Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik Artxiboa 2006 Azaroa 09 Rialto zinema itxi bihar dabe
Dokumentu Akzioak

Eibartik

Rialto zinema itxi bihar dabe

Holaxe diño uezabak gaurko egunkarixan, Rialto zinemia itxi egingo dala Gabonak aurretik.

Eibar iraultzaile izan zan XX. mende hasieran; herri bizixa, azkarra, aurreratua... Kultura mailan be holaxen izan zan,e ta beste herri gehixenetan zinerik ez zeguan sasoi haretan, Eibarren 3-4 zine zabaldu ziran gerra aurretik:

  • Salon Teatrua, Calbeton kalian, dotoriena; 1954 inguruan jausi egin zan.
  • Salon Cruceta, Estaziño kalian. Ziniaz gaiñera, saloia zan, billarrak, tabernia, musikia eta abarrak. Oindiok be, egituria bera hantxe dago, garaje bihurtuta.
  • Untzagako Pabelloia, Pabellón Alfonso XIII, gaur egungo Guridineko arkupietan. Pospolo-kajia esaten zetsen, kanpotik zekan itxuriagaittik, eta halaxe desagertu zan, posporo-kajia letxe, suak hartuta, 1927 inguruan.
  • Kiputxaneko frontoian be pelikulak emoten zittuen, Isasixan. Izatez tabernia zan, baina frontoia zekan eta pelikulak emoten zittuen, gehixenbat udan.

Eibar, Untzaga, 1915 inguruan Eibarko Untzaga plazia 1920 inguruan, eta erdiko eraikin baju luzezkia, pospolo-kajia, Pabelloia.

XXI. mendera indar gitxiagokin heldu gara eibartarrok, eta horren lekuko Eibarko ziniekin gertau dana. Azkenengo 15-20 urtiotan Amaya, Coliseo eta Capitol itxi dittue. Carmelitetako domeketako zinema txikixa be desagertu zan. Eta laster Rialtua be itxiko dabe.

Panorama kaskarra.

Asier Sarasua 2006/11/09

Pospolo kajia

Asier — 2008/02/18 10:54
Correotik hartuta:

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080218/guipuzcoa/incendio-destruia-visperas-juan-20080218.html

De un tiempo a esta parte no faltan referencias a los cines desaparecidos en Eibar durante las últimas dos décadas, aunque seguramente muchos desconocen que a lo largo de la historia de la localidad armera hubo otras salas cinematográficas que también marcaron una época y que desaparecieron, en algún caso, de manera accidental. Fue lo que sucedió el 18 de junio de 1929 con el denominado Pabellón de Alfonso XIII de Manuel Cortaberría, conocido popularmente como Pabelloia, que desapareció devorado por las llamas.

Se encontraba situado en el solar donde antiguamente se ubicaba el bar 'Gautxori' y consistía en un pabelllón a base de ladrillo y madera, también conocido como 'Poxpolo Kaia'. Tenía amplias puertas como entrada principal y un pequeño escenario que daba a la calle Dos de Mayo, ahora Toribio Etxebarria.

Los asientos de la general empezaban al pie del mismo escenario y eran unos bancos corridos, pero lo que más llamaba la atención era el aparato mecánico-musical, a base de una cinta de papel en zig-zag y con figuras móviles de bombo, caja y platillos. El cine era mudo por entonces y Pabelloía tenía un 'explicador', en ocasiones eclipsado por el griterío de los asistentes. Su nombre era Nicanor de la Fuente, viajante más adelante de la casa Víctor Sarasqueta. El proyector, por su parte, se apellidaba Retana, ebanista de profesión, en tanto que Juan Lanas era el taquillero.

El precio de la entrada eran diez céntimos, o lo que era lo mismo, una perra gorda, cantidad considerada excesiva, puesto que con ella se podía comprar hasta una brazada de castañas, y por poco más un litro de leche.

A menudo se recreaban funciones con la participación de bailarinas o canzonetistas y amenizadas por el pianista 'Txaleko', de Ermua. «Eran funciones para mayores y los sábados más de uno iba tal y como había salido del taller, sin siquiera asearse», se explicaba en el número 124 de la revista Eibar, y lo recordaba Aterru ya en 1972 en las páginas de El Correo. El último sábado antes de San Juan, cuando caía la tarde, un incendio lo devastó.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 

 

 

 

 

----------
 
 
Azken erantzunak
txu Kongo edo Marruekos, Belgika edo Espainia, 2012/01/22
. @argazkilaritza, 2011/12/07
Enbidixia Amatiño, 2011/12/07
Itxaro Borda asier, 2011/12/06
baten bat ahaztu maider, 2011/12/05
Etiketa lainoa
Animaliak Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Athletic Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar EibarOrg Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Internet Kantagintza Kirola Kultura Musika Natura Toponimia Txori izenak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak aldundia aranberri argazkiak argazkilaritza argentina argitalpenak armagintza aurkezpenak azoka badihardugu barcelona baserria berbarik berba berbarik-berba bidaiak bideoak birziklapena blogak catala catalunya cde danetik pixkat danetik-pixkat danetik_pixkat dantza deporra durango eibar eibarko euskara eibarko museoa eibarko-euskara eibarko_euskara eibartarrak eibartarren-ahotan ekitaldiak emakumeak errebal errepideak errepublika etnografia euskal-jaia euskalherria euskalkiak euskaltzaindia euskara familia flickr futbola gasteiz gaztainerre genealogia gerra girona gizartea hartza haurrak hegaztiak herri-hizkerak historia hitanoa hizkuntzak hiztegi-batua hiztegia hiztegiak igartubeiti igerilekua ikastaroak ikastola ikuskizunak internet ipuinak ipurua irakurketa jaiak jaialdiak jardunaldiak katalunia kirola kritikak kultura lanak lea-artibai lekuak liburuak literatura literaturak mallorca margola marraskiloak memoria mendia mogel moluska musika natura ohiturak ondarea oporrak pelikulak pintxoak pirinioak politika purrustadak sagardoa sakoneta salburua sarasua sarea senideak soziolinguistika tekniker teknkologia telebista toponimia trinkoa turismoa twitter txoriak udala unibertsoa veleia zarautz zientzia ztiak