Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2007 Maiatza 14 Ekialde hurbila II
Dokumentu Akzioak

Sareinak

Ekialde hurbila II

Gaurkoa, Ekialde hurbileko emakumeen literatura labur kontatzeko lana... Bai lana! Nondik hasi? Hasieratik? 1988tik, adibidez? Hango emakumeekiko jakinmin literarioa duela gutxikoa da, alegia, 1988tik datorkigu, Kenize Mouradek bere De parte de la princesa muerta (Muchnik) argitara eman zuenetik. Sherezade, sultanak, zapiak, haremak... Ohiko irudiei modernitatea gehitu zaie, egunean era askotako literatura sortzen ari direnak: jakintsua, historikoa, testigantzarena, aldarrikatzekoa, lirikoa eta gehienetan haien egoera misoginoa salatzekoa, Botaina Shaabanen *Mujeres árabes hablan de sus vidas* (Legado andalusí,2000) liburua adibide. Gaian sartzeko saiakera liburu batzuk oso gomendagarriak dira: Dujardin Lacosteren Las madres contra las mujeres (Catedra, 1993), Geraldine Brooksen Un mundo bajo el velo (Grijalbo, 1996), Irshad Manjiren Mis dilemas con el Islam (Maeva, 2004), Mª Dolores Masanaren Princesas del Islam (Plaza y Janés, 2004) edota Joan Venturaren El surco del labrador eta *La mujer según el texto del Coran* (Hergue, 2006).

Literarioagoak dira Sherezaderen Las mil y una noches (Destino, 1998), Historias de Mujeres sagaces (Ellago, 2005), Assia Djebarren Lejos de Medina (Alianza, 2004) eta antologia bat: *Escritoras árabes* (Icaria, 1999).

Idazleen izenak ekartzeko unean, SIRIAtik, poesiatik hastea erabaki dugu: Maram Al-Masri-kek Cereza roja sobre losas blancas (Lancelot 2003) liburu benetan bikain eta aparta sortu du, jende askori gustatzen zaiona. Poesia bikaina ere IRANetik Forugh Farrojzad famatuaren eskutik Nuevo nacimiento (Ed. Del Oriente y del Mediterraneo, 2002) TURKOA da Emine Sevgi Özdamar idazle benetan gomendagarria. Geuk bere El puente del cuerno de oro (Alfaguara, 2000) eleberria proposatzen dizuegu. Susan Samanci idazle KURDOaren liburu bakarra dugu, baina eder-ederra: *Helîn olía a resina (Txalaparta, 1999). LIBANOtik Hanan Al Shaykh, erotismoa, modernitatea, inmigrazioa, gerra... Bere Barriendo el sol de los tejados* (Etnicos del bronce, 2001) ipuin liburua euskaratu beharko genuke, dudarik ez.

Hala ere, zerrenda hau ez litzateke osorik egongo AUTOBIOGRAFIAK edota AUTOBIOGRAFIA LAGUNDUAK ez baleude; Hango emakumeen eguneroko egoera politikoa, ekonomikoa, juridiko eta emoziozkoa lehengo pertsonan kontatuak eta hobeto ezagutzeko ezinbestekoak. Guztien arteko aitzindariak: IRANetik Betty Mahmoodyken No sin mi hija (Plaza & Janés, 1991) eta ARABIA SAUDItik Jean Sassonen Sultana (Plaza & Janés, 1994) fundamentalismoaren gehiegikeriak salatuz. Geroago heldu ziren Soheur Khassoggiren Amira (Plaza & Janés, 97) Azar Nafisiren Leer Lolita en Teheran (ElAleph, 2003) Farah Karimiren El secreto del fuego (Espasa, 2006) eta, agian, zirraragarriena: CISJORDANIAtik, Souaden Quemada viva (Martinez Roca, 2002) ohoreko krimenen inguruan dagoen “zapia” altxatzeko behar-beharrezkoa.

Bukatzeko, normalean irakurtzen ez ditugun generoak ekarriko nahi izan ditugu: Marijane Satrapi komikigileak Persepolis (Norma 2004) lan originalarekin onespen, ospe eta sari ugari jaso ditu. Nuha Al Radíken Los diarios de Bagdad (Lumen, 2003) eta Thura Al-Windawiken El diario de Thura (Ediciones B, 2004) bakoitzak bere jendarte-mailatik, bere etxeko leihotik Irakeko gerra kontatzen digu, baina gerra hori ondoen kontatzen diguna Riverbend blogaria da. Interneten bidez sorturiko literatura interesatzen bazaizu bere Bagdad en llamas (Laertes, 2006) zure liburua da. On egin!

Josune Muñoz 2007/05/14
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)