Emakumeentzako jabekuntza eskola Ondarroan, ikastaro berriak
Urrian hasi zen jabekuntza eskolan ikastaro berriak eskeiniko dituzte otsailetik eta ekaina arte
Urrian hasi zen eskola eta Ondarruko Guzur etxean biltzen dira hilean bitan, gehienetan saio labur bat egiten dute liburuak komentatu eta trukatzeko. Gero saio luzeago bat eta ondoren filma edo dokumentalen bat ikusten dute.
Urtarrilean Palestina eta Israelgo literatura irakurri zuten eta otsailean India, Txina eta Afrikako emakumeen literaturarekin ari dira gozatzen, ikasten...
Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailak ikastaro berriak antolatu ditu otsailetik eta ekaina arte. Hauexek dituzue ikastaroak.
MUNDUKO EMAKUMEEK ELKARTASUNEAN ETA ELKARTRUKEAN
Irakaslea: Isa Castillo (Skolastika)
MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA
(ikastaroaren jarraipena).
Egutegia:Hurrengo saioa otsailaren 7an izango da.
Otsailetik ekainera. Hamabostaldian behin. Eguenetan.
EMAKUMEEN NORTASUNA ETA SUBJETIBOTASUNA
Irakasleak: Norma Vazquez eta Inma Merino.
“Tresna femeninoak aldakuntzak gertatzeko: enpatia
izatea eta loturak edukitzea norbere burua sendo izanda”
Egutegia: otsailak 15 eta 16.
Ordutegia:Barikua: 17.00etatik 21.00etara
Zapatua: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 19.00etara
“Sentimendu eta bizipen batzuk lagun eskasak
nire jabekuntzarako bidean. Eta emozioen trebetasunak,
aldiz, negoziazioetarako bidelagun”
Iazko goizeko taldearen jarraipena.
Egutegia: apirilaren 1etik maiatzaren 20ra. Martizenetan.
Ordutegia:10.00etatik 12.30era.
KULTURA BERDEFINITZEA
Irakaslea: Patirke Arenillas.
EMAKUMEEN IBILBIDEA ARTEAN: agerikoa eta ezkutukoa.
Egutegia: Otsailak 29 eta matxoak 1
Ordutegia: Barikua: 17.00etatik 20.00etara.
Zapatua: 11.00etatik 19.00etara.
FEMINISMOA
Irakaslea: Marixe Noya (Oreka sarea)
Zaintzak kostua du. Derrigorrezko zaintzari insumisioa
Egutegia:apirilaren 2tik 30era. Eguaztenetan
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
Irakaslea: Tere Maldonado.
MINTEGIA: EZTABAIDA FEMINISTA
Egutegia: Apirilak 25 eta 26; maiatzak 23 eta 24.
Ordutegia: Barikuetan: 16.30etik-20.30era.
Zapatuetan: 10.00etatik 14.00etara
Informazio gehiago jasotzeko:
ONDARROAKO UDAL BERDINTASUN SAILA
Kanttoipe 3
Tfnoa.: 94 6833670
emakume@ondarroakoudala.net