Eibarko kontsejua Aro Modernorako bidean
Lan hau euskal filologia ikasten niharduela egin nuen, 2002an. Lan xumea da, ez oso sakona, baina Interneten zaila denez jakitea nork zer bilatu nahiko duen, sarean jartzea pentsatu dut, baten batentzat baliagarri gerta daitekeelakoan.
Eibarko Leinu Agintariak Erdi Arotik Aro Modernorako jauzian (PDF, 970 Kb)
Eibarko Leinu Agintariak Erdi Arotik Aro Modernorako jauzian: Ahaide Nagusien Sasoitik Burgesiaren Arora
Eibar 1346an jaio zen. Jatorriz herri txikia eta garrantzi gutxikoa izan arren, XV. mende amaierarako indartzen hasia zen (demografikoki eta ekonomikoki), eta Aro Modernorako sarrera ezin hobea izan zuen herriak. 150 urteko epe horretan, herria handitu eta indartzearekin batera, botere aldaketa nabarmena ere gertatu zen: udal kontsejuaren indarra handitu ahala, ahaide nagusien boterea ahulduz doa.
Lan honetan aldaketa hori aztertzen ahalegindu naiz. Eibarko kasua aztertuz, Erdi Arotik Aro Modernorako jauzi hori nola eta zergatik gertatu zen ikusiko dugu. Herria sortzean ahaide nagusiak, Untzuetatarrak, dira nagusi, Erdi Aroko egitura sozio-politikoetan sustraitutako sendia, lurretik eta baserri mundutik oso hurrean daudenak. Kontsejuak eta hiribilduak, bitartean, oso indar txikia du. 150 urteko epe laburrean, baina, egoera hori irauli egingo da, noblezia herritar eta burges berria agertzearekin batera kontsejua izugarri indartuko delako, Erdi Aroko botere izan diren ahaide nagusiak alboratuz.
Jaitsi lana PDF formatuan: Eibarko Leinu Agintariak Erdi Arotik Aro Modernorako jauzian (PDF, 970 Kb)
