Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Marranta eta mafrundia; hotzeria, katarroa eta burutik beherakoa

Marranta eta mafrundia; hotzeria, katarroa eta burutik beherakoa

Asier Sarasua 2013/09/29 14:25
Izen asko, gaixotasun bakarra.

Udazken hasierako eguraldi aldaketa zakarrekin, hemen dira berriz eztul, muki, eztarriko min, karkaxa, dindirri eta buruko minak. Hotzeria, alegia. Izen-saltsa ere bai, euskaraz (hotzeria, marranta, burutik beherakoa...) zein gaztelaniaz (catarro, constipado, resfriado...); izen asko ditugulako, funtsean gaixotasun berbera dena izendatzeko. Gutxienez 6 hauek:

  • marranta (tradizio zabalekoa, gehienbat Iparraldean)
  • burutik beherakoa (Hegoaldean, oro har, erabili izan dena)
  • mafrundia (Iparraldeko mailegua, gaskoitik hartua)
  • katarroa (Hegoaldean, gaztelaniatik hartua)
  • erramazkoa (Bizkaiko inguru batzuetan erabilia, itxuraz hau ere mailegua)
  • hotzeria, tradizio gutxikoa, baina gaur egun erabat hedatu dena

Izenak izen, guztiek ere gaixotasun berbera adierazten dute. Errinobirus generoko birusek sortzen duten gaixotasun infekzioso arina izan ohi da. Eritasun arrunta eta, batez ere, eguraldi hotzarekin agertzen dena (eta eguraldi aldaketekin). Goiko arnasbideak kaltetzen ditu, sudurra eta eztarria, eta guztiok ezagutzen ditugun sintomak dakartza: mukiak, doministikuak, eztarriko mina,... Ondoeza, azken batean.

Berez sendatzen da 6-10 egunetara. Bitartean, zaindu!

etiketak: euskara, Berbarik berba
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz