Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2008 Iraila 05 Irakurle taldea noiz?
Dokumentu Akzioak

Sareinak

Irakurle taldea noiz?

Irakurri al dunk King Kongen teoria? edota oraintxe irakurtzen haiz? irakurriko dunk? Baditunk bi hilabete pasatxo Irakurle taldearen proposamena luzatu genuenetik. Deialdian, irailak 13a proposatu genuen elkartzeko, baina beste aukera bat eskaini nahi dugu eta zuek erabakiko duzue noiz egingo den. Bigarren data urriak 4 litzateke.


Irakurriko al dugu elkarrekin? proposamena luzatu genuenean irailak 13a zen elkartzeko eguna. Orain, irailak 13an edota urriak 4ean izateko aukera zabaldu dugu eta zuek erabakitzea nahiko genuke, ados?

Beraz, ideia gustatu eta etortzeko asmoa baldin badunk idatzi mesedez email bat sareinak[a bildua]eibar.org helbidera eta esaigunk aukeratutako data. Baita ere, esan goizerako, bazkarirako, arratsaldeko tailerrerako edota egun guztirako etorriko zareten, antolakuntza errazagoa izan dadin.

Abisua irailak 10a baino lehen pasatu behar diguzue (badakigu ez dagoela denbora asko baina...) eta guk, irailak 11ean jakinaraziko dizuegu azkenean NOIZ elkartuko garen. Goizeko 12etan bilduko gaitunk Skolastikan. Bestalde, haurtzaindegi zerbitzua behar badunk, mezuan adierazi hori ere.

Laister arte!

 

ANIMATU eta bidali mezuak eguna aukeratzeko!

 

 

Sareinak 2008/09/05

King-kong teoria

Isabel — 2008/09/19 12:13
Urriaren 4an elkartuko gara .,liburuariburus ,feminismoariburus eta abar Hitzegiteko.
Liburua oso erreza da,oso freskoa da eta Koherentzias betetakoa da.
Dolores Juliano eta gero argiagoa,Prostituzioariburus zerbait ulertzea

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)