Artxiboa Ekaina 2008
2008/06/23
Irakurriko al dugu elkarrekin?
Inoiz gertatu al zaink, heure logelan lasai irakurtzen egonda, ingurura begiratu eta lagun talde bat hirekin batera irakurtzen ari dela imajinatzea? Batek hire zalantza argitu dink, eta, besteak, liburuko esaldi horrek sorrarazitakoa kontatu. Hik esandakoak gogora ekarritako beste liburu baten aipamena egin dink ondokoak. Irakurketa lasaia plazer sentsazio bihurtzen zaink orduan; badakink, konpartitzeak eta elkarrengandik ikasteak sortzen duen kili-kili eta energia berezi hori! Gehiago irakurri
2008/06/12
Diferentziaren feminismoa gurean: Lanbroako Zuriñeri elkarrizketa
Feminismoen historietan agertu zen azken korrontea diferentziarena izan zen eta ohi dugun bezala Euskal Herrian korronte horretan ibilitako talde bateko kide baten testigantza jaso nahi izan dugu. Lanbroako Zuriñe del Cerrorengana hurbildu ginen bere bizipenak eta iritziak jasotzeko asmotan eta hona hemen emaitza: Gehiago irakurri
2008/06/02
“Ameriketan galduak:” komunitate geldiarazlea Etxanizen eskutik
60eko hamarkadan argitaratutako lanak aztertzen ari nintzela emigrazioari buruzko ipuin honekin egin dut topo: Nemesio Etxanizen “Ameriketan galduak”. Gehiago irakurri
