Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Agenda "Literatura larrutuz" irakurketa taldea
Dokumentu Akzioak

"Literatura larrutuz" irakurketa taldea

Zer
Irakurle taldea
Noiz
2009/10/28 19:00 2009/12/09 21:00
2009/10/28 - 2009/12/09
Non
Liburutegia (Donostia)
Harremanetarako Izena
Iratxe Retolaza

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Lau asteazkenetan, Miren Agur Meabe, Uxue Apaolaza, Anjel Erro eta Eider Rodriguez-en liburuak 'larrutuko' dira Iratxe Retolazak koordinaturik.

Koordinazioa: Iratxe Retolaza

Ordutegia: 19:00etan

Lekua: Liburutegia

 

Irakurgaiak

Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea

Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana.

Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak

Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa.

 

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai desberdinen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama…

Taldea Euskara hutsean aurrera eramango da.

Literatura larrutuz
Iratxek koordinatuko duen irakurketa taldea

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Agenda
Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
itzela!!!! akorda, 2010/04/01
Adela Turin ! Arrate, 2010/02/02
mila esker, Leire Isabel, 2010/02/01
Oso post ona! leire, 2010/01/23