Deba ibarreko aditz-taulak
Datozen egunotan danon ahotan ibiliko dira Durangoko Azokako nobedadiak. Badihardugu euskera elkartian be urtero kaleratzen dogu liburu(xka)ren bat, eta aurten be, nobedadiak eruango dittugu azokara. Euren artian, Elgoibarko eta Bergarako aditz-taulak.
Igez hasi giñan Deba ibarreko aditz taulen proiektu honekin.
Oñatiko udal euskaltegixak orain urte batzuk hasittako eredua jarraittu, eta herri guztietako aditz-taulak etaratzeko asmua daukagu, urtian 2-3 liburuxka. Igez Oñatiko eta Eibarko taulak argitaratu genduzen; aurten Elgoibarkuak eta Bergarakuak. Aretxabaletakuak eta Elgetakuak be prest dagoz 2007 hasieran kaleratzeko.
Argi dago honek taulok oso baliagarri izango dirala eskola eta euskaltegixetan baillarako azpieuskalkixa txertatzeko. Hori dala eta, herrixetako ikastetxe, euskera elkarte eta euskaltegixetan banatzen dittugu.
Horretaz gainera, "Euskalkian idazteko irizpideak", eta Koldo Zuazoren "Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta tokiko batua". Horrek hurrengo baterako lagako dittut.
Lau argitalpen barri! Ez da gitxi, guria moduko elkarte txiki batendako. Azken 4 urtiotan 9 argitalpen kaleratu dittugu.
Badihardugu.com webgunian dago aurtengo argitalpenen informaziño guzti-guztia eta baita argitalpen batzuk jaisteko aukeria be.
Maritxu teilatuko

Oindiok ez jata heldu holako kontuekin ibili biharra, baina aste honetan pare bat aldiz egokittu jata parian Ratoncito Perez horren inguruko aipamenen bat. Asteburuan bertan jakin neban euskeraz Agirre xagua (edo Arregi?) deitzen ei jakola.
Eta hara! gaur bertan hauxe kaleratu da Itzul zerrendan, askoz bertsiño polit eta bertakuagua. Lehendik be entzunda nekan marigorringuari maritxu teillatuko deitzen jakola Bizkaiko toki batzuetan, baina ez nekixan zergaittik. Hamentxe:
-------------
Gaztelaniazko Ratoncito Perez dela eta, baditut bi bertsio Bizkai aldetik, antzekoak direnak: Maritxu teilatukue eta Maritxu teilatugorrixe.
Hara, baten eta bestearen kantak:
Maritxu teilatukue
altxa gona gorrije
gorde jausikue
eta ekazu barrije
Maritxu teilatugorrixe
horra hor hagine
izan arine
ta ekazu barrije
Ohituraz, abesteaz batera, hagina eta mari gorringo bat botatzen omen ziren teilatura; mari gorringoak hegan egitea zen beste hagina laster sortuko zenaren seinale. Ez zen, bestalde, saririk ematen.
----------------
Zankabe, zankabia
Azken egunotan min pixkat dakat belaunan atzekaldian, eta nere aitxitxa Antoniokin gogoratu naiz; aitxitxakin eta berba horrekin. 90 urte inguru zekazela (fenomeno zeguan), eskilarak igotzeko orduan beti esaten zestan zankabiak mindu eitten jakozela, gogortu. Ba, nik be minduta dakat eskumako zankabia.
>> zankabe, zankape • corva. Belaunan atzeko aldia, belaunpe, iztezain.
Hiztegi Batuak ez dakar, eta Elhuyarrak bez. Eibarko Hiztegi Etnografikuan jaso genduan, bai.
Toribiok be badakar, eta han be zankabietako miña aitxakixatzat hartuta. Badirudi zankabe kotxauekin orduan bakarrik gogoratzen garala; bestela, zer diranik bez! :-)
Sareko Eibarko Hiztegixan hauxe agertzen da:
» ZANKABE, zankape (Iz.)
corva
Zankabietako miña darabitt aspaldixan (TE). / Zankapian emon zetsan ostikadiakin lurrera eratxi eban (EEE).
Eibarko Kontsejua Erdi Arorako bidean
Gehixenetan gaur egungo kontuak ekartzen dittut blog honetara, baina oinguan Eibarko historixara egin dot salto, Eibarko herrixa sortu zan sasoira, eta gehixenbat hurrengo 150 urtietara, XIV-XV. gizaldixetara.
Euskal filologia ikasten niharduala, orain dala 3-4 urte, "Euskal Herriko historia" ikasgaixa hartu neban, eta XV. gizaldixan inguruko lan bat egin bihar izan neban. Lan xumia da, ez oso sakona, baina Interneten zaila danez jakitzia zeiñek zer billauko ete daben, sarian ipintzia pentsau dot, bateron batendako baliagarrixa izan leikialakuan. Atal barri honetan ipini dot materixala.
XIV-XV. gizaldiko historixak, burrukak, familixa ezagunak (Urkizu, Isasi, Untzueta, Mallea...), errebal barrixak (Untzaga eta Ibarra), basarrittarrak eta kaletarrak. Holako kontuak.
Hamentxe sarrerako lerro batzuk:
Eibarko Leinu Agintariak Erdi Arotik Aro Modernorako jauzian: Ahaide Nagusien Sasoitik Burgesiaren Arora
Eibar 1346an jaio zen. Jatorriz herri txikia eta garrantzi gutxikoa izan arren, XV. mende amaierarako indartzen hasia zen (demografikoki eta ekonomikoki), eta Aro Modernorako sarrera ezin hobea izan zuen herriak.
Mende eta erdiko epe horretan, gainera, herria handitu eta indartzearekin batera, botere aldaketa nabarmena ere gertatu zen: udal kontsejuaren indarra handitu ahala, ahaide nagusien boterea ahuldu egingo da. Ordura arte nagusi ziren Untzuetatarrek indarra galdu, eta euren lekuan Ibarra, Isasi, Orbea eta beste sendi "berri" burges batzuk nagusituko dira.
Lan honetan aldaketa hori aztertzen ahalegindu naiz. Eibarko kasua aztertuz, Erdi Arotik Aro Modernorako jauzi hori nola eta zergatik gertatu zen ikusiko dugu. Herria sortzean ahaide nagusiak, Untzuetatarrak, dira nagusi, Erdi Aroko egitura sozio-politikoetan sustraitutako sendia, lurretik eta baserri mundutik oso hurrean daudenak. Kontsejuak eta hiribilduak, bitartean, oso indar txikia du. 150 urteko epe laburrean, baina, egoera hori irauli egingo da, noblezia herritar eta burges berria agertzearekin batera kontsejua izugarri indartuko delako, Erdi Aroko botere izan diren ahaide nagusiak alboratuz.
Jaitsi lana PDF formatuan: Eibarko Leinu Agintariak Erdi Arotik Aro Modernorako jauzian (PDF, 970 Kb)
Rialto zinema itxi bihar dabe
Holaxe diño uezabak gaurko egunkarixan, Rialto zinemia itxi egingo dala Gabonak aurretik.
Eibar iraultzaile izan zan XX. mende hasieran; herri bizixa, azkarra, aurreratua... Kultura mailan be holaxen izan zan,e ta beste herri gehixenetan zinerik ez zeguan sasoi haretan, Eibarren 3-4 zine zabaldu ziran gerra aurretik:
- Salon Teatrua, Calbeton kalian, dotoriena; 1954 inguruan jausi egin zan.
- Salon Cruceta, Estaziño kalian. Ziniaz gaiñera, saloia zan, billarrak, tabernia, musikia eta abarrak. Oindiok be, egituria bera hantxe dago, garaje bihurtuta.
- Untzagako Pabelloia, Pabellón Alfonso XIII, gaur egungo Guridineko arkupietan. Pospolo-kajia esaten zetsen, kanpotik zekan itxuriagaittik, eta halaxe desagertu zan, posporo-kajia letxe, suak hartuta, 1927 inguruan.
- Kiputxaneko frontoian be pelikulak emoten zittuen, Isasixan. Izatez tabernia zan, baina frontoia zekan eta pelikulak emoten zittuen, gehixenbat udan.
Eibarko Untzaga plazia 1920 inguruan, eta erdiko eraikin baju luzezkia, pospolo-kajia, Pabelloia.
XXI. mendera indar gitxiagokin heldu gara eibartarrok, eta horren lekuko Eibarko ziniekin gertau dana. Azkenengo 15-20 urtiotan Amaya, Coliseo eta Capitol itxi dittue. Carmelitetako domeketako zinema txikixa be desagertu zan. Eta laster Rialtua be itxiko dabe.
Panorama kaskarra.
Ondo da!
Umiekin gauza asko ikasten da, eta sarrittan, lehenago ikusten ez zenduzen gauzak be ikusten dozuz. Begixak zabaltzen detsuez.
Holaxen gertau jata ondo da horrekin.
Gure artian ondo be ondo sartuta daukagu erderako vale hori.
Ba, Maddik, 3 urtekin, beste formula bat be badarabil vale esateko: ondo da.
- Maddi, batuizu hori!
- Ondo da.
Maddik ez dau hori asmau, jakiña. Amamagandik ikasi dau, nere amagandik. Ni neu sekula konturau barik, baiña nere amak ez dau iñoiz valerik erabiltzen. Horren ordez, ondo da darabil. Beti. Eta hau da markia, semiak ikasi ez dabena, loibiak ikasi dau!
Egixa esan, ez da ondo da, ondóda baizik. Dana batera, eta azentukeria aldatuta.
Ba horixe. Hamendik aurrera, vale gitxiago, eta ondóda gehixago.
