa hauek sorrerazi zituzten, bertsolari,...jakintsuen artean. Beraz, ezinbestean “Status quo”, “patroi sozial”,...berriekiko islada eta ispilu zela, emakumearen eginbeharra alor horretan. Eraldaketa nagusiena, komunikabide iturri bilakatu zirela, aldi honetan. Eta beste egintza eta iharduerak egitera iragan ziren, behin eta berriro bide berriak ereinez.
Azpimargarria dugu, emakumeek, eremu publikoa eta pribatuan barneratzeko unea iritsi zitzaion XX.mende amaieran eta horren berri ere, loratzen joan dena etengabean, bertsolaritzan oro har.
Gaur egun, Telebista, Irratia eta Teknologi berrien erabilpenarekin. Txukun txukun, garatzeko tresna ere badela, ondorioztatzen dugu. Hori bai, bertsolaria hala ere, kultur aniztasunaren irudia da. Hori ez da, ontzaren gauerdiko eztula !
Elkar komunikatzeko, sena eta nahia ageri da momentu oro. Beraz, geure alderdi psikologikoa aldatu dugu, garaiak eskatzen duen metamorfosi eraginkor baten gisara,eta ez dugu orain hainbeste estetikoki edo generoari begiratzen. Bertsolariaren perfila komunikatzeko, adarra jotzeko, umorea jartzeko,...duen trebezia eta etorriari baino. Beraz, Euskal Herriko edo munduko, edozein txokotan bere ekarpenak jorratzen darrai. Tokian tokiko arauei egokiturik.
Zertzelada II !
Iada, 400 urte bete ziren, Uda honetan. Iparraldean sorginkeria izendatu zitzaion, garai ilunaren 4.go mendeurrena. Eta harian hariko aberastasun handi baten galerak, itzalean badarabilgu zer pentsa arazten gaitu, oraindik gaur egun. Genozidio eta etnozidioa, bilakaturiko urteurrenak. Badu erakuslehio itzela, Zugarramurdi.n sorturiko sorginen Museoak. Leku aparta eta paregabea da oso. Geraleku magikoa eta gomendagarria oso, zaletasun anitzen txokoa.
Beraien ohorez, dedikatu nahi nuke, hainbesteko oroimena eta zientzia, galdu izanaren arrastoak. Oraindik, geure jakinduriaren parte izaten jarraituko duenez, gonbitea jaso ezazuela, eta ezagutzeko abagunea hartzerik al dezuen.
Oihartzunak oihartzun ! Sorginen ehizak, ez du etenik. Eta behar duen moldez erreparatzea dagokigu. Zaindu ditzagun geure, eguneroko bizian...Eta ezagutu ditzagula, bere alderdi biziak.
Oharra : Zertzeladak !en azken zatiak.