Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskal idazleak Interneten

Euskal idazleak Interneten

Asier Sarasua 2011/12/04 17:00
Durangoko Azokak ateak irekitzen dituen egun honetan, ni neu ere euskal idazleei begira jarri naiz. Euskal idazleen zerrenda bat hartu, eta Interneten duten tokia aurkitzen saiatu naiz. Badira? Zeintzuk dira? Non dira? Zelan jarraitu ditzakegu? Hemen duzue zerrenda laburra.

Gaur, abenduaren 4an, Durangoko Azokaren 46. edizioa hasi da. Durangorako osteratxoa gertatzen dudan bitartean, sarean hasi naiz idazle bila. Eta zer aurkituko? Euskal idazleak hurbiltzen dira sarera? Nortzuk? Nora jo behar dugu euskal idazleen tuitak, artikuluak eta postak irakurtzeko?

Idazle zerrenda bat hartu (50-60 izen) eta Googleri galdetu diot. Egia esateko, kasurik gehienetan, ez dirudi Interneterako joera handiegirik dutenik, bilaketen emaitzetan Wikipedia, Zubitegia edo Basqueliterature.com direlako erreferentzia nagusia. Ez euren webgunerik; ez blogik edo Twitter konturik. Hala ere, azkenaldian gero eta gehiago dira sarera hurbiltzen direnak, gehienbat idazle gazteenen artean. Hona hemen aurkitu ditudanak (zerrenda osatzen laguntzerik?).

Euskal idazleak Interneten

Webgunea dutenen artean zerrenda laburra irten zait. Esango nuke esparru hau oso "berde" dagoela oraindik (lotsa kontua?):


Blogariak ere ez dira gehiegi, eta horietako ia erdiak Berria egunkariarekin lotutakoak dira (hau da, papererako idatzitakoa sareratzen dute, neurri handi batean). Hona hemen aurkitu ditudanak:


Twitterri dagokionez, beste dozena erditxo bat, baina oraingo honetan badirudi zerrenda gero eta luzeagoa dela eta datozen hilabeteetan izen gehiago etorriko dela zerrendara:

 

Gutxi dira? Asko dira?

Ez dakit. Uste dut beste hizkuntza batzuetan ere antzeko egoera dagoela (gaztelaniazkoak begiratu ditut, azken urteotako Planeta, Euskadi, Cervantes eta Nobel saridunak aztertuta), eta ez dago alde nabarmenik. Webgunea idazlerik gehienek daukate (sarritan argitaletxeak berak sortu eta elikatutakoa), baina blogari eta tuiterlari gutxi-gutxi daude idazle erdaldunen artean (baita Euskal Herrikoen artean ere).

Hori horrela izanik ere, nire ustez, gurea bezalako hizkuntza txiki batentzat luxu handiegia da euskal idazleak Interneten ez izatea. Sarean behar ditugu, euskaraz idazten, bereziki kulturaz, literaturaz eta hizkuntzaz idazten. Edukia sortzen. Euskaldunongan eragiten.

Bai, literatura lanak ekoizten behar ditugu, batez ere; baina tira, har dezatela tartetxo bat sarerako ;-)

etiketak: ,
maider
maider
2011/12/05 23:31

aup! baten bat ahaztu zaizu: Itxaro Borda. Blog bat dauka (http://itxaro64.blogariak.net/) eta twitter-en ez bada, Facebook-en bai

asier
asier
2012/02/27 12:08

Beste tuiterlari barri bi: Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) eta Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri).

oier g
oier g
2011/12/05 17:15

Anek gaiztua ez izateko diñosta: oso guapo hagola halan. Ni konforme: batak ez dabelako bestia kentzen.

asier
asier
2011/12/06 10:26

eskerrik asko Maider, gehitu dut Itxaro goiko zerrendara. Baina ez pentsa ahaztu zaidanik. Begiratu nituen 60 idazleen artean neukan, baina Itxaroren bloga ez da Googlen azaltzen (berria delako, edo blogean bertan ez delako inon azaltzen bere bloga dela).

oier g
oier g
2011/12/05 17:10

Barkatu off-topika, baiña ointxe momentuan konturatu nok zeiñen antza hartzen deuat hire look barrixakin: Jaime Mayor Orejana (bizarra guztiz zurixa ez zekanekua).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira lau gehi lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

Sarean hor zehar

www.flickr.com
Elementos de Asier Sarasua Ikus Asier Sarasuaren galeria