Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Agenda ‘Ikustezina ikusten ikasten’ emanaldia ostiralean, Biterin
Dokumentu Akzioak

‘Ikustezina ikusten ikasten’ emanaldia ostiralean, Biterin

Zer
Emanaldia
Noiz
2009/02/13 19:30 2009/02/13 21:30
2009/02/13 19:30 - 21:30
Non
Biteri (Hernani)

Transexualitatea eta homosexualitatea lantzen dituzten filmak jarriko dituzte. Ekitaldian Amaia-Aimar gogoratuko da.

IKUSTEZINA ikusten ikasten izenburupean emanaldia izango da ostiralean, Biterin. Bertan, modu batera edo bestera, homosexualitatea eta transexualitatea aztertzen duten bi pelikula jarriko dituzte. Horrekin batera, Amaia Aimar Elosegi Ansa gogoratuko da. Ekitaldiaren helburua da «ezberdina izateak», gizarte honetan sortzen dituen arazoak azaleratzea. Ekitaldia Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak, Berdintasun Sailak, Herne Neska Taldeak eta Zinegoak 09k (Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinemaldiak) antolatu dute. Ostiralean, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.

Bi pelikula
Emanaldian bi pelikula jarriko dituzte. Mano a mano da lehenengoaren izenburua. Bertan kontatzen da bi pertsona heterosexualen arteko lehia, izan ere, gay-entzako telefono zerbitzu erotiko batek langile bat behar du. Ikusi ahal izango den bigarren pelikula The world unseen izenekoa da. Pelikula Hego Afrikan dago kokatua. Apartheidaren kontestuan, Amina izeneko pertsonaiak gizarteko arauak hautsiko ditu: emakumea izanda taxi bat gidatzen du, eta kafetegi bat irekiko du gizonezko beltz batekin. Pelikula 10 sari jasotzeko nominatu du Hego Afrikako Zine Akademiak.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg

Sare sozialak Sareinak
Azken erantzunak
a zer hirukotea berta, 2011/04/19
IV. urteurrena ilbeltza, 2011/03/22
irakurle taldea ilbeltza, 2011/03/14
Emparri elkarrizketa argian Uxue Alberdi Estibaritz, 2011/01/06