Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2007 Otsaila 13 Ongi etorri sare artera!
Dokumentu Akzioak

Sareinak

Ongi etorri sare artera!

Kafe baten aurrean, (zenbat gauza gertatzen diren testuinguru horretan), mundua konpondu nahian genbiltzan eta halako batean Gemak bota zuen: "Literatura eta feminismoa hizpide dituen aldizkari bat egin beharko genuke, edo, zergatik ez blog bat?". Eta horrela hasi ginen duela ia urte bete sare hau josten, konpontzen eta hedatzen.

Kafe baten aurrean, (zenbat gauza gertatzen diren testuinguru horretan), mundua konpondu nahian genbiltzan eta halako batean Gemak bota zuen: "Literatura eta feminismoa hizpide dituen aldizkari bat egin beharko genuke, edo, zergatik ez blog bat?". Eta horrela hasi ginen duela ia urte bete sare hau josten, konpontzen eta hedatzen.

Bizkaitik, Arabatik eta Gipuzkoatik interneten murgildu gara lau lagun egitasmo hau aurrera ateratzeko eta bide batez, euskal blogosferan parte hartzeko eta denon artean aberasteko: Gema Lasarte, Amaia Alvarez Uria, Iratxe Retolaza eta Josune Muñoz. Bakoitzak bere munduari begiratzeko moduarekin, bere bizipenekin eta bere ahotsarekin sareak josi bitartean kontu asko ekarriko ditugu blog honetara.

Sei atal finko eta blog bat daude:

Horietariko hiru, teoria eta historia feministarekin daude lotuta: GURE IRITZIA APALEAN (Euskal literaturaren historiaren berrikusketa), METODOLOGIA FEMINISTA (betaurreko moreak jantzita literaturari begiratzeko proposamena) eta FEMINISMOEN HISTORIAK (pentsalari feministak, korronte feministak eta mugimendu feministaren historia munduan eta Euskal Herrian).

Horietariko bik literatur kritika feministarekin dute zerikusia: Euskal literaturari buruzkoa da MAGALPETATIK, eta emakumeek idatzitako munduko literaturei buruzkoa MUNDU-MUNDUKA. LEIHOTIK BEGIRA atalean berriak, elkarrizketak, erreportajeak eta horrelakoak egongo dira.

Eta azkenik, AMATRIUSKA, blogaren barruko bloga. Hau izango da oharrak, gogoetak, iritziak, kolaborazioak, sorkuntza lanak eta nahi dugun guztia sartzeko lekua. Momentuz sarreratxo hau, eta gure manifestua, jakina! Eta gero gerokoak.

Anima zaitezte eta parte hartu! Heda ditzagun sareak!

Amaia Alvarez Uria 2007/02/13

Re: Ongi etorri sare artera!

berta — 2007/02/23 17:28

Harri koxkor bat hartu eta Amatriuskaren aldarean jarri nahiko nuke denboraren joanean harresi eder gisa loratua ikusteko.Nik bota dut lehen harria eta zinez dizuet ez dela Arestirena. Ea nork botatzen duen bigarrena?



Re: Ongi etorri sare artera!

kontxi — 2007/02/24 21:06

Oso ondo iruditzen zait duzuen asmoa, ea ondo ateratzen den!



Re: Ongi etorri sare artera!

ZUBIAK ERAIKITZEN HEZKIDETZA TALDEA — 2007/03/01 10:17

ZORIONAK halako gune interesgarria sortzeagatik!!!
Kontaktuan egongo gara!
Egun ederra izan!



Re: Ongi etorri sare artera!

ANA — 2007/03/01 16:48

zorionak zuen lanagatik, baina ez dakigunok oso ondo euskera zerbait erderaz ezkertuko genuke



Re: Ongi etorri sare artera!

AINARA — 2007/03/04 20:09

Kaixo,


BERRIAren bidez jakin dut zuen egitasmoaren berri eta interesgarria iruditzen zait... egonen gara elkarren ezagutzan, laster arte!!


Ainara Maia
www.blogak.com/gorgoinetan
(POETA BIZIEN KLUBA)



Re: Ongi etorri sare artera!

AINARA — 2007/03/04 20:13

kaixo,


hondarribiko portuko arrantza esamoldeak biltzen ari naiz eta adineko emakume batzuei ere elkarrizketak egin eta eginen dizkiet, tartean saregileak (nik uste nuen bloga saregileei buruzkoa zela... sareinak). Edonola ere, zuen bloga noizean behin segituko dut eta kolaboraziorik nahi izanez gero esan!


Ainara
www.blogak.com/gorgoinetan



Re: Ongi etorri sare artera!

olatz — 2007/03/05 18:11

martxan jartzeko ordua, martxoak 8 gertu dago eta proposamen literariorik bai?



Re: Ongi etorri sare artera!

Irene — 2007/03/16 13:51

Nola egin dezakegu hori?
Emakume idazleen itzulpenak bidali ditzakegu, adibidez?
Nik badut emakume idazle ezagun baten testu bat, neronek euskarara itzulia.
Ez dakit interesatuko zaizuen, baina zuen iritzia jakin nahiko nuike, eta, horretarako, zuei bidali behar! Eta ez dakit nola.



Re: Ongi etorri sare artera!

Ana — 2007/03/20 17:17

Kaixo neskak¡ Zoriondu nahi dizuet egindako blog honengatik. Izan ere, emakumeon ekimenak oraindik ere izkututa izaten dira askotan eta gaur, teknologiak aukera eskaintzen digula hau bezalako ekimenak argitaratzeko inoren baimenik gabe, zuen idea oso ona, polita eta interesgarria ere iruditu zait. Zuen irakurzaleen artean izango nauzue. ZORIONAK, EUTSI GOIARI ETA MUSU HANDI BAT¡¡¡



Re: Ongi etorri sare artera!

sare — 2007/03/21 13:27

urteak dira emakumeok sareina lanetan gaudela, bada garaia sare hori jendarteko itsaso zabalera botatzeko eta esparru guztietan frutuak jasotzeko. badator emakumeon "sare pelagikoa"! Milesker blog honengatik eta honen atzeako lan guztiagatik.



Re: Ongi etorri sare artera!

Ilazki — 2007/03/21 19:24

Zuekin hitz egin nuenean neretzat ezezaguna den mundu honetaz gauza asko argitu bazenizkidaten ere, beste asko geratzen zaizkit jakiteko. Ta zuen blog honen bidez jakitea espero dut... Zorte on ta segi horrela!!!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)