Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2008 Abendua 15 Alabak erdaraz egiten dit. Zer egin behar dut?
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Alabak erdaraz egiten dit. Zer egin behar dut?

Maddi oraintxe hasi da gaztelaniaz hitz egiten. Orain arte bizpahiru berba bakarrik ezagutzen zituen, baina orain egun erdia pasatzen dut gaztelaniaz berba egiten. Baita niri ere, eta ez dakit zer egin.

Maddik bost urte bete zituen udan. Ordura arte zeozertxo aitzen zuen erdaraz, eta hitzen batzuk ere esaten zituen, baina ezer gutxi. Lotsatia izanik, gainera, ixil-ixilik geratzen zen erdaldunen aurrean. Baina irailetik hona hasi da lehenengo hitzak eta esaldiak esaten. Egia esan, hain denbora gutxian izateko, polito ikasi du gaztelania. Azentu barregarriarekin, baina ondo moldatzen da.

Hizkuntza berria da beretzat, egoera berriak sortu zaizkio eta poz-pozik dago bere aukera berri horiekin. Grazia ere egiten dio, gainera. Askotan, gaztelaniaz hitz egitera ere jolasten dute lagunen artean.

Lagunen artean ez ezik, etxean ere erdaraz hitz egiten hasi da. Eta ez dakit zer egin. Oraindik ere euskaraz egiten du gehienbat (askogatik), baina gaztelaniak erabat txundituta dauka.

Badakit pasako zaiola, baina bitartean, zer egin behar dut?

  • Ezer ez esan eta haria jarraitu? (gehienetan egiten dudana)
  • Euskaraz egiteko esan? (batzuetan, aguantatu ezin, eta botatzen diot, bai, purrustadaren bat)
  • Kontzientziazio kanpaina. Kantuak dioen moduan, "gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak". Lan hori egin beharra dago? Nik ez dut gogoratzen horrelakorik etxean. Beharbada aitxitxa bien aldetik, baina ez gurasoen aldetik. Beharrezkoa da? Zer eta nola?

Badakit horren inguruko hainbat ikerketa eta hitzaldi antolatuko zirela. Eta txostenak ere ehundaka, seguru. Ni neu jakin ezta zer egin nago; edo, hobeto esanda, zain. Zain nago, ea datozen asteotan zer gertatzen den. Egoera interesgarria da. Soziolinguistika domestikoa.

 

 

Asier Sarasua 2008/12/15

Marketina

Mikel L — 2008/12/16 00:03
Akaso azkenaldixan telebistan gazteleraz gehixao ikusten dau? Euskara erakargarria izan behar da. Nik ez nioke errietarik egingo, bestela ez dau euskara gauza positiboekin lotuko. Gehixao joko nuke euskara gauza dibertigarri eta erakargarrixekin lotzera. Berari gehixen gustatzen jakozen gauzak euskaraz eittia. Ta tartian be ipuin edarrak euskaraz kontatzia, ez dakit. Baina errietarik ez.

Egin jolas

Patxi — 2008/12/16 00:26
Pasako zaio noski. Nobedadea, jakinmina... Oso gauza naturala, eta osasungarria. Guk parre asko egiten degu, alkarren erdera kaxkarraren kontura. Askoz bildurgarriagoa da nerabezaroa. Neri laister tokatzen zait eta, kontatuko dizut nere esperientzia. Bide batez, Asier, ze argazki ederrak Cantabriakoak!

Gurea ere halaxe dabil

oier — 2008/12/16 09:57
Izarrek lau urte bete berri ditu eta halaxe dabil asteotan ere bai. Hori bai, gazteleraz apenas daki ezer, baina dakizkien lau-bost esaldiak etengabe botatzen ditu. "¡No quiere!" ("quiero" esan nahi du"), "¡Tu no!", "Es mio", "No, No", "Si, Si". Hasieran niri ere barregura ematen zidan, baina momentu batean kezkatzekoa ote den pentsatzen hasi naiz. Argi dut ikastolan ikasten duela gazteleraz. Handik ekartzen ditu hitz berriak. Gelan hainbat ikaskide ditu euskara eskolan bakarrik entzuten dutenak eta haiek gaztelerarako joera dute. Nire beldurra hauxe da. 4 urterekin ohartuko al zen euskara andereñoaren eta gurasoen hizkuntza formala dela eta gaztelera berriz ikaskideen hizkuntza bizi eta espresiboa? Gaztelerazko esaldi apur horiek indar handiz botatzen ditu eta bere ere izugarri gustora geratzen da. Euskaraz ondo egiten du, baina euskaraz ez du indar hori lortzen. Hau pasadizo bat izango balitz barre egingo nuke, baina beldur naiz hasiera baino ez dela...

zeozer barria

Olaia — 2008/12/16 10:12
Ni ez nintzateke askorik arduratuko. Alabeak deskubridu egin dau beste hizkuntza bat berba egiteko gai dala, eta irakaspen horrezaz gurasoak harro egotea gura dauala uste dot nik. Ingelesez edo frantsesez berba batzuk esateko gai danean be, beharbada bardin egingo dau...Azkenean etxean egiten dana euskerea bada, hori izango da beretzat oinarria. Azken finean, beste hizkuntza bat da, ez?

Anaiari euskaraz erantzuten diot

Josu — 2008/12/16 11:37
Ez dakit zein adinetan hasi nintzen gurasoekin gazteleraz egiten. Txikitan euskaraz egiten zidaten, baina konturatu nintzen ez zela eurei berez ateratzen zitzaien hizkuntza, eta hurbilagoa ikusten nuen harremana gazteleraz. Anaiarekin, baina, beti egin dut euskaraz. Adin horretatik, batzuetan erdarara jotzen du. Batzuetan erdaraz jarraitzen diot baina gehienetan euskarara itzultzen naiz, gure arteko harremana euskarazkoa baita niretzat. Eta berak haria jarraitzen dit, gero. Nik ez nuke alaba eskaraz egitera behartuko, beste barik saiatuko nintzateke (esanaz baino, eginaz) zuen arteko harreman naturala euskaraz dela. Eta insistitzen badu... ba ez dakit, galdetu ea zergaitik egiten duen... Baina seme-alabarik ez dut izan eta nik ez dut esperto-txostenik egin...

Ez larritu

Inaxio Usarralde — 2008/12/16 11:47
Asier, ez naiz ni inor inori leziorik emateko baina ez dut uste oso larritzekoa denik. Neu ere guraso naiz eta haurrek edozer gauzekin jolas egiten dute. Baita hizkuntzekin ere! Bera jolasean ibiliko da jostailu berriarekin, deskubritu berri duen gaztelaniarekin. Nik uste, garbi eduki beharrekoa, geuk seme-alabei ematen diegun eredua dela. Ezaguna egingo zaizu haurrei zuzendutakoan euskaraz baina gurasoek euren artean gaztelaniaz berba egiten dutenen kasua... Hori bada kezkatzekoa, nire ustez.
Bien bitartean, saiatu hizkuntza gauza dibertigarriekin lotzen eta etorriko da bera ostera. Bestela, errieta eginez gero pentsa zerekin lotzen hasiko den euskara eta hori ez da komeni inondik inora.
Zerbaiterako balio badu...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak