Eibartik
Bonbila (botila, botella)
Bonbila # iz. Ontzi aho-estua, gehienetan beirazkoa, edariak eta, oro har, likidoak edukitzeko erabiltzen dena.
Atzo arratsaldean afarimerienda izan genuen Eibarko Botellín elkartean. Eta sarreran, kristalera eder batean, elkartearen armarria, berba hauekin: "G.J.J. Bonbiltxo".
Karajo! Zer izango ote da hori? Botellín=Bonbiltxo? Eta koadrilako batek: "Bai ba, bonbilak botellak dira euskeraz".
Egunero ikasten dela zeozer.
Bonbila # iz. Ontzi aho-estua, gehienetan beirazkoa, edariak eta, oro har, likidoak edukitzeko erabiltzen dena. Botila handia. Botella; garrafón.
Halaxe agertzen da Labayrun, Elhuyarren eta Harluxeten. Baita Bergarako euskararen hiztegian ere, ohar honekin: "Oso adinekoek bakarrik oroitzen dute hitza".
Tira. Gazte gara gazte.
Bonbila
Azkuek 1922an Getarian bildutako kanta batean hitza erabiltzen da bahin baino gehiagotan. Ardoaren eta edalearen ateko elkarrizketa da. Anje Duhaldek ere grabatu du Pinpirin eta Florian diskan. Hona hemen lehen estrofa:
Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera
Ardan-andere gizena entzule dutela,
Gizonak galdetzen dio: “Ona ote zera?”
-Bonbilean nago eta hasi zaiz edatera.
Hemen testu osoa: http://www.euskomedia.org/cancionero/195?q=ardoa+eta+gizona&numreg=1&start=0
Ongi segi!
Ekaitz
Benito Lertxundi
Ardoa eta gizona
dijoaz kantatzera
han dan andere gizena
entzule dutela.
Gizonak galdetzen dio:
Ona ote zera?
Bonbilean nago eta
hasi zaitez edatera.
http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/ardoa-eta-gizona/