Jabekuntza Eskolaren proposamen interesgarriak
Basauriko Jabekuntza Eskolak 2008ko otsaila-ekaina ikasturterako prestakuntza proposamen oparoa luzatu digu! Eskaintza zabala eta interesgarria. Gainera, unibertsitatean dabiltzan emakumeek kredituak lortuko dituzte.
2008ko ikastaroen pdf-a
ILDOA: FEMINISMOA
MINTEGIA: Feminismoa, jakintza-alor anitzeko ikuspuntua: Ekonomia, Kultura aniztasuna, Historia eta Ekologia
1. Modulua: Ekologia eta feminismoa
Ekologia eta feminismoaren
artean, zerikusirik ba ote dago? Ikuspegi bien arteko harremanak, elkar
ulertzeko aurkitzen dituzten trabak eta beraien erlaziotik eratortzen den
elkarrekiko aberasketa aztertuko ditugu. Ekofeminismoa sortu zen unean
geldituko gara eta korronte nagusiak aztertuko ditugu, bere ekarpenak eta
etorkizuneko ikuspegiak eztabaidatuz.
Data: Ostirala, otsailak 15,
17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, otsailak 16, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzailea: Alicia H. Puleo
2. Modulua: Gaur eguneko genero ereduen eraikuntza historikoa
Ikastaro honetan, etxeko andre eta amatasunaren eredua nola sortu zen eta denboran zehar izan duen bilakaera aztertuko dugu, horretarako lehenengo, aurrekariak ezagutuko ditugu, eta gero, maskulinitate/feminitate eredu berriak nola garatu diren, eta bereziki, beren une gorena XX mendean nola lortu duten.
Data: Ostirala, martxoak 14,
17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, martxoak 15, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzailea: Miren Llona
3. Modulua: Feminismoa eta kultura aniztasuna
Ikastaro honek, feminismoak
eta kultura aniztasunak gure mundu honetan planteatzen dituzten arazo
saihestezinetara hurbiltzen lagunduko digu, eta baita, bi ikus-puntu horietatik
nola azter ditzakegun erakutsiko digu.
Data: Ostirala, apirilak 18,
17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, apirilak 19, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzailea:
Teresa
Maldonado
4. Modulua: Neskek ez al dute ekonomia politikoaz ulertzen?
Ironiaz mintzatzen zen George
Elliot bere Middlemarch (1871) nobelan, emakumeen ustezko ezgaitasun
interesatuaz, ekonomia sistemaren bilakaera ulertzeko. Feminismotik badakigu
komeni zaigula ekonomiari begiratzea, hori bistaratu egin behar dugula,
izendatu, kritikatu, proposatu, horri buruzko iritzia eman... hau da, ez dugu
ekonomia borroka feministatik kanpo dagoen zerbait bezala ikusi behar.
Data: Ostirala, maiatzak 16,
17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, maiatzak 17, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzaileak:
Amaia Pérez
eta Sira del Río
ILDOA: ELKARTASUNA ETA TRUKEA
MINTEGIA: Mundua ulertu eta itxuraldatzeko gakoak
Mundua, lehenengo, ulertu ahal izateko, eta gero, eraldatu ahal izateko, jarrera eraginkorra behar da, baita, gaur egunean ematen den elkartasuneko eta lankidetzako egoera ezagutu ere. Ikastaro honetan, guzti hau garapenaren ikuspuntu feminista batetik eta Iparra-Hegoa harremanen ikuspuntutik landuko da.
1. Modulua: Elkartasuna
2. Modulua: Garapena
3. Modulua: Garapenerako lankidetza
4. Modulua: Garapenerako hezkuntza
5. Modulua: Garapenean, lankidetzan eta hezkuntzan genero ikuspegia
Data: Ostegunetan, 17:30etik
19:30era. Otsailaren 7tik ekainaren 5era
Prestatzailea: Cecilia Von Sanden
MINTEGIA:
Afrikako emakumeen literatura
Mintegi honetan, Afrika
mendebaldeko (Senegal, Nigeria...), Afrika Ekialdeko (Somalia, Tanzania...) eta
Hego Afrikako emakumeen gaur eguneko literatura ezagutzeko bidea egingo dugu.
Beren ahozko eta idatzizko literaturara eta beste adierazpen kulturaletara
hurbilduko gara, afrikar emakumeak hobeto ezagutzen lagunduko baitigute.
Data: Asteartetan, 19:00etatik
21:00etara. Otsailaren 5etik maiatzaren 27ra
Prestatzailea:
Marina
Santacoloma
Parte-hartze eta
konpromisorako jarduerak
Emakumeak aniztasunean taldea
Esparru
irekia da; bildu, jakintza eta bizipenak trukatu nahi dituzten adin eta jatorri
guztietako emakumeentzako esparrua; emakumeen eta, bereziki, Euskal Herriko eta
kanpoko emakume etorkinen egoeraz ohartzeko.
Taldea ostegunero biltzen da 19:30etan eskolan.
ILDOA:
KULTURA BIRDEFINITU
MINTEGIA: Emakume artisten bidez gaur egungo artera hurbiltzea
Data: Ostirala, maiatzak 9,
16:30etatik 20:00etara, eta larunbata, maiatzak 10, 10:30etatik 19:00etara
(bazkari “artistikoa” barne)
Prestatzailea:
Patirke
Arenillas
Beraien ideia eta obrekin panorama iraultzatu zuten emakume artista feministen lana aztertuz eta gaur egungo emakume artisten obrara hurbilduz, gure sormena garatzeko eta gogoeta kritikoa sustatzeko baliabideak eskuratzen saiatuko gara.
Parte-hartze eta konpromisorako jarduerak
“Los monólogos de la vagina”
antzezteko taldea Eskolako ikasle talde bat Eve Enslerren lana entseatzen ari
da. “Los monólogos de la vagina”. Basaurin, martxoaren 14an ikusi ahal izango
dugu.
Zuzendaria: Josune Montón
ILDOA: BERDINTASUNEAN KOMUNIKATZEN
MINTEGIA: Emakumeak komunikatu nahian
1. Modulua: Jendaurrean hitzegiteko teknikak
Komunikazioaren prozesua
aztertuko dugu, eta nahi genukeen bezala komunikatzea eragozten diguten
beldurrak eta trabak identifikatuko ditugu. Behin zailtasunak identifikatu
ondoren, jendaurrean hitz egiteko zenbait teknika xume probatuko ditugu,
entzuleak eta aurkitu gaitezkeen egoera ezberdinak kontuan izanda.
Data: Asteartetan, 19:00etatik
21:00etara. Otsailaren 5etik apirilaren 22ra
Prestatzailea:
Miriam Ocio
2. Modulua: Sexismoa hizkeran
Hizkerak errealitatea
antzeman eta ulertzeko moduan eragiten du: gure pentsaera baldintzatzen du, eta
munduaren gure ikuskera zehazten du. Hizkerak ez du sexurik, baina
tradizionalki, hizkeraren erabilerak maskulinoa azpimarratzeko bidea eman du,
eta unibertsal kategoriara igo du. Horregatik diogu ezen, hizkera sexista dela,
eta emakumeen eta gizonen arteko diferentzia ezartzen duela.
Data: Asteartea, maiatzak 13,
19:00etatik 21:00etara eta maiatzak 20, 19:00etatik 21:00etara
Prestatzailea:
Miriam Ocio
3. Modulua: Emakumeak eta gizonak komunikabideetan
Komunikabideak
sozializaziorako eragile indartsuak dira, eta erabakigarriak suertatzen dira
maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko orduan. Ikastaro honetan,
sozializazioko mekanismo horiek nola jokatzen duten aztertuko dugu, eta
komunikazioko prozesu horietan nola esku har dezakegun diskurtso
menperatzaileei erantzun, eta gure mezu propioak zabaltzeko.
Data: Ostegunetan, 18:00etatik
21:00etara. Otsailaren 28tik apirilaren 24ra
Prestatzailea: Irene Ormazabal
NORTASUN ETA SUBJEKTIBOTASUN FEMENINOAK
MINTEGIA: Nire ni femeninoa
1. Modulua: Nire bizitzako historia
Emakumeen garapen ebolutiboan
eragina dute generoaren mezu desberdinek. Ikastaro honetan zera aztertuko dugu,
nola eraikitzen garen bizitzea egokitu zaigun garaiko femeninotasunaren mugen
barruan. Bizitzako etapa bakoitzean ikasten goazen gaitasun emozionalak eta
aurre egin beharreko gatazkak identifikatuko ditugu. Emakumeen iraganeko eta
etorkizuneko bizitzari gainbegiratu bat emango diogu, generoaren ikuspuntutik.
Data: Ostirala, otsailak 22, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbata,
otsailak 23, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara
Prestatzailea: Norma Vázquez
2. Modulua: Jabekuntzatik kanpo uzten nauten sentimenduak eta bizipenak
Sentimenduak femeninotasunari
esleitutako alorra da, baina gutxi ezagutzen ditugu, eta oraindik gutxiago
gobernatzen ditugu. Askotan, gure erantzun emozionalek nahasi egiten gaituzte,
ez bait dakigu nola ulertu behar ditugun. Gainera, zenbait sentimenduk “fama
txarra” dute, ukatu egiten dira eta zapaldu, eta modu horretan, sentitzen
ditugunean errudun sentitzen gara, eta nahasmendua handitu egiten da.
Data: Astearteak, apirilak 8 eta
maiatzak 6, 18:15etik 20:45era
Prestatzailea: Norma Vázquez
3. Modulua: Komunikaziorako gaitasun emozionalak
Behin sentimenduak ezagutu
eta aztertu ondoren, horiek gobernatzeko gaitasuna eskuratzea da egin
beharrekoa, eguneroko gatazkei aurre egiteko gure bizitzako alor desberdinetan:
pertsonalean, lanean, gizartean... Tailer honetan bilatzen dena da, parte
hartzaileek zenbait egoera bizi ditzatela, horrela, negoziatzeko balioko dieten
zenbait gaitasun emozional garatzeko aukera izan dezaten, eta pertsona
esanguratsuekin negoziatzeko orduan, beren alde indartsuak eta ahulak
identifika ditzaten.
Data: Ostiralak, maiatzak 23 eta
30, 16:30etik 21:00etara, eta larunbatak, maiatzak 24 eta 31, 9:30etik
14:00etara
Prestatzailea: Norma Vázquez
Argibideak eta izena emateko:
944 260 340 •
jabekuntzaeskola@basauri.net
Matrikula: Lekuak mugatuak dira. Talde bakoitzerako, gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa da. Izena emateko, Emakumeen Jabekuntza Eskolan (Axular kalea, 28) galdetegi bat bete behar da eta ikastaroa ordaindu. (Ikastaro bakoitzeko 5 euro, eta oinarrizko errenta jasotzen duten emakumeek %50eko deskontua izango dute). Dirua ordaindutakoan, baxarik izanez gero, ez da dirurik itzuliko.
Izena emateko epea: urtarrilaren 21etik
otsailaren 1era.
Izena emateko epealdian jendearentzako arreta ordutegia:
Goizez: Astelen, astearte eta
ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara
Arratsaldez: Asteazken eta ostegunetan,
16:00etatik 20:00etara
IKASTAROETARA DATOZEN ETA
APROBETXATZEN DITUZTEN EMAKUME UNIBERTSITARIOEI KREDITUAK EMANGO ZAIZKIE