Eibartik
Afariketan
Afariketan jardun. Amatxoko ibili, umiak jolasian. "Jugar a cocinitas".
»» Afariketan egin / jardun (da/du) (Ad.)
jugar a ser mayores / a padres y madres
Horixe da afariketan eittia. Aittatxo ta amatxoko jardutzia. Umiak jolasian ibiltzia, nagusixen kontuak imitatzen. Edo etimologixara juanda, afarixa eitten jolastia.
Eingo dogu afariketan, ni aitta eta zu ama? / Afariketan zebizen umiak Txantxa Zelaixan.
Hauxe diño Eibarko Hiztegi Etnografikuak:
Janarixa prestau, horretarako bihar dan guztia egiñaz. Normalian bat ama da eta bestiak umiak. Nesken jolasa izaten zan.
Eta Toribio Etxebarriak:
Jugar (los niños) haciendo comedia de los asuntos de los mayores.
Jatorrizko berba horretatik, beste adiera eta kontu batzuk be agertu dira:
1.- Afariketan egin: brometan ibili; nagusixak umien antzera ibiltzia, buru barik.
Afariketan ibilli al haiz, horretara agertzeko? / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe.
2.- Afariketako: brometakoa.
Afariketako ipoiñak, hainbeste urtekin. / Uste hasarre zirala, eta
afariketakuak alkarri esaten zittuen berba gogorrak (TE). / Nere
lehengusuak pistolia daka etxian; afariketakua baiña, e?!
Hiztegi orokorretan ez dot topau holako berbarik. Bergarako hiztegixan, berriz, koziñeketan agertzen da.
Eibarko udalak umiendako antolatzen dittuan aisialdi programak be, Afariketan dira (Oporrak Afariketan, Kalean Afariketan, eta abar).

Erderaz
jostaillu zentzuakin.