Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Agenda PornoPunk feminismoa
Dokumentu Akzioak

PornoPunk feminismoa

Zer
Ikastaroa
Noiz
2008/07/02 19:00 2008/07/05 00:00
2008/07/02 - 2008/07/05
Non
Artelekun
Harremanetarako Izena
Arteleku
Harremanetarako e-posta
Harremanetarako Telefonoa
943 45 36 62

Beatriz Preciadok koordinatuko ditu jornada hauek Medeak taldeak lagunduta. PornoPunkFeminismoa izeneko programa ondoko ardatzen inguruan egituraturik dago: ikerketa eta ekoizpen postpornografikoa, sexualitatea irudikatzeko kode tradizionalen kritika eta menpeko gorputz eta sexualitateen multimedia irudikapena.

PornoPunkFeminismoa
Mikropolitika queer-ak eta menpeko pornografiak

Uztailaren 2tik 5era arte Artelekun
Koordinazioa: Beatriz Preciado

PornoPunkFeminismoa izeneko programa ondoko ardatzen inguruan egituraturik dago: ikerketa eta ekoizpen postpornografikoa, sexualitatea irudikatzeko kode tradizionalen kritika eta menpeko gorputz eta sexualitateen multimedia irudikapena.

Pornoaren aurkako feminismoa/pornoaren aldeko feminismoa aurkakotasuna gaindituz eta Michel Foucault, Judith Butler eta Linda Williams-en lanen ildotik, industria ondoko gizarteetako gorputzaren, generoaren, sexualitatearen eta plazerraren produkzio eta normalizazioaren teknologia biopolitikoetako baten gisa esploratzen du proiektu honek pornografia. Topaketa honek hiru espazio politiko eta kritika kulturalekoen gurutzegunetzat hartzen du mekanismo pornografikoa, aldi berean lotuak eta etenak: feminismoa alor publikoaren ostertza handitzearen hizkuntza eta praktika gisa, genero zapalkuntzaren kritika batetik abiaturik; gutxiengo sexual disidenteen mugimendua queer delakoa eta normalizazio heterosexualaren kritika, eta Punka interbentzio kritikoaren teknika berri merkeen asmatze praktika gisa (“doityourself”, “become the media”), horien alderdi politikoki ez-zuzenaz, zikinaz eta ezin berreskuratuzkoaz baliatuz.

Kontua zera da, mekanismo pornografikoaz –kultura feministetan eta queer-etan sortzen diren subjektibazio makina gisa– birjabetzeko praktikei eta gogoetabideei ikusgaitasuna ematen saiatzea. Mendeko irudikatze pornografikoak interesatzen zaizkigu, baita espazio kritikoen eta oposiziokoen gisa funtzionatzeko gaitasuna ere, zeinetan sexu eta genero identitateak berriro definituko diren.

Kultura feministen, punk-en eta queer-en ondorengoak izaki, ikus-entzunezko plazerraren produkzio teknologia berrietan esku hartzen duten gizarte eragileak, ikertzaileak, performer-ak, aktibistak, zinematografia zuzendari eta ekoizleak, antzezle pornoak, gizonezkoak zein emakumezkoak, artistak eta musikariak ditugu hona deiturikoak. Kontua zera da, artisten, aktibisten eta kolektiboen artean ezagutza eta ikusgaitasun post-pornografikoen produkzio sareak sortzea, Maratoi Postpornoak (Macba, 2003) zabalduriko ikerketa, sorrera eta interbentzio politikorako lerroei jarraituz.

Programa ondokoek osatzen dute: gogoetabide eta estrategia kritikoak batera jartzeko mintegia, DIY pornoa esperimentatzeko eta ekoizteko tailer sorta bat (Shu Lea Cheang, Maria Llopis eta PostOp-ekin).

Gonbidatuen biografiak

PornoPunk feminismoa

EGITARAUA

Uztailak 2, asteazkena

-19:00etan Mintegiaren aurkezpena, B. Preciadoren eskutik

KONTRAHISTORIA PORNOAK
-19:30etan Beatriz Preciado. Pornografia, biopolitika eta mendeko subjektibitateen produkzioa
-20:30etan Tristan Taormino. Porno queer eta underground-aren historia

Uztailak 3, osteguna
SARE PORNOPOLITIKOAK
-19:00etan Lanen aurkezpena eta eztabaida. Parte hartuko dute: Orgia, PostOp, Maria Llopis eta Medeak.
-20:30etan Lanen aurkezpena eta eztabaida. Parte hartuko dute: Black Sun Productions, Alex Brahim eta Javier Saez
-22:00etatik-1:00etara
TAILERRA: Denxk gara porno izarrak. Irudikapen pornografiko berrien bila. PostOp taldearen eskutik


Uztailak 4, ostirala
-18:30etan Eugeni Rodriguezen liburuaren aurkezpena. Egilea eta Itziar Ziga bertan izango dira.

POSTPORNO eta TRANS FEMINISMOAK
-19:00etan Del Lagrace Volcano. Redefining visual pleasures: photography and queer politics
-20:00etan Itziar Ziga. Urdanga bilakatzea
-21:00etan ORGIA. Lorezaintza subertsiboa - Performancea
-22:00etan
TAILERRA: Hard Core Punk. Postporno tailerra, DIY praktikak eta feminismoa. Maria Llopisen eskutik


Uztailak 5, larunbata
TAILERRA
-16:00etatik-19:00ak arte eta live proiekzioa gau festan zehar. Testing the Limits Shu Lea Cheang-en eskutik
-20:00etatik – 1:00ak arte PORNOPUNKFEMINISMO GAU FESTA
-20:00etan Annie Sprinkle eta Elizabeth Stephens: Feminismoa eta pornografia. Performancea/Lanen aurkezpena
-22:00etan Shue Lea Cheang (Tailerra/zuzeneko performancea)

Performanceak:
Nadege Piton eta Lazlo Pearlman: Mlle. Violette et Mr. Huître
La pornoTerrorista
Black Sun Productions

Musika:
lolito poWer (post-punk industriala eta break-cord)

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
a zer hirukotea berta, 2011/04/19
IV. urteurrena ilbeltza, 2011/03/22
irakurle taldea ilbeltza, 2011/03/14
Emparri elkarrizketa argian Uxue Alberdi Estibaritz, 2011/01/06