Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2009 Maiatza 06 ipuin futurista (Mayi Pelot, 1985)
Dokumentu Akzioak

Sareinak

ipuin futurista (Mayi Pelot, 1985)

Bilbon Fant zinemaldia abian denez gure aletxo fantastikoa ekarri nahi izan dugu hona orain dela hogeita lau urte argitaratutako ipuin ez oso ezagun batekin. On egin!

Miren                                                Mayi Pelot, Biharko oroitzapenak. Maiatz. 1985

 

Miren 17 orenetan etxeratu zen. Akitua zen, bainan etzuen astirik galtzeko. Bere atearen aintzinean gelditu zen. Begi elektronikoak ezagutu zuen; atea ixilki ideki zen. Bainugelan krabelin usaineko bainu bat hartuta, zaia perde bat hautatu eta jauntzi; bere ile aztun gorriak luzaz orraztatu zituen, bai ta ere bere aurpegia kasu emanez tindatu, arrats hartan ederra ta dotorea izan nahi baitzuen.

            Bere langelako mahainean zegoen mezu iraunkorra (hyperezkoko hosto bat; beste mezuak, kutxatik kanpoan baziren, bost minuten buruan suntsitzen ziren) polliki berrirakurri zuen; gero bere zakuan sartu. Mahainaren gainean, Gorkaren portreta, hiru neurritan emana, une bat behatu zuen.

            Bizileku ta beriganeko ate-begiek bidea ideki zioten. Karrikan, espaloi mugikor urdinak geltokira eraman zuen. Han, arroltzmatiko batean sartu. Ibilgailu horrek gurpilgabeko auto bat zirudien. Lurretik 50 cmra airatzen zen. Karrika nagusi ta bide bakotxak bere arroltzmatikoak zituen, jendea karrikaz aldatuz ibilgailuz ere aldatzen zen. Bidaiak zergen medioz ordaintzen ziren. Arroltzmatiko guziak Sigma-renak ziren. Miren abiatu zen.

            Etxea hiritik 20 kmrat zen. Esferiko ta urdina. Hall ubelduna. Miren ezkerreko bulegoan sartu zen. Han ile urdindun androido batek paperak luzatu zizkion. Bost minutuz bete zituen, fitxa hoietan deus ez zutela ahantzi pentsatzean.

            Gero, kafeteriara iragan zen. Hango mahain ta jarleku apalak xuriak ta era guzitakoak. Moketak urratsen abotsa itotzen, argia urdina, ta doinu ezti bat entzuten zen. Mirenek du te bat galdatu ta emeki-emeki edan zuen. Biziki ona.

            Berantago, androido arrosa-kolorezko batek bere gelara lagundu zuen, eta Mirenek ekarri zinta «girogilea» ezarri. Ohea eskuineko hormaren kontra zegoen. Perdea, zangogabea, biskosezkoa. Etzan zen. Logale zen. Atzol bat hunkitu zuen.

            Bat-batean, logelaren lekuan, mendi perde bat agertu zen; kaiolar baten ondoan, mutiko bat txistua jotzen ari. Ardiak ere ikusten ziren. Mirenek begiak hetsi zituen.

            Urrunago, erreka baten ondoan, zakur bat jostatzen ari. Zeruetan, zeru urdinetan, arrano bat.

            Mireni bihotza, pixkanaka, gelditu zitzaion.

            Berehala ta ixilki, logela berragertu zen, eskuineko horma ideki, ohea uzkaili, gorputza erretzekora igortzeko.

           

            Egina zen Mirenen nahia.

           

            Sarreren bulegoan, 11. gelako argitxo gorria piztu zen. Androidak fitxak bidalgailuan sartu zituen.  

Izena                                Etxegorri´tar Miren 060053677

Burutik sanoa                    bai                   ez

Heriotzaren kausa             Euthanasia

Euthanasiaren baimena     Dr Mello-k emanda

Euthanasiaren motiboa      Eritasun ezin sendatuzkoa

Eritasuna                          Bularretako leproa

Eritasunaren kausak         Itsas bazterreko Kutsaduraren Aurkako Hormaren ondoan lan egiten zuen

Berria igor                        662236711   Lasa´tar Gorka-ri

Euthanasia legeak agindu baino lehen galdatzen dut.

Hau da nere egiazko nahia.     2040/07/26a

Sareinak 2009/05/06
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)