Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik udala

Eibartik

udala

Saratsuegi-Azitain bidea edo Eibarko obretako atzerapenak

Izugarria da Eibarren zelan eta zenbat atzeratzen diren obra publiko guztiak. Azkenengo adibidea Sautsi aldean bizi izan dugu, Sautsi-Azitain batuko dituen errepidearekin. 2005erako egin beharreko errepidea 2008an hasi ziren egiten, eta orain dela urte eta erdi amaituta behar lukeenak oraindik ez dauka benetako errepide itxurarik.

Hona hemen gezurren eta txapuzen kronologia:

2005, 2007ko uda, 2008ko uda, 2009 hasiera, 2009 amaiera, 2010eko udaberria... Bai, azkenean asmatuko dute!

Eta, gainera, orain arteko guztia erdi-egia da! Orain arte egin dutena errepidearen lehenengo fasea da, bigarrena oraindik hasi ere ez baita egin (Iparragirre-Sautsi lotura). Beste 5 urte?

Sautsiko errepidearena, zoritxarrez, ez da salbuespena. Eibarren obra publiko guztiak atzeratzen dira infinituki. Adibide batzuk? Udaletxea (hainbat urtez lanak geldirik egon ziren), Coliseoa (dozenaka urtez izan genuen itxita), Portalea kultura etxea (luzatzeaz gainera arazoak ere izan zituen), Unbeko kirolgunea, Urkizuko torreetako lanak (hilabete batzuetarako lanak 2 urtez luzatu ziren), Errebal (amaituta behar luke eta hasi ere ez dira egin), Eibarko haurreskolak (Urkizukoa zein Amaña ta Urkikoa),  trenbidearen gaineko pasealekua,... Ni umea nintzen, baina esango nuke Ipuruako Kiroldegia egiteko orduan ere hainbat eta hainbat arazo izan zirela. Tira, kontuan izan Plan Generala bera ere denboran mugarik gabe luzatu zela. Hiru urtean egitekoa ez-dakit-zenbat urtez luzatu zen (6? 7? 8?).

Eta inork ez dio ezer, ez du barkamenik eskatzen, ez du atzerapenaren erantzunkizunik hartzen edo ez du burua lurpean ezkutatzen. Gutxienez lotsatuko balira...

 

El Ayuntamiento espera que el vial de Sautsi se acabe en febrero 

Sautsi-Azitain errepidea gaur egun (argazkia: Felix Morquecho, DV) 

Asier Sarasua 2010/01/29

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 - Gure argazkiak Flickerren -

Argazkiak Asier Sarasua Aranberri Asier Sarasua argazkiak

 

Azken erantzunak
Esanahia Edurne, 2010/03/10
esanahia Nerea, 2010/03/10
Benito Lertxundi Amatiño, 2010/02/09
Bonbila Ekaitz Santazilia, 2010/02/07
Engrasea ramon, 2010/01/30
Etiketa lainoa
Ahotsak Aldundia Argitalpenak Artxiboa Aurkezpenak Berbarik berba Bertsolaritza CC Danetik pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskaltzaindia Euskara Herri-hizkerak Historia Internet Kantagintza Kultura Liburuak Literatura Musika Natura Toponimia Txori izenak Txori-izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak berbarik berba birziklapena eibar eibartarrak eibartarren-ahotan errebal errepideak euskara historia hiztegia ikastola ipuinak kultura lanak mogel natura udala veleia