Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2010 Urtarrila 14 Mendiak, "elurtuta"?
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Mendiak, "elurtuta"?

Iruditzen zait "elurtu" aditza gero eta gehiago erabiltzen dela hedabideetan eta, berez, euskaraz oso leku txikia izan duela orain gutxira arte. Nik etxean ez dakit sekula entzun/erabili dudan, baina azken egunotako elurrekin behin eta berriz entzun dugu hedabideetan "Euskal Herria elurtuta dagoela".

Ba, bai. Gure inguruan, behintzat, 1etik 100era igo da "elurtuta" aditza. Asteburuko elurjausiaren ostean, mara-mara entzun dugu "elurtu" aditza han eta hemen. Adibiderako, Sustatun argitaratutako albiste hau:

"Euskal Herria ELURTUTA asteleheneko ESAren satelite-irudian. Paisaia ELURTUAK urtzen ari dira, baina satelite irudietan gordeta geratu dira. ESAren sateliteen irudietan Euskal Herri ELURTUAREN argazki hau atera zuen."

Esango nuke, gure inguruan behintzat, "zurittu" aditza edo "edurrak estali" moduko perifrasiak erabiltzen direla, baina ez "elurtu".

Hiztegi gehienetan agertzen da, egia esan (Elhuyar, Labayru, 3000...), baina Hiztegi Batuan "gutxi erabilia" marka dauka (1) eta Orotarikoan oso-oso fitxa laburra (2). Tradizio txikiko berba dela esango nuke (Hegoaldean, behinik behin), eta gaztelaniazko "nevar/nevado" bikotearen eraginez gero eta hedadura handiagoa hartzen diharduena. Erosoa da, bai; batez ere, itzulpenak egiteko orduan.

Eibarko eta Bergarako hiztegi digital handietan ez dago, esate baterako (www.eibarko-euskara.com
eta www.bergarakoeuskara.net). Adierazgarria begitantzen zait.

Eta? Zer diozue zuek? Eta zuen aittitta-amamek? Mendiak "elurtuta" edo "zurituta" ikusten dituzte?

Urko Izutik

 

Asier Sarasua 2010/01/14

Elurtu

bedaio3000 — 2010/01/15 01:46
Gure etxean, zuritu esaten degu.
Bide batez, eguraldie ta kolorekin lotura duenez...
Goiko argazkian zerue nola ikusten dezue, urdine ala oskarbi?
(Illea urdindurekin alderatuzkero, lainotua dagonean urdin dagoela esan beharko genuke?)


ELURRA

Alberto — 2010/01/15 10:00
Oso ona, Asier. Eta Bedaion erantzuna be bai. Gainera, euskaraz nevar/nevado erabiltzeko berba zehatzaguak be bajakazagu (erderaz be egon egongo dittuk, ziur): mendi edo parajeren bat nabartuta edo zurittuta bajaok edur kantidadia ez dok bardiña eta mendi hori edo paraje hori edurtuta jaozak.
Edurra egitten dabenian be ez jok beti edurra egitten. Batzutan edur bustixa egitten jok, edur pikorra, edur ura, bisutsa, edurra maluts...

Elurra

Peio — 2010/01/15 12:54
Egia, ipar Euskal herrian, ez da elurtua ea holakorik erabiltzen. Mendiak zurituak direla baizik.
Alberto, nik zerua zohardi ikusten dut, agian argia/ garbia ere bai.
Ongi izan

Mara-mara zuritu

Amatiño — 2010/01/15 18:22
Elurra mara-mara ari da, zuritu du mendia...
http://www.jalgi.com/olentzero/Kantak/elurra_mara_mara.htm

elurtu

anjel — 2010/01/16 09:26
elurtu (L, BN, S; -lh- VocBN, Dv, H). Ref.: A; Lh; Lrq.

1. "Se mettre à la neige, en parlant du temps. On dit aussi: Elhurtu du gaur, elhurtu du mendian, il a neigé cette nuit, il a neigé à la montagne" Dv. "Verb intrans., temps qui se met à la neige, neiger. Elhurtu behar du, il va neiger" H. "Elhürtü dizü (S-saug), il a neigé" Lh.

2. Cubrir de nieve. Edurtu, baña, burua eustala, / denporea da niri Neguak. AB AmaE 387. (Part. en función de adj.). "Nevado, elurtua" Lar. Bazter elurtu batean. Mb IArg I 174.

3. Condensarse (?). Erri baten arnasa igan elurtu dek. NEtx LBB 230.

(Orotariko Euskal Hieztegia-tik)

gaztelaniarekin parekatu behar

leire — 2010/01/16 14:47
Aupa, Asier!
oso ona posta. Gaztelaniaz pentsatziak hori dakar. "Nevar" existidu, eta "edurra egin" nahikua ez. "Acordar" daguala eta "ados jarri" nahika ez, "adostu" erabili...Holan gabiz. Gaiñera, holako forma alrebesak, zelanbaitt esatiarren, itzelezko exitua dake! Toki guztietan zabaltzen dira, tradizionalen kaltian.
Beti bardin ibili bihar izatia be! Ondo segi

Corpusetan arakatzen

asoer — 2010/01/17 17:39

Datu gehiago. Pare bat corpus arakatu ditut eta hor ere ezin esan "elurtu" larregi agertzen denik.



  • Ahotsak.com webguneko corpusean ez da azaltzen. 1500 hizlariri egindako elkarrizketetan hainbat aldiz aipatu dira elurra eta elurteak, baina "elurtuta" ez du inork erabili
  • .
  • UZEIren XX. mendeko corpus estatistikoan 9 agerpen daude, baina den-denak azken 20 urteotakoak eta euskara batukoak; 1990 aurretik eta euskalkian ez da "elurtuta" erabili
  • .
  • Ereduzko Prosan bai. Hor 15 agerpen daude eta ereduzko idazleen lumatik ateratakoak: Lertxundi, Atxaga, Gabiria, Igarabide...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak