Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Toponimia

Eibartik

Toponimia

San Esteban ermita, Eibar

San Esteban ermittia herri erdi-erdixan zeguan. Halan da be, Eibarren egon diran ermitta guztien artian, hauxe izango da ezezagunenetakua. Normala, orain dala 110 urte inguru desagertu zan-eta.

San EstebanBeste irudi zahar bat. Orainguan, grabaua. 1846. urtian Julio Lamblak Revista pintoresca de las Provincias Bascongadas libururako egindakua.

Errebaleko zubixa eta Barrenkalia ikusten dira. Ezkerretara San Esteban ermittia.

Ermittia 1618. urtian eraiki zeban Esteban Ibarrak, Eibarko alkate eta beste hainbat kargudun gizona.

Inguru hori ziharo aldatu da eta gaur egun ez da erreza kokatzia. San Esteban ermittia dagon tokixan, gaur egun, Lizarraldeneko garajia dago (laster Forum), Julian Etxeberria kalian. Julian Etxeberria kale azpixan errekia dago, eta gaurko paso de cebra gaiñian, sasoi batian, Errebaleko zubixa (irudixan agertzen dana).

BarrenkaliaSan Esteban ermittia 1898. urtian bota zan, inguru guztia barriztu zanian (merkatua eitteko eta pareko plazia). Hementxe, inguru berbera, 1920 inguruan. Ezkerretara (ez da ikusten), Ego erreka gaiñian jasotako merkatu plazia. Erdi-erdixan Zuloagatarren plazia. Eskumatara, Ariatzako parketxua; oindiok eskumarago (ez da ikusten), errekia, Indianoko palaziua eta Aldapatxo.

 
Grabauan jatorrixa: XIX. mendea albuma. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Asier Sarasua 2007/12/27

Untzaga plaza, Eibar

Eibarko plazarik ezagunena, goittik behera aldatu da azken 100 urtiotan: Orbeaneko jauregixa, udaletxia, zine zaharrak, San Juan ermittia, Untzagako torria, Casa del Pueblua, Ego errekia... Untzaga plaziak azkenengo gizaldixan euki dittuan gorabeherak laburbiltzen ahaleginduko naiz.

Untzagako portala eta Untzaga kalia

XVIII. gizaldira arte, gaur egungo Untzaga (edo Ulsaga) "herrittik kanpo" zeguan. Herriko kale nagusixak San Andres parrokixa inguruan zeren (Txirixokalia, Plaza barrixa, Barrenkalia, Elgetakalia...), eta Eibarko lehenengo "ensantxia" sortalderuntz egin zan, Errebal-Ibarkurutze-Urkizu ingururuntz. Untzaga bera be beste leku baten zeguan; edo, beste artikulu honetan aittatu neban moduan, Untzaga zan Parrokixatik Isasirako guztia.

Eibar sortu zanian, Untzagako portala zeguan parrokixa onduan, Bizkaittik zetorren bidian sarreria. Gaur egungo Toribio Etxebarria eta Calbetón inguruak be Untzaga ziran: errekonduak, zelaixak, ortuak... Untzagako errotia be inguru horretan zeguan, gaur egun "Ez dok" tabernia dagon inguruan.

XIX. gizaldixan asko haundittu zan Eibar eta herriko harresittik kanpo be etxiak eta kaliak ugarittu ziran. Kale barrixetako bat Untzaga kalia izan zan (1915. urte ingurutik aurrera, Fermín Calbetón).

Untzagakko jauregia, orbeatarrenaUntzaga Plaza aldia, ostera, erdi-hutsik zeguan. Txantxazelaixan frontoizarra zeguan (Eibarko lehenengo piloteleku haundixa), Isasiko hasieran Untzagako jauregixa (edo Orbeatarren jauregixa), gaur egungo plaza erdixan San Juan ermittia (Eibarko zaindarixa), eta hortik kanpo, errekia eta zelaixak. Sasoi horretako erretratorik ez da gelditzen, Untzagako jauregixan argazki gitxi batzuk besterik ez (bata eskumatara; edo beste hau).

Zezenketa UntzaganUntzagako jauregixa eraikin ederra zan eta Isasiko bide hasieran zeguan, gaur egun Txoko tabernia dagon tokixan. Beste argazki honetan ikusten da Isasi kalian hasieria. Isasi kalian be, etxe eta basarri solte batzuk besterik ez zeren XX. gizaldi hasierara arte. Behetik gora: Makazkua, Kiputxanekua, Hilarionekua, Kantoikua... Aldameneko irudixan ikusten dan moduan, zezenketak be bertan eitten ziran. Ignacio Zuloagak be inguru hori hartu zeban bere margolan baterako, Corrida de toros en mi pueblo.

1900: Untzaga plazia eta Cortazarren aldaketak

Udaletxea eraikitzeko lehenengo harriaUntzaga plazian aldaketarik haundixena XX. mende hasieran gertau zan. Cortazar arkitektu ezaguna kontratau zeban Eibarko udalak udaletxe barrixa eta plaza barrixa eitteko, eta baitta dana aldatu be. Untzagako jauregixa eta San Juan ermittia bota zittuan (San Juanen irudixa ospittaleko kapillara eruan zan), errekia estali zeban, plaza barrixa eraiki, eta udaletxe barrixa jaso. Udaletxia eitteko lehenengo harrixa 1899. urtian ipini zan (eskumako argazkixan), Antonio Iturrioz alkate zala. Udaletxia azkar jaso zan. Bi urte besterik ez zittuen bihar izan eta Gipuzkoako eder eta haundixenetakua zan ("digno de una gran ciudad, de las mejores de Guipúzcoa" diñue kronikak). 1901eko irailaren 14an inauguratu zan.

Garai berekuak dira jauregi gaiñian egindako Txokoko etxiak (1). Plaza barrixakin batera, musika kioskua (1) be ipini zan Untzagan eta, urte batzuk geruago, 1916an, Casa del Pueblua jaso zan Isasiko igoera hasieran (2); gerra aurrian pisu bikua eta gerra ostian haundittu zan, gaur egungo itxuriakin. Dos de Mayo kale albua beranduago aldatu zan, Pabelloia (zine zaharra) erre eta Gautxorineko etxiak eraiki ziranian (gaur egun Guridi), 1930 inguruan.

Txantxazelaiko kiosko zaharra

(1) Txantxazelai azpiko plazia, 1915 inguruan. Erdixan musika kioskua eta aldamenian Villabellaneko taillarra. Goixan zezenplazia. Eskumatara, Isasiko hasieran, Txoko gaiñeko etxiak, jaso barri.

Casa del pueblo

 

(2) Udaletxia 1940 inguruan. Ezkerretara Casa del Pueblua.

 

 
 

Musika kiosko barrixa, 1934

Noche taberna eta Kiosko berria1934. urte inguruan gertau zan bigarren aldaketa haundixa. Txantxazelaiko partian musika kiosko haundi eta modernua eraiki zan. Bandiandako eta orfeaoiandako lokalak be bai. Gerora, eskolia eta udaletxian lokalak be egon ziran bertan. Musika kiosko zaharra Beasainera bialdu edo saldu zan. Hantxe dago oindiokan.

Aldameneko erretratuan ikusten da, eskumatara, kiosko jaso barrixa. Parian, Nocheneko kafeterixia (tolod zurixakin) eta albuan Salon Teatro, zine zaharra. Salon teatrua 1880 inguruan jaso zan eta 1955 inguruan jausi egin zan. Urte batzuetara Untzagako torria eta Untzagako zinia eraiki ziran bertan.

Txantxazelai barrixa

Untzaga plaziak euki daben azkenengo aldaketa haundixa ointsuan gertau da. XX. gizaldi amaieran, kioskua bota eta Txantxazelai guztia goittik behera aldatu da. Horrekin batera, udaletxia barriztau eta margotu egin da. Udaletxia 2003an eregi zan barriro, 5 urte obretan egon ostian.

txantxazelai_02.jpg

 

 

 

 

 

 

 


Txantxazelaixa gaurko itxuriakin. Kioskuan tokixan zaharren etxia; banko de pruebasan tokixan Juzgaua; frontoizaharran tokixan, jardiñak eta eskillarak.

 

 

Asier Sarasua 2007/12/26

Untzaga, 1910

Untzaga plaza, Eibarren. XIX. gizaldira arte herritik kanpo zegoen, baina 1901eko berrantolaketarekin herriaren bihotz bihurtu zen.

Untzaga plaza, 1910 inguruan1910-1915 inguruko irudixa da. Ezkerretara udaletxe jaso barrixa (XX. gizaldi hasieran jaso zan). Erdi-erdixan "Pabellón Alfonso XIII" edo Pospolo kajia, Eibarko zine zaharra. Izatez arotzerixia zan eta 1927. urte inguruan erre egin zan. Toki horretan "Gautxoriko etxiak" eraiki ziran errepublika sasoian.

Gaur egun Untzaga izenakin plazia bakarrik ezagutzen dogu. Plazia egin arte, Isasittik Parrokixara arteko ortu eta zelai guztiak ziran Untzaga. Calbetoi kalia be, Untzaga kalia izan zan 1916-1917 ingurura arte.

Plaziak, ostera, beste hainbat izen euki zittuan: Plaza Alfonso XIII, Plaza de la Republika eta Plaza 18 de julio.

Franco hil ostian ipini zetsen gaur egungo izena, Untzaga plaza.

Asier Sarasua 2007/12/22

Untzaga

Argazkiaren izenburua begiratu: Calle Unzaga. 1910. urtia izango da, gitxi gorabehera.


Untzaga. Horixe zan, XIX. mendera arte, San Andres parrokixatik sartalderutz zeguan zatixa, Isasi kaleraiño, gitxi gorabehera. Ortu eta lur-sailak, gehixenbat.

Gaur egun, Eibarko erdigunia dana, sasoi baten herrigunetik kanpo zeguan. Txirixokalian amaitzen zan Eibar eta hortik sartalderutz, harresi kanpuan, Untzagako errebala zeguan.

XVIII-XIX gizaldixetan zihar, harresixa desagertu eta parrokixatik Untzagaraiño etxiak egin ziranian, "Untzaga kalia" be sortu zan.

Izen hori euki zeban, Untzaga kalia, harik eta 1916-1917 inguruan "Fermín Calbetón" izena ipini zetsen arte. Politiko ezaguna zan Calbetón, Gipuzkoako hainbat obra eta eraikuntza bultzatu zittuana. Eibarko Armerixa Eskolia eitteko emon zeban babesa eskertzeko, Eibarko udalak beran izena ipini zetsan Untzaga kaliari. Eta gaur arte.

Goiko argazkixan, Calbetón kaliaz gaiñera, Plaza Barri zati bat ikusten da, eta Birjiñapeko hasieria. Gaur egun Toribio Etxebarria kalera jaisten da hortik, baina gerra sasoira arte, eliza azpira jaisten zan, han zeguan errota baten albotik pasatu, eta Arraindegi kaletik pasatuta, erreka ingururaiño.

Asier Sarasua 2007/09/25

Ego erreka

Eibarko errekian izena Ego da. Gure herrixa zeharkatzen dau, mutur batetik besteraiño. Baina nundik dator eta nun dauka iturburua? Galdera erreza dirudi; erantzun errezekua, esan gura dot. Ba, ez pentsau! Behin baino gehixagotan erabili dogu gaixa esku artian, eta esango neuke galdera horrek ez daukala erantzunik, ez errezik, ez zailik. Toponimia aldetik, behintzat.

Egin deigun gorutz errekan zihar. Ego errekia Maltzagan hiltzen da, Deba ibaixan ittota. Hortik gora, Eibar guztia gurutzatzen dau (herri azpittik gehixena), sortaldetik sartaldera, eta Ermuko sarreraraiño jarraittu geinke bere jarixua. Horraiño konforme.

Ermuko sarreran, baiña, errekiak beste bi itturri nagusi hartzen dittu.

1) Ermuko urak

Batetik, Ermutik datozen urak, gorutz jarraittuta, beste bi adarretan banatzen diranak: Areittio ingurutik datorren Urtia (Urteaga) errekia; eta Goitondotik datorren Berano erreka, Oiz eta Urko aldeko urak jasotzen dittuana.

2) Aixola

Bestetik, Aixola eta Eitzaga aldetik datorren errekia daukagu, normalian, Aixola erreka izenakin ezagutzen dana (basarri-auzo horrek be izen horixe dauka). Bere iturburua Intxortan dago, eta Elgetako frontoi azpittik pasauta, Aixolara eta Eitzagara heltzen da.

Ego errekia, hortaz, Eibarren bakarrik daukagu. Elgetako, Zaldibarko, Ermuko eta Mallabiko urak batzen dittu, baina Eibartik kanpo beste izen batzuk daukaz (Ermuko sarreran izan ezik).

Aurreko 4 udaletxietan galdetu neban, eta iñungo mapetan ez da agertzen Ego izenik. Ejerzituan mapetan bez; XIX. mendeko mapetan bez. Elgetako eta Ermuko toponimia historikuetan (Euskaltzaindiak kaleratuta) bez.

Zer diño herrixak?

Eibartarren artian galdetu ezkero, gehixenendako, Oiztik datorren adarra izango litzake Ego.

Zer ziñon Juan San Martiñek?

Egoarbitza mendixan azpiko errekiak (Aixolak) eukiko zebala jatorriz Ego izena. Egotxia (Egoetxeaga) auzunia be inguruan dago.

Zer diñue geografuak?

Geografuen arabera, afluente luziena (eta jarixo haundixena daukana) izango litzake errekian iturburua. Baina gure kasuan, zein? Zer adarrek dauka ur eta indar haundixagua? Elgeta-Zaldibartik datorrenak? Ermua-Mallabittik datorrenak? Zein dago urriñago? Intxorta edo Oiz?

-------------

Zuzenketa: Zuzenketa txiki bat. Berano errekak ez dittu jasotzen Oizko urak, Trabakutik datozenak baizik. Oizen jaixotzen diran errekatxuak, gehixenbat, Ibaizabalera eta Artibaira doiaz.

Eta mapa bat egin dot teknologia barrixak erabilitta:

Ego erreka eta bere iturriak

Asier Sarasua 2007/02/23

Saratsuegi - Sautsi

Eibar hegoaldean bada auzo bat, Saratsuegi-Sautsi izenekoa. Orain gutxira arte, baserri pare bat eta futbol-zelai kaskar bat besterik ez zeuden bertan, baina orain etxeak egiten dihardute. Guztira 106 familiarentzako tokia, tartean nirea.

Sautsi

Azkenaldian sarri agertzen da komunikabideetan gure auzoa, eta gehienetan Sautxi idatzita ikusten dut. Berdin udaletxetik edo Korreosetik datozen agirietan.

Izen horren inguruan zenbait ohar egin nahi ditut:

  • jatorrizko izena Saratsuegi da (lehenengo aldiz 1779ko agirietan jasoa). Sarats-lekua, sahastia.
  • forma horren eratorria da Sautsi.
  • izenak izan duen bilakabidea: saratsuegi - saratsuei - saatsui - satsui - sautsi. XX. mendera arte, Saatsui estiloko formak ziren nagusi Eibarren, eta azken hamarkadetan nagusitu da Sautsi/Sautzi forma ahoz.
  • Idatziz, beraz, horrela idatzi behar dugu: Sautsi, eta ez Sautxi
  • Ahoskatzeko orduan, betiere hiru silabatan banatuta, Sa-ú-tsi, eta ez azken aldian entzuten ari garen Sáu-tsi.

Zuen komunikabideari eta udalari eskatu nahi diet, beraz, forma zuzena erabil dezatela, Sautsi, eta ez Sautxi edo Sauchi.

Oharra: eskutitz hau udaletxera eta Eibarko komunikabideetara bialdu dut.

Asier Sarasua 2006/02/21

Aurrera fundiziñua (Bidebarrieta kalea, Eibar), 1915 inguruan

Gaur goizian Eibarko Arane eta Urtzaile (Fundidores) kalien inguruan jardun dogu berbetan gure artian. Orduan gogoratu naiz nere aitxitxan erretrato hau nekala gordeta ordenadorian: Aurrera taillarra, Eibarko fundiziñorik haundi eta ezagunena, 1910-1915 inguruan. Nere aitxitxak, Antonio Sarasuak, bertan egin zeban biharra, eta etxian pare bat erretrato zahar-zahar daukaguz.

Ez da gitxi aldatu inguru hori!

Aurrera, Eibar


Asier Sarasua 2005/07/01

Santa Kurutzeko kartelak

Azken hilabetietan, Eibarko mendi inguruneko bide baztarretan hainbat kartel ipini dittue: basarri izenak, ermittenak, nundik eta nora juan diñuen kartelak...

Ederto.

Baina bat ez zan oso txukuna: Santa Kurutzekua. Errebuelta ostian, zuhaitz baten atzian ezkutauta, letra txikixa... Ez dau ezertarako balio:


Eta jakina, besteren batek erabagi dau, hobeto dala ganorazko zeozer ipintzia aldamenian:


Zer eingo detsagu ba.


Asier Sarasua 2005/06/28

Kaskarrain baserria

Kaskarrain, Kaskarraingua edo Kaskarren baserria Ipurua auzoan zegoen. Gutxi gorabehera gaur egungo igerilekuen gainean.

Ugarteburu izenarekin ere ezagutu izan da. Ez dirudi oso aspaldikoa zenik. Lehenengo aipamen idatzia 1812koa da. Lehenxeago ere zutik egongo zen, baina ez da Eibarko baserri historikoen taldekoa.

Beste makina bat baserri bezala, Kaskarraingua ere autopista egiteko bota zuten, 1970 bueltan. Gaur egun etxaburuko txabola besterik ez da geratzen.

Kaskarraingua baserria

Kaskarraingua baserriaren argazki gutxi dago; goiko hori da bakarretakoa. Bertan bizi izandako Rosariok laga zidan. Eskerrak eman nahi dizkiot berari, eta baita mezulari lanak egin dituen Ainhoa Maiorari. Eskerrik asko, bihotzez.

Eguneraketa (2005-07-04). Rosarion bittartez beste irudi bat be lortu dot, oraingo honetan margo bat. Hamentxe:

Kaskarraingua baserria

Asier Sarasua 2005/05/22

Errebaleko Agustinak

Errebal kalea eta Agustinen konbentoa

Aste honetan egunkariren baten irakorri dot, eibartar talde bat Lekeittiora juango dala, hango Agustinak bisitatzera. Zer dala-ta? Ba, Lekeittioko Agustinak, erdi-eibartarrak diralako.

Gaur egun ixa inork ez daki, baina Agustinen konbentua Eibarren zeguan, Maria Angela kalian, Errebalian. Konbentu haundixa, itzela, Errebal kale osua hartzen zebana, Muzategittik hasi eta Ibarkurutzeraino. Muzategi aldamenian, elixia, dotoria, San Agustinen irudi ederrakin. Jarraixan, konbentua. Eta atzekaldian, Jardiñetaraiño, ortuak eta lurrak.

Ez dakit zenbat urte, baina mordua pasau zittuen Agustinak Eibarren. 200? 300? Ezin esan, baina mordua. Gerrara arte. 1937xan txiki-txiki einda geldittu zan inguru guztia, eta monjak Lekeittiora juan ziran.

Gaur egun musika-eskolia eta merkatu plazia dagoz konbentuan lekuan. Konbentua eta elixia bota ostian jaso ziran, 1954 inguruan, konbentuaren lurretan.

Errebal kalea eta Agustinen konbentoa

Eibartar gehixenok San Agustin kalia ezagutzen dogu, baina izena zergaittik ipini zetsen jakin ez. Konbentuaz, zer esanik ez. Gerra aurrian umiak ziranak, ostera, oin 80-85 urte inguru daukez, eta oindiokan be, urtero-urtero, Lekeittiora juaten dira, Lekeittioko agustina eibartarrak bisittatzera.

(oharra: argazkixak Egoibarra.com webgunetik hartu dittut)

Asier Sarasua 2005/05/17

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak