Eibarko euskara, gure hizketaren doinu eta berbak
Badago, amaittu da; azkenian aurkeztu genduan "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak", Eibarko euskeria aztergai daukan liburua.

Orain dala egun batzuk izan zan aurkezpena, hilaren 23an, Eibarko Portalea kultura etxian, eta oso ondo juan zan: jente ugari, harrera ona... eta liburuak be (inprentako gauza batzuk gorabehera), nahiko itxuroso urten dau. Inprentakuen kontra hurrengo baten jardungo dot.
Lan luzia izan da. Urtiak igaro dittugu elkarrizketak eitten, eta jasotako guztia aztertzia be ez da erreza izan. Dana dala, Eibarko euskeria aztertzia, beste iñungua baiño errezagua da. Gure aurrekuak sekulako lana egin dabe 40 urtian (Toribiok, Juanitok, Laspiurrek, Serafiñek...), eta gure lana eitteko Eibarko euskerian inguruko beste lan batzuk euki ahal izan doguz esku artian.
Lan luzia, baina gozagarrixa. Gustora jardun dogu hirurok. Gure helburua, Eibarko euskerian inguruko ahalik eta informaziño gehixen jasotzia zan, alderdi gramatikala batetik (fonetikia, morfologixia, aditza, sintaxisa...), testu zaharrak bestetik (XVIII-XX mende bittarteko testuak), eta gehixenbat gaur egungo eibartarren berbak.
Alde batetik, liburuan bertan dozenaka adibide sartu dittugu, guk geuk jasotakuak, Eibarko nagusixen ahotik. Horrekin batera, DVD bat be kaleratu dogu liburukin. Horrek bizittasun haundixa emoten detsa lanari, eta azken baten, liburuan lagungarri baino, DVD hori da benetan Eibarko euskeria ezagutzeko tresnarik onena.
Ziklo bat itxi dot
Liburu honekin ziklo bat itxi dot. Orain dala 10-12 urte inguru hasi nintzan Eibarko euskeria eta ohitturak aztertzen eta bertako kontuak jasotzen. Ordurako be gauza mordua zeguan einda Eibarko euskerian inguruan, baina goguan daukat, orduan be hutsuna batzuk ikusten nittuala: Eibarko toponimia jaso barik, Eibarko berbetia (ahotsa) jaso barik, Toribioren lexikoian agertzen ez ziran berba asko jaso barik, eta Eibarko euskeria oso-osorik jaso eta azalduko zeban libururik bez.

Azken hamar urtiotan Eibarko euskeria aztertzen jardun dot, eta holaxen kaleratu doguz Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Eibarko toponimia mapa eta "Eibarko euskara" liburuak. Tartian, "Eibarko basarrixak", "Laixetan, garixetan, basarrixa Eibarren", eta "Eibarko hegaztixak" liburuak be kaleratu doguz, eta Eibartarren Ahotan proiektua be martxan ipini dogu.
Hamendik aurrera zer? Eibarko kontuak ez dittut sekula lagako, seguru, baina ez orain arte moduan. Patxada gehixagoz hartuko dittut lanok, arnasa pixkat bihar dot, eta, gainera, datozen urtiotako lehentasuna Maddi eta Manex izango dira. Hori bai, txorixen euskal izenak jasotzen be jarraittuko dot, herririk herri. Hori ez dot lagako.
Beste lotura batzuk
Aurkezpenaren inguruan sortutako materixal gehixago:
- Argazki gehixago Flickerren
- Leire Narbaizak kronikia
- Serafin Basauriren aurkezpena
- "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak" liburuaren aurkezpena
- El euskera del pasado, para el futuro (Diario Vasco, azaroak 24)
- Las características del euskera eibarrés, en un libro (El Correo, azaroak 23)
