Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2006 Azaroa 23 Maritxu teilatuko
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Maritxu teilatuko

Maritxu teilatuko

Oindiok ez jata heldu holako kontuekin ibili biharra, baina aste honetan pare bat aldiz egokittu jata parian Ratoncito Perez horren inguruko aipamenen bat. Asteburuan bertan jakin neban euskeraz Agirre xagua (edo Arregi?) deitzen ei jakola.

Eta hara! gaur bertan hauxe kaleratu da Itzul zerrendan, askoz bertsiño polit eta bertakuagua. Lehendik be entzunda nekan marigorringuari maritxu teillatuko deitzen jakola Bizkaiko toki batzuetan, baina ez nekixan zergaittik. Hamentxe:

-------------

Gaztelaniazko Ratoncito Perez dela eta, baditut bi bertsio Bizkai aldetik, antzekoak direnak: Maritxu teilatukue eta Maritxu teilatugorrixe.

Hara, baten eta bestearen kantak:

Maritxu teilatukue
altxa gona gorrije
gorde jausikue
eta ekazu barrije

Maritxu teilatugorrixe
horra hor hagine
izan arine
ta ekazu barrije

Ohituraz, abesteaz batera, hagina eta mari gorringo bat botatzen omen ziren teilatura; mari gorringoak hegan egitea zen beste hagina laster sortuko zenaren seinale. Ez zen, bestalde, saririk ematen.

----------------

Asier Sarasua 2006/11/23

Kantuak, ipuinak, ohiturak eta abar

Doro Zobaran — 2008/10/12 11:20
Gurien be antzeko zeozer irakatsi euskuen. Agine jausten jakunean, kampora urten eta etxeko teilatura jaurtitzen gendun hagin zaharra, holako letra kanta ondoren.

MARIDXE GORRINGO
BIDXER EGUZKIDXE
EUTSI HAGIN ZAHARRA
ETA EKARRI BARRIDXE

Doinueri dagokijonez, bi notadun tonadilla da.
Holantxe kantaten gendun Busturian hagina teilatura botaten gendun bitartean

Agur

Doro

Maritxu

zaloa — 2009/12/16 12:54
Euskal mitolojiako Maritxu Teilatukorekin tope eiñ genduan Mungian:

http://www.flickr.com/photos/zetxaniz/4187621098/

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak