Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

El Bulli

Asier Sarasua 2009/05/08 23:09
Azken egunotan izugarri gozatu dut telebistarekin. Barçaren garaipena beste baterako lagako dugu. Gaurkoan, "El Bulli" jatetxearen historia kontatzen duen dokumental-sorta gomendatu nahi dizuet. Ez baduzue ikusi, egizue.

El Bulli, Ferran Adria sukaldari ospetsuak Roseseko Cala Montjoin daukan jatetxea. Horixe aurkitu nuen astearte gauean telebistan zapping egiten ari nintzela. Momentuan harrapatu ninduen. Koloreak, irudiak, muntaia... eta Adriá bera.

Gustora baino gustorago ikusi nuen.

Gero jakin dut, ez dela dokumental bakarra, hiru ataletako serie bat baizik. Munduko jatetxe onenaren historia kontatzen du dokumentalak, 1962. urtean hasi eta gaur egun arte (Wikipedian eta euren webgunean ere badago informazio apur bat; hemen beste pixkat).

ETB3 estrainatu zutenean ikusi nuen beste dokumental bat gogorarazi dit, Hilario Arbelaitzen inguruko dokumentala (EITB.com webgunean ikusgai, 1 eta 2).

El Bulli, munduko jatetxerik onena azken 5 urteotan (baita 2002. urtean ere). Dokumentalaren lehenengo atala (1960-1995) martitzenean eman zuten; horixe ikusi nuen. Bigarrena (1996-2008) asteazkenean eman omen zuten; ni Barçaren partidua ikusten, visca. Hirugarrena bihar izango da, larunbata, eta jatetxearen eguneroko jarduna erakutsiko du: nolakoa den El Bulliko lana barrutik egun normal batean.

Bigarrena galdu egin nuen eta biharkoa ere ez dut ikusiko. Ez behintzat zuzenean. Horrexetarako dago Internet. Televisión Españolaren webgunean daude orain arteko bi saioak, Televisión a la carta atalean. 

 

Horra hor gomendio txiki bat. Ni neu, behintzat, oraintxe bertan noa ikustera.

 

 

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

Sarean hor zehar

www.flickr.com
Elementos de Asier Sarasua Ikus Asier Sarasuaren galeria