Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2010 Urria 11 Satorrak baino lurperago (Pedro Alberdi, 2000)
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Satorrak baino lurperago (Pedro Alberdi, 2000)

Atzeratuta ditudan liburuak berreskuratzeko ahaleginetan jarraitzen dut. Oraingoan 2000. urteko lan bat izan da, Pedro Alberdi eibartarrak idatzitako saiakera liburua: Satorrak baino lurperago.

Satorrak baino lurperago

60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egiten du idazleak. Abiapuntu Hamaika pauso eleberriko bi pertsonaia nagusiak ditu. Alegiazko pertsonaien ibilerak aitzakia hartuta, 1960tik 1975era bitarteko gorabeherak kontatzen ditu Pedro Alberdik, hainbat alderditik. Pertsonaiak eta euren arteko tirabirak: Txillardegi, Saizarbitoria, Kintana, Aresti, Rikardo Arregi... Laboa, Lete, Iriondo, Irigarai... Bikila, Etxebarrieta, Txapel, Pertur... Zeruko Argia, Anaitasuna, Kriseilu, Lur, Ez dok amairu...

Interes handiz irakurri dut. Baita malenkoniaz ere, ni garai hartan oraindik jaio barik banengoen ere. Aingeru Epaltzak esan bezala: "Neke da gaur egungo euskal kultura eta politikagintza ulertzea 60 eta 70eko hamarkadak ekarri zigun iraulketarik gabe. Orduan erein haziek ekarri dizkigute gaurko fruituak. Orduko txinpartek oraingo sua. Urte zalapartatsu eta aldi berean miraritsu horiexen kronika bizkaitar-gipuzkoarra egin digu Pedro Alberdi eibartarrak".

Liburuaren kontrazalean onartzen duten moduan, saltoka egindako kronika da, kronologiari eta gertakizunei hari jakinik ezarri gabe. Horrek bizitasuna ematen dio eta gustatu zait, baina egia da amaierarako joan-etorri larregi dagoela eta azkenen anekdotario huts bilakatzen dela. Ematen du, bizkarrezurra falta zaiola eta gertakarien saltsa lotugabea besterik ez dela. Zergatik ez duen idazleak ibilbide kronologikoagoa aukeratu? Hobea litzatekeen kontakizun linealagoa? Ez dakit.

Hala ere, gustura irakurri dut eta gomendagarria pentsatzen zait. Estilo bizi, arin eta ulergarrian idatzia; ondo dokumentatua; erritmo eta prosa erakargarriarekin.

Eibarrek eta eibartarrok, gainera, leku handi samarra hartzen dugu liburuan. Ez idazlea bertakoa dugulako, Eibar sasoi hartan "puntu neuralgikoa" zelako baizik. Ez ahaztu, Euskal Herriko herririk dinamikoenetarikoa zela, ekonomia aldetik punta-puntakoa, eta euskaldun kopuru hazikoa. Donostia eta Bilbo alde batera utzita, Eibar izango da liburuan gehien aipatzen den herrietako bat.

Horrela, Imanol Laspiur eta Juan San Martin agertuko dira. Amatiño Zeruko Argian. Mario Onaindia, Mitxel Sarasketa, Josu Ibargutxi eta Jon Etxabe. Grebak, bonba-leherketak eta bahiketak. Roberto Perezen hilketa. Hitzaldiak, Kulturala eta mugimendu politiko-soziokulturala. Eibarren gertatutakoen zati txikitxo bat besterik ez, baina Euskal Herriko irudi orokorragoan ondo txertatuta.

Ba, horixe. Gomendagarria. Satorrak baino lurperago.

Asier Sarasua 2010/10/11
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
Cantabriako beste ikuspegixak kulpagarrixa, 2012/04/15
Aranbarri eta Zabal asier, 2012/02/27
neskamutillak oier g, 2012/02/13
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Etiketa lainoa
75urte Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza artea aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba berdintasuna bertsoa bidaiak bideoak birziklapena blogak cantabria catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak hezkuntza historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura naturguneak ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak poesia politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak