Eibartik
Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia
Orain dela 20 urte matrikulatu nintzen unibertsitatean, 1987ko uztailan, Leioako Zientzia Fakultatean, Biologia ikasteko asmoarekin. Irailan eskolak hasi eta sorpresa bat izan nuen: nire gelakide bat ere Asier Sarasua zen. Kontxo! Kasualidadia!
Karrera amaitu eta gure ibilbideak banatu egin ziren. Ni, han eta hemen ibili eta gero, filologia ikasten hasi nitzen. Halako batean enteratu nintzen, bera Gasteizko udaletxean zegoela lanean.
Mundua txikia da, baina, eta 20 urtera gure bideak berriro batu dira. Internetek batu gaitu. Ni Codesyntaxen nago, eta bera ere informatikaren eta Interneteko saltsetan sartuta dabil; batez ere, Euskalbar garatzen jardun duelako ezagutuko du jendeak.
Eta kontua da, nahastu egiten gaituztela. Azken urtean 2-3 e-mail jaso ditut beretzat zirenak eta kalean ere "aupa Asier!" sutsuegi batzuk ere jaso ditut. Berari ere antzekorik gertatuko zitzaioan, beharbada. Gainera, pare bat posta-zerrendetan (ItzuL, Librezale...) biok gaude harpidetuta, eta nahastea ez da zaila.
Xabier Mendigurentarrek egiten duten bezala, bigarren abizena erabiltzen hasi beharko ote dugu? Asier Sarasua Garmendia; Asier Sarasua Aranberri. Amak pozik egongo dira.
Ez, ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia. Nik ez dut garatu Euskalbarra. Lan guztia berak egin du, ez niri berriro eskerrik eman :-)

Re: Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia
Ba, jakingo bahu nik zenbat famatu haudan euskalbar-eko zera horregatik!
Nire lankideak hiztegi pila firefox-en kontsultagai izate horrekin zaletu zirenetik, bati baino gehiagori esan zioat: "bai, motell, eibartarra duk hori egin duena, Fernandezekin-eta dabilena, mutil jatorra, nire laguna..."
Lan hori heuk egin ez baduk, beste izendapen guztiek zutik zirautek. Eta A. S. Garmendiari zorionak, bere lanagatik.
Xabier Mendiguren Elizegi
Re: Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia
Fernandez ere, Interneten hasi zenean duela 11 bat urte... beste tokaio batekin ez nahasteagatik, orduko Athleticeko entrenatzailearekin, Luis barik Luistxo hobe izango zelakoan hasi zen, familia barruko izena berreskuratuta.
Horrez gain, beste identidade dexente argitu beharko dituzue... asarasua abildua euskalnet ze Sarasua da? Assar, asar, asarasua, sarasua, asier... hortik aurkitzen zaituztegunean del.icio.us, Zabaldu eta abarretan, nor da nor?
Re: Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia
jodé, Luistxo, lehendik be nahikua zabor jasotzen dot nere e-postan! (euskalneteko hori neria da).
Identidadien kasuan, ni neu, behintzat, (ixa) beti naiz "asarasua"; baina bera be bada "asarasua" beste kasu batzuetan :-)
Hortik aurrera? Mixterio... zuek deskubridu biharko dozue.
Re: Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia
Mendiguren jauna!
Tu cuoque fili mei? :-)
Re: Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia
Beno, ba nik ere nire "kurrikuluma" kontatu beharko dut, ezta? Zurearen modu berean hasten da:
"Orain dela 20 urte matrikulatu nintzen unibertsitatean, 1987ko uztailan, Leioako Zientzia Fakultatean, Biologia ikasteko asmoarekin. Irailan eskolak hasi eta sorpresa bat izan nuen: nire gelakide bat ere Asier Sarasua zen. Kontxo! Kasualidadia!"
Gero gure ibilbideek gutxitan elkar topatu zuten (noizbehinka norbait nahasten bazen ere) :D.
Hamar urte dira Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegian egiten dudala lan.
Behin, mundu guztiak noizbait egiten duen bezala, nire izena Googlen bilatu nuen. Orduan konturatu nintzen zu ni baino askoz gehiago agertzen zinela, eta horrek ezin zuela izan eta zerbait egin behar nuela erabaki nuen ;). Denok dakigun bezala, Interneten agertzeko biderik azkarrena euskaraz zerbait egitea da, eta horregatik erabaki nuen Euskalbarren garapenean sartzea. Hori bai, nik ez dut lan guztia egin, ideia Juanan Pereirak euki zuen, gero nik jarraitu nuen eta orain Julen Ruiz Aizpuru eta biok ari gara.
Eta azken apunteak:
Euskalbarri dagokionez, urte hasieran esan nuen ez nuela horretan gehiago lan egingo, baina "monoa" sartu zait eta berriro ari naiz. Ia udazkenerako zerbait ateratzen dugun...