Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2008 Uztaila 26 Magreb: Irakurtzeko ez duguna
Dokumentu Akzioak

Sareinak

Magreb: Irakurtzeko ez duguna

Uda partean, testu luzeak eta astunak, ez, otoi. Magrebeko zenbait emakume idazleren berri emateko hitz gurutzatuetara jolastea proposatzen dizuegu. Lehenengo datuak eta ondoren erantzunak emango dizkizuegu oraingoan. Zorte on eta liburutegietara jo! (Edota Sarera, zuek ikusi)

 

1) Idazle aljeriarra (1949) Frantzian idazten badu ere, bere liburu gehienak Aljeriako lurretan kokatzen dira. Eleberrien protagonistak tradizio eta modernidadearen artean mugitzen diren emakume menderakaitzak izaten dira. Irakurtzen jarraitzeko:Sueños y asesinos (Áncora y Delfín, 1998) Gomendatzen dugun Los hombres que caminan. Txalaparta. Argitaletxe berean El siglo de las langostas eta La prohibida. El desconsuelo de los insumisos. Elcobre, 2006 autobiografia txit interesgarria da.

 

2) Sendagile, politikari, hizlari, saiogile eta idazle egiptoarra (1932) benetan ugari eta derrigorrezkoa. Fundamentalismoaren salaketa eta Islameko emakumeen aldeko bere lan feminista  eragin handikoa izan da. Onerako, ospea, sariak eta estatus intelektuala ekarri baitizkio. Txarrerako, lan-galerak, zigorrak, kartzela, erbestea eta anatema ere ekarri dizkiolako.  Irakurri beharrekoak: La cara desnuda de la mujer árabe, eta Memoria desde una cárcel de mujeres (Horas y horas, 1991 eta 1995) Mujer en punto cero (Impredisur, 1991) eta bere liburu autobiografiaKoak: La hija de Isis eta Prueba de fuego. Ed. Del bronce, 2002, 2003 eta Memorias de una joven doctora. Lumen, 2006. Guztiak zoragarriak eta eredutzat hartzekoak.

 

3) kazetari, poeta eta idazle saharahuia (1970). Luma erabiltzen duenetik Fatmak bere herriaren mina, dolua eta pena islatzen ditu. Honekin batera beti izan ditu bere kulturaren ezaugarriak (nomadismoa, elebitasuna, ahozkotasuna, arbasoengandiko ohiturak…) aldarrikatzeko, gordetzeko eta kontatzeko grina eta lana, Euskal Herrian zehar, gehienetan. Irakurtzen jarraitzeko: Lagrimas de un pueblo perdido Euskal Herriko Unibertsitatea. 1998 poesia liburua, Los misterios de la Henna eta          Pueblos nómadas, pueblos de pocas necesidades Autoedizioa, 2000 eta 2004.

 

4) Ospe handiena lortu duen soziologo, ikertzaile, irakasle, hizlari eta idazle Marokiarra (1940). Bere lana zeharo eruditu, ironiko eta irakurterreza, Magrebeko feminismoaren zutabe bilakatu da. Islam, Al-Koran edo Hadizei buruz gehiago edo sakonago ezagutu nahi izanez gero, Mernissiren lanera jo behar duzu. Bere liburuak oso aproposak dira udan irakurtzeko: azkenengoa, adibidez: El amor en el Islam (Aguilar, 2008) edo Sueños en el umbral (Muchnik, 1995) bere autobiografía gozagarria, Las sultanas olvidadas (Muchnik, ,1997), El harem político, eta El poder olvidado (Icaria, 1995) harrigarri eta argigarriak, El harem en Occidente (Espasa, 2001) Un libro para la paz (El Aleph, 2004) dibertigarriak… Ezetz bat bakarrik irakurri!

 

5) Zinemagile, irakasle eta idazle aljeriarra (1936). Erbestetik idazten dutenetariko bat, Assiaren lana aipatutako besteena baino zailago irakurtzen da. Oraina eta iragana etengabe nahasten, gainjartzen, osatzen dira Aljeriako historia, oro har, eta emakumeena zehatzago kontatzen digularik: El amor, la fantasía eta El blanco de Argelia (Ed. del Oriente y  Mediterráneo, 1995, 1998). Bat gomendatzearren: Lejos de Medina (Alianza, 1999) Al-Koran liburua idazteko behar izan ziren emakumeak (abeslariak, emazteak, alabak, bestsolariak, jakintsuak, gudariak, esklaboak… besteak beste) protagonistak.

 

6) Historia irakasle, politikari, aldizkari baten sortzaile eta idazle Marokiarra (1940). Arabieraz idazten ditu bere liburuak. Maroko, emakumeen zailtasunak, Palestina eta bere bizipenak dira bere lanaren gai nagusiak. Oraindik oso ezaguna ez bada ere, badago irakurtzeko aukera: El espejo acusador (Univ. de Granada, 1991) eta entzutekoa ere: Silvia G. Ponzoña: Palabra de mujer Dokumentala. Universidad de Alicante, 2004.                           

 

1)                                   Malika Mokkeddem

2)                         Nawal Al Sadaawi

3)                         Fatma Galia

4)                  Fatema MeRnissi

5)                     Assia DjEbar

6)                       Janata Bennuna

 

Guk beti espero dugu gehiago ezagutzeko gogoa sortzea, honela bada,  badoa beste hitz-joku gurutzatu bat: 1) Idazle Egiptoarra, 2) Emakume marokiarra, 3) Idazle egiptoarra 4) Idazle tuniziarra 5) poeta marokiarra, 6) Irakasle, hizlari, blogari eta idazle  aljeriarra 7) Idazle aljeriarra, 8) Ezizena, 9) Kazetari eta idazle aljeriarra

 

Salwa Bakr, Malika Oufkir, Rodwa  Ashur, Arisiyya NaluTi Aïcha Bassry,

Aïcha Lemsine, Nadia Daoud, NEdja, SAlima Ghezali,

                                                                                            

                                                                                                                                           Josune Muñoz

Sareinak 2008/07/26
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)