Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2009 Abuztua 11 udako iragarkiak edota sexismoa telebistan
Dokumentu Akzioak

Sareinak

udako iragarkiak edota sexismoa telebistan

Abuztuaren 8ko Berrian Jose Mari Pastorren zutabea irakurri genuen eta konturatu ginen ez garela horrelako gauzetan fijatzen garen bakarrak ;-)

Berria, 2009-08-08

Kopenhageko tangak

Darwin eta gu

Jose Mari Pastor

Zoriontasuna: a) Motoan zoazela bizkarrean neska baten titiak sentitzea. b) Emakume batek bere lagun Elenak baino brontzeatu hobea duela ikustean sentitzen duen plazera. c) Gizonezko bati pizten zaion harrotasuna, ondokoek baino zakil handiagoa duela ohartzean. d) Mutilek neska baten tanga begiztatzen duten bakoitzean izaten duten gorakada.

Halaxe definitzen du egoera idiliko hori edari baten publizitateak. Udako iragarkia da telebistan. Albano eta Romina Power bikote zoriontsuak alaba desagertu aurretik aireratzen zuen melodian oinarrituta dago, hitzak aldatuta: haiek felicidad esaten zuten; orain feliciKas kantatzen da, felicitas edo zoriontasuna zer den adierazteko.

Edari enpresa horren arabera, iragarkiko une gozo horiei darien sentsazioa da zoriontasuna. Bai, gure berraitonaren berraitona zuzen zegoen: taketaren tamaina da garrantzitsuena, sexologo eta psikologo modernoek kontrakoa sinetsarazi nahi diguten arren. Iragarkian dutxan dagoen mutilak badaki. Alde bietan bera baino handiagoak diren gizonak ditu, baina ezker eta eskuin begiratu eta ohartu egin da bera dela zoriontsuena, berea baita zakil handiena. «Nirea bai paketea! Zuek bai paketeak!». Akabo Rocco Siffredi, Manuel Ferrara edo Nacho Vidal ez garenon zoriontasuna. Tangak begiratu beste erremediorik ez dugu, Jaurlaritzak subentzionatutako Euskal Pie 7ko nerabe gosetuen pare.

Iragarkiak kutsu informala du, udarako egokia. Uda baita zoriontasun saltzaileek paradisua hurbilen jartzen diguten sasoia: atsedena, eguzkia, hondartza, gorputza hibernaziotik esnatuta eta gori, burua bor-bor. Hala ere, sintomatikoa da felicitas hori sexu bakoitzaren arabera nola definitzen den: gizonen zoriontasuna sexuari lotua da beti. Emakumeena, berriz, itxurari; horientzat, iragarkiko Elenak baino kolore hobea izatea da helburua. Tanga Elenak baino dotoreago luzitzea, gizonen zoriontasunaren pizgarriak izateko. Oso freskagarria.

Iragarkian bi neska irtengo balira mutil baten beheko tontorrari begira, gustu txarrekoa izango litzateke, askoren ustez. Baina bi mutil lerdea dariela, ez. Normala da: sexuari dagokionez, gizonezkook txerri adurtiak omen gara; emakumezkoek ez omen dute sekula santan sexuaz pentsatzen, ezta beltz gazte baten gorputz gihartsua ondotik pasatzen denean ere. Ai ama! Argi esanda: emakumeen zoriontasuna beste emakumeak baino politagoak, desiragarriagoak izatea da; gizonena hankartean zakil handia izatea, eta begietan tanga txikia.

Tanga, zoriontasunaren ikurra, era batera edo bestera, batzuetan modu diskretuagoan bada ere. Iaz bi neska ikusi nituen Kopenhageko jantzi-denda bateko kutxan. Itxuraz musulmanak ziren, gorputzak goitik behera estaliak zituzten. Batak buruzapia zuen; besteak, nikaba, soilik begiak airean. Aldamenean, tiranteak eta zilborra airean zituzten gazteak. Bi neska musulmanen eskuetan, bina edo hiruna tanga. Nire lehenengo erreakzio mendebaldarra: zertarako nahi dute hauek tanga bat? Ez nuen ulertzen. Inozoa! Niri gorputz horien gaineko voyeurismoa ukatu izanak ez zuen esan nahi haientzako tangarik ez zegoenik, ezta beste morroi baten begiek ikusiko ez zutenik ere. Kontsolamendu bakarra nikaba jantzia zuen emakumea irudikatzea izan nuen, intimitatean zoriontasun puska bat eskaintzen bere gizonari, only for your eyes, hark Kas bat eskuan gozatzen zuen bitartean. Felicitas.

Sareinak 2009/08/11

gehiago

sorgine — 2009/08/26 11:25
Mas terkas ke nadie blogean ere beste pare bat iragarki sexista eta lesbofobo salatu dituzte!!
http://masterkas.nireblog.com/post/2009/06/30/komunikazio-sexista

ZERTZELADAK !!!

ARRATE — 2009/10/10 11:34
Zertzeladak!
Durangoko Azokaren bueltan, hemen aurkeztu zen iritzi bati erantzun nahiko nioke. Miren Agur Meabek idatziriko azken liburuaren ingurukoa .Aipamen bat egin zuen ez zetorrelako bat edo ez zuen adosten, idazleak bere liburua sailkatu izan zuen sailarekin.
Beraz, zera adierazi gura nuke. Liburu bat sortzen eta aurkezten den arte , daraman prozesu horretan idazleak bere idazkuntzaren jarioaz bizitzen duen bidea, batetik legoke. Gero, bidai berezi eta bitxian bilkatzen dela beti ere, ondoren. Berez, izendapenek, iritziek, kritikek,...emango diete ahabia ondoren. Bainan, argibide gisara adierazi gura nuke, Unibertsalki literaturgintzak modu honetan jokatzen du baita ere, beste literatur jatorriekin ere.
Eztabaida sutsuak dakartza. literaturgintzak, Obren izendapenen haritik. Berez, hainbat liburuk, XV.garren mendeaz geroztik, Haur Literaturgintza izatetik Gazte Literaturgintzara edo eta Heldu Literaturgintzarako pasabide egin izan dute, idatzi eta argitaratu diren obrekin ere . Abiapuntua, beste bat izanik eta idazlearen askatasun eta adierazpen eskubideetatik sortu eta gero. Beraz, mahainguru ederra duen gaia da.
Kasuan kasu, Ahozko tradiziotik idatzizkoa indartu zenetik, behintzat. Euskaltzain, filologo, didaktikalari, literatur aditua,...zein beste literaturzaleren arteko, esanei jarraiki, historikoki Literatur Unibertsalean, hainbat aldaketa izan dituzte, autore edo eta idazleen liburuak, mendetik mendera. Beraz, argi adierazi nahi dut ez dela soilik, Euskal Herriko errelaitatea ezen Mundu osokoa baizik. Eta horretarako argibide gisara hemen doakizu, bitxikeri honetatik igaro diren hainbat eta hainbat idazle edo eta obra zeren, beti ere aldagaiak eta faktore askoren menpean, beren hasierako bidaia aldatu izan dituzte, adituek.
1370.ea argitaratu zen "The history of Robin Hood "; Charles Perrault.en(XVII), Ahozko Tradizioan oinarrituriko bere ipuinak; Daniel Defoe.n (XVIII), " Robinson Crusoe"; Jonathan Swift.en (XVIII), "Gulliverren bidaiak"; J.J.Rousseau.n (XVIII), "Emile";Grimn anaiek (XIX), (hainbat obra);H.C.Andersen, Byron eta Shelley, Walter Scooth.en "Athos, Porthos et Aramis" edo eta Charles Dickens.en, "Oliver Twist"; Lewis Carroll(XIX), " Aliceren abenturak lurralde miresgarrian"; Julio Verne.ren " Voyage an centre de la terre "; Mark Twain.en; "" The adventures of Tom Sawyer and Hucheberry"; R.L.Stevenson.en "Altxor uhartea"; Carlo Collodi.ren " Pinotxoren abenturak "; R.Kipling.en "Oihanaren liburua"; Salgari.ren " Kortsario Beltza "; Selma LagerÖf.en, " Nils Holgerssons underbara resa genom suenje ";J.Barrie.ren "Peter Pan and Wendy";...
Nabarituko zenuten oso zerrenda luzea, eta benetan ñabardurez horniturik aurkitzen dela, gure literaturginza ere eta beti ere adibide gisa, urteak, mendeak, obrek,...jasan dituzten aldaketa aunitzak izaten direla eta beti ere, ausnarketa eta azalpen konstruktiboz landua utzi dut, jaramon ahal diezaiogun, zein sakontasunez, 2009ko obra baten bizia askoz luzeagaoa eta irrikagarriagoa bilaktu ahal dezakegun, historian zehar eta bide batez, bidaia misteriotsu eta ederrean jarraitzeko.
Berez, aipatu ditudan obrek hasieran abiapuntu bat zuten Gazte Literaturarako idatziak eta ondoren, Haur Literaturartzat kontsideratu izan ziren,edo alderantziz ere gerta zitekeen,...Honela, mendeaz mende eta ausnarketa edo eta hautaketa, askoren ondoren. Oraindik beta izanen duzu, hainbat xehetasun deskubritzeko beta. Goza ezazuela, aztertzen.

Zertzelada I !
Uxue Alberdi.ren inguruko iritzi artikulu zein eritzien baitatik, zera azpimarratu gura nuke. Bai, emakumeak, noski adar, sektore, eremu,...ezberdinetan behin eta berriz lanean diharduela intentsitate koloretsuez. Batzutan, sakonean, indarrean, idei berri,gordin, samurrak,...borobiltzen behin eta berriz. Beraz, txalogarria da ikustea, berstolaritzaren barnean loraldia edo eta garaiak garaiko, loraldi eza kutsagarria den epe erdi-erdian, gauzatzea somatzea. Eta horren frogagiri, erran nahiko nizuke, eta ziur zuk baina ez beste askok, esaldi honekin bat egingo duzuela :
" Lehenik bertsolariak, emakumeak,...izanen zirela"
Ez dut inor asaldatzeko idatzi edo eta obe esan da, ikerketa zientifikoetatik eratorria dago eta neuk, ere adosten dut. Eta neuk,umorez edo eta jiri jarai batean, argibide emateko idazten zaituztedala.
Unibertsitateko, idatzien artetik, irakurririko testu batean izkiriaturik ikusi nuen. Bai,...tesi batena. Idazle euskaldun batena, zeina gainera didaktikalari edo eta filologo zein soizolinguista bat den ere...TO BE CONTINUED....

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Agenda
Sexu heziketako jardunaldiak Basaurin 2010/02/26 - 2010/02/27 Basauri
Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
Adela Turin ! Arrate, 2010/02/02
mila esker, Leire Isabel, 2010/02/01
Oso post ona! leire, 2010/01/23
edertasunari buruz Isabel, 2010/01/07
Etiketa lainoa
Amatriuska Contact-uan Feminismoen historiak Gure iritzia apalean Leihotik begira Magalpetatik Metodologia feminista Mundu munduka contact-uan