Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Agenda Rolling rollak: Genero eta Gorputz ekoizpenak ikastaroa
Dokumentu Akzioak

Rolling rollak: Genero eta Gorputz ekoizpenak ikastaroa

Zer
Ikastaroa
Noiz
2008/07/11 00:00 2008/07/12 00:00
2008/07/11 - 2008/07/12
Non
EHU-BBK Etxea

Genero eta Gorputz ekoizpenak jardunaldi teorikoak, arte errepresentazioatik abiatuz genero (des)eraiketaren inguruko hausnarketan sakondu nahi du.

 

Lehen ere agendan aipatu izan dugu Rolling rollak ekimena. Argazklik.com: I. Argazki Digital Lehiaketaren inguruko informazioa eman genizuen orduan, baina ekimenak hiru atal ditu eta informazio hori osatzeko asmoz etorri gara oraingoan.

Camara Crossing atalean praktika feministei lotutako gizarte eta kultur eragileen lanak batuko dituzte Pripublikarrek eta Nontzeberrikoek. Argazki kateak osatuko dituzte, hiru gai hauen inguruan: euskal blogosfera feminista, feminismo islamikoa eta patriarkatuaren kontrako gizonak.

Jardunaldi teorikoa da Rolling Rolak-en hirugarren ardatza eta egitasmoa biribiltzeko balioko duena. Jardunaldian, bai Arkazklik lehiaketan baita Camara Crossing atalean ere jasotako materiala erakusteko asmoa agertu dute antolatzaileek.

Genero eta Gorputz ekoizpenak jardunaldi teorikoak, arte errepresentazioatik abiatuz genero (des)eraiketaren inguruko hausnarketan sakondu nahi du.

Gonbidatuta zaudete!

Udako ikastaroa: Genero eta Gorputz ekoizpenak
Data: uztailak 11 - 12
Lekua: UPV/EHU-BBK Etxea
Koordinazioa: María Mur Dean eta Olaia Miranda Berasategi (Pripublikarrak)
Hizkuntza: Gaztelera

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
a zer hirukotea berta, 2011/04/19
IV. urteurrena ilbeltza, 2011/03/22
irakurle taldea ilbeltza, 2011/03/14
Emparri elkarrizketa argian Uxue Alberdi Estibaritz, 2011/01/06