Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2007 Iraila 19 Webgune ala web gune?
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Webgune ala web gune?

Pentsatzen nuen kontu hau zehaztuta zegoela, eta nik neuk beti erabili izan dut webgune. Euskal webgintzan eta Interneten ere, oro har, webgune nagusitu dela iruditzen zait. Horrela erabiltzen dute (oro har) Erabilik, Goienak, Sustatuk, Uztarriak. eta hainbat erreferentziazko blogarik (besteak beste, Faroa, Gaztelumendi, Mutilmedia, Teknosexua, Jabi Zabala, Irazabalbeitia).

Googlek ere hori dio:

  • Webgune: 417.000
  • web gune: 114.00 sarrera

 

Gainera:

  • Euskaltzaindiaren webgunean bertan ere webgune darabilte. Eta gune partikularen idazkeraren inguruko araua ere hor dago. Laburbilduz: "Hitz elkartuen osaeraz eta idazkeraz emandako 25. arauan, Euskaltzaindiak adierazi zuen bigarren osagaia gune dutenak elkarturik idaztekoak direla."
  • Eizieren webgunean (Euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen elkartea) eta Itzul zerrendan ere webgune erabiltzen da (edo erabili dute). Adibidez: Ongi etorri EIZIEren webgune berrira
  • Ereduzko prosa corpusean ere, 4:1 proportzioan irabazten du webgune idazkerak (88/22).
  • Berriak ere webgune hobetsi du.


BAINA:

Elhuyarrek eta Euskaltermek, erreferentziazko hiztegiek, web gune darabilte, banatuta. Eta hori ez da gutxi.

Arazoa: Hiztegi Batuan ez dago. Zer erabakiko ote du Euskaltzaindiak? Eta noiz?

Asier Sarasua 2007/09/19

Re: Webgune ala web gune?

patxi gaztelumendi — 2007/09/19 15:48

Web gune edo webgune zehatzago zein den ez dakit. Baina argi daukadana zera da: web orri ez dela. Euskal komunikabideetan ohituegi gauzkate hori entzutera, gaztelaniazko pagina web horren itzulpena, buruz buru.


Zuzen aritzeko website horretatik itzuli beharko genuke euskarara.


Eta orri baino gehiago, orrialdeak dira webguneetakoak.


Internet bera ere, minuskulaz edo gaztelaniaz, zelan erabili ere, ebatzi beharko genuke.


Eztabaida bere lekuan ipini duzu Asier, eta entzuten gaituzten.



Re: Webgune ala web gune?

joxe — 2007/09/19 16:48

Tira Patxi, web orri ere erabil liteke, orri soil bat izendatzeko, ezta? Nik behintzat bai erabiltzen dut: webgunea beraz, web orri multzoa izango litzateke.


Eta orrialde baino, orri erabiltzen dut nik, batetik, laburragoa delako, eta, bestetik, interneteko orriek ez dutelako alderik (esan nahi dut, paperezko orriek dituzten aurreko eta atzeko aldeen modukorik behintzat).


Eztabaida interesgarria, dena den



Re: Webgune ala web gune?

Txopi — 2007/09/19 18:55

Nik ere "webgune" hitza erabili dut beti eta horretan adostasuna zegoela uste nuen.


Joxe, "web orri" vs. "web orrialde" eztabaidari buruz, iruzkin honetan ikusten den bezala, nik zuk uste duzun berdin-berdina uste dut baina Mutilmediako eztabaida hori izan genuenetik, homogeneotasun arrazoiengatik, nik ere "web orrialde" erabiltzen hasi nintzen.



Re: Webgune ala web gune?

3ARRANO — 2007/09/19 19:03

Orain ez dut lotura eskura, baina Euskaltzaindiaren arau bat da hitz bat "gune"rekin elkartzean hitz bakarra sortzen dela beti: soilgune, industrigune, webgune.



Re: Webgune ala web gune?

Txopi — 2007/09/19 19:22

3ARRANO, Euskaltzaindiaren arau hori Asierrek berak aipatzen du erantzuten ari garen artikuluan. Euskaltzaindiaren webgunean arau hori azaltzen duten orri(alde) baten esteka ere ematen du ;-)



Re: Webgune ala web gune?

Julen — 2007/09/19 19:38

@3ARRANO: post honetan bertan komentatzen da zuk diozuna, 25.arauari dagokiona zehazki.


Beste bi datu:


  • Morris hiztegian webgune erabiltzen da.

  • Berriaren estilo liburuan webgune hobesten da.



Re: Webgune ala web gune?

asier — 2007/09/20 11:12

Eskerrik asko erantzunengatik.


Pena: kontrakoen iritzia falta da ... :-)


Datu garrantzitsua Julenek eman diguna: Berriak ere "webgune" hobetsi duela.


Hala ere, garbi daukat Uzeik eta Elhuyarrek ez dutela euren erabakia arin-arin hartu...


Argituko ote da sekula kontu hau?



Re: Webgune ala web gune?

3ARRANO — 2007/09/21 17:00

Ups... ez nintzen konturatu.



Re: Webgune ala web gune?

Jabi — 2007/09/25 09:09

Hasieratik, ia beste inork erabili aurretik eta, noski, inongo hiztegitan argitaratu aurretik, Luistxok eta biok "webgune" erabili izan dugu, ingelesezko "website" hitzaren itzulpen moduan. Egia esan, ordura arteko erabilera kontutan hartu ez izanak moskeatu ninduen pixkat bere garaian baina, besterik adosten bada neu ere prest nago hura erabiltzeko.


Orrialde edo orriari buruz nik oso argi daukat orrialdea dela. Interneten alde bakarra edukitzeak ez du orri bihurtzen, orrialde bakarra baizik. Web page-k ere "web orrialde" esan nahi du, style sheet-ek estilo orria esan nahi duen moduan.



Re: Webgune ala web gune?

Xabi — 2007/09/25 11:43

nik ere pentsatzen nuen ez zegoela eztabaidarik. Orain arte, "webgune" ikusi dut ia beti, eta horrela erabiltzen dut.



Re: Webgune ala web gune?

asier — 2007/10/09 13:47

Hona hemen "webgune" erabiltzen duten (edo erabili izan duten) blogari ezagun batzuen izenak:


http://patxitrapero.blogspot.com/ Patxi Trapero


http://eibar.org/blogak/gabiria Julen Gabiria


http://eibar.org/blogak/erral Mikel Larreategi "Erral"


http://eibar.org/blogak/luistxo Luistxo Fernandez


http://www.arantzabal.com/ Iban Arantzabal


http://www.goiena.net/blogak/superbai/ Goio Arana


http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza Imanol
Soriano


http://www.goiena.net/blogak/patxi Patxi Lurra


http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/ Haritz
Rodriguez


http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/ Galder Gonzalez


http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka Trokatik


http://karrajua.org/ Benito "Karrajua"


http://www.berria.info/blogak/imanol/ Imanol Murua


http://www.berria.info/blogak/pello/ Pello Urzelai


http://www.berria.info/blogak/eneko/ Eneko
Bidegain


http://www.blogak.com/eushacker/ Eushacker


http://www.blogak.com/bewater/ Zirt edo Zart


http://www.blogak.com/martinhalty/ Martin Halty


http://www.blogak.com/garaigoikoa/ Txerra Rodriguez


http://www.euskaljakintza.com/ Euskaljakintza



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak