Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Agenda Rolling Rolak: I Argazki Digital Lehiaketa
Dokumentu Akzioak

Rolling Rolak: I Argazki Digital Lehiaketa

Sareinak 2008/02/21

Asmatzen ditugun eta ezarriak izan zaizkigun rolei buruzko gogoeta egin eta genero kontuekin harremanik ez duten zein harremana duten argazkizaleak (profesional zein amateur) bildu nahi dituzte ekimen honetan Rolling Rolak-ek.

 

Nontzeberri kultura web guneak eta genero gaiei buruzko arte proiektuak lantzen dituen Pripublikarrak diziplina anitzeko kolektiboak, Rolling Rolak argazkilaritza ekimena antolatu dute. Besteak beste (Camara Crossing, kateatutako hainbat argazki serie, praktika feminista lotutako agente sozialak eta kulturalak batuz eta Genero eta gorputz ekoizpenak mintegi teorikoa) Rolling Rolak-i hasiera emateko, I Argazki Digital Lehiaketa Argazklik.com, antolatu dute.

Rolling Rolak-ek, eta are zehatzago lehiaketak, ditugun, asmatzen ditugun eta ezarriak izan zaizkigun rolei buruzko gogoeta egin nahi du. Generoaz ari garela, bada, maskulino/femenino, ar/eme, gizon/emakume bikote tradizionaletatik harago joan nahi dugu. Genero kontuekin harremanik ez duten zein harremana duten argazkizaleak (profesional zein amateur) bildu nahi ditugu ekimen honetan. Hiru argazkiko serieak aurkeztu behar dira. Argazkiek zerikusia izan dezakete elkarrekin, narratibotasun bat bilatuz. Lanak jasotzeko epea 2008ko maiatzaren 21ean (13.00 p.m., ordu lokala) amaituko da. Epaimahaia profesional hauek osatuko dute: Adelina Moya historialaria, Aimar Arriola curadora, Azuzena Vieites artista. Bost artista gonbidatu ditugu bidea erakusteko: Shu Lea Cheang (Taiwan), Carles Congost (Olot, Katalunia), Voodoo-EROS (New York), Elssie Ansareo (Mexiko) eta Julia Montilla (Bartzelona).

Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
- Lehen Saria: 3.000 euro
- Bigarren Saria: 2.000 euro
- Hirugarren Saria 1.000 euro
- Ekoizpen Saria: Argazki proiektu bat garatzeko Arteleku-ren ekoizpen laguntza eta 500 eurotako diru-poltsa

Arauak eta informazio gehiago Argazklik.com gunean.

Zalantzarik izanez gero, idatzi argazklik@argazklik.com helbide elektronikora edo deitu (34) 94 402 90 92 telefono-zenbakira.

Rolling Rolak!
Rolak bueltaka,
Saltoka, jolasean,
Erotu beharrean biraka, algaran,
Begiak itxi eta estereotipoak dantzan ikusten ditugu,
Begiak ireki eta zirkoko emakume bizardunarekin amesten dugu…

Rolling Rolak badator!
Glamez makilaturiko hitz-jarioak,
Artistak eta euren biboteak,
Beren desioen bila dabiltzan panpinak,
Kontsoladore sareak,
Hitz eta pitz ari diren irudi eta ametsak,
Etorkizun berriei bide egiten dieten espezie fantastikoak,
Sariren bat edo beste,
Juradotar jaun-andereak eta artista gonbidatuak…
Hori guztia eta gehiago…
Rolling Rolak!

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)